Hasiera potentea da, harritzar artean eta malda handiarekin, baina bidea oso ondo dago markatuta. |
Sella ibaiaren beste aldeko orratzak. Paisaia ikusgarria da. |
Errepidea oso behean utzi dugu. Hasierako malda handia igo ondoren, bidea lasaitu egiten da, eta inguruaz gozatzen goaz. |
Toki batzutan oso ondo mantentzen dira toki harrigarri hauetatik igaro ahal izateko ipinitako "armadurak". |
Orain, PRa dela eta, kateak ere jarri dituzte. |
Aurrean daukagu Biamón herria. Izugarria da ikustea zein tokitan bizi ziren orain dela gutxi arte "beyuskoak" |
Horreo "beyusco" hau nahiko ondo mantentzen da oraindik. Gainontzekoa ea erorita dago dena. Pena bat... |
Biamón herrian PRa utzi eta, aintzinako bideak jarraituz, Nochendi lepora igo dugu. Hemendik oso ondo ikusten ditugu Pierzu eta Carria, Pongako bi mendi ezagunak. |
Nochendi lepoa. |
Viego herria, Llomena lepoa (Beleñora joateko), eta Tiatordos mendia. |
Kobazulora jeisten. |
Kobazuloko leihotik Viego herria ikusten dugu berriz. |
Atera gara hormen azpira. Espektakularra eta sinesgaitza. |
Horma horretan dago zeharkatu dugun kobazuloa. |
Orain Peña Salón-en horma guztiak inguratuko ditugu azpitik, beste aldean Víboli-tik datorren bidera heldu arte. |
Bagaude bidean. Boya La Campiella lepotxo hortara igoko dugu. Hemen bidea oso ondo dago. |
Eta lepotik berehala heldu gara PEÑA SALON-era. Ez da mendi garaia (1245m), baina izugarrizko ikuspegiak ditu. Hemen, Tiatordos erraldoia. |
Gure azpian Víboli herria, bere bi hauzoekin. Gero, horra jetsi behar gara, Vibolines bide sinesgaitza jarraitzeko. |
Beste aldean, Porra de Valdepino (biharko helburua), Canto Cabronero, Peña Beza eta Cornión mendikatea. |
Furacao begia, Vibolines mendian. |
Víboli-ra jeisten, begiak ondo zelatatzen gaituela. |
Víboliko etxeak. |
Kanposantua. |
Hemen hasten da Vibolines "sedoa". Ibilaldi guztia ari da espektakularra izaten, baina orain datorren episodio honek beste guztiak gainditzen ditu. |
Hau da sedora sartzeko erreferentzia. Ate zahar bat hormen erdian. Zeharkatzera goaz... |
Toki zailenetan "armatutako" bideak daude. Liluratuta goaz. |
Hormaren goiko zatian, kobazulo batera sartu behar da, gero goiko partetik irteteko. |
Kobazuloaren sarrera. |
Kanpora begira. Toki ona da atseden apur bat hartzeko, eguzkitik babesean, paisaiaz gozatu eta aintzinako artzaiek horrelako tokietatik ibiltzeko izango zituzten beharrei buruz gogoeta egiteko. |
Kobazulotik irteteko dagoen episodioa ere ez da makala. Bidezidor estua horma guztia azpian daukagula. |
Hortik aurrera lasaitasuna dator. Tuba artegiko txabola isolatuetara heldu gara. Txabola batetako sarrera. |
Tuba-tik behera goazela basotik, berehala aurkitu dugu bide on bat, eta laister agertuko gara Casielles herriaren gainean. |
Casielles herria. Gutxienez familia bat bizi da bertan. |
Duela urte gutxi egin dute herrira heltzeko errepidea estua, Foz de los Andamios-etatik gora. Pongako "Alpe de Huez". |
Atzera begira. Vibolines sedoa ezkerreko ertz horretan agertzen da, eta Tuba artegiko txabolak, basoaren goiko partean daude kokatuta. |
Casielles herriko etxe eta horreoak. |
Casielles-etik daukagun ikuspegia ere aparta da. Beyos inguratzen duten orratz, espoloi eta tontorrak. |
Eliza. |
Behin markak hartuta, ez dago arazo handirik bidea jarraitzeko, nahiz eta toki batzutan nahiko izurratuta egon. Horrela jetsiko gara Beyos haitzarteko errepidera. |
Beyos-en beste aldeko orratz eta espoloiak. Mundu bertikala da hau. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina