Menua

ALPES

2020/08/25

GRAN FACHA 3006 mt. La Sarratik

2020-07-11 LA SARRA goizeko 6retan. 1430m-tara gaude eta 3000-ra igo behar dugu. Egun eta ibilaldi luzea aurretik. Aurretik 4 aldiz badaukagu igota Facha-ra, baina inoiz behetik joan-etorria. Badirudi adinarekin zorotasun ikutu handiagoa daukagula... Gainera, semearekin 12etan tontorrean elkartzeko plana egin dugu. Bera Panticosatik doa, beranduago irten da. Ea ba!

Bidea oso ezaguna da. Respomusora igo ohiko bidetik, Aguas Limpias errekaren ondotik, ahal ditugun edertasun guztiak ikusi eta gozatuz.

Soba-tik datorren erreka.

Arriel-etik Cheto lautadara erortzen den urjauzietako bat.

Musales aldea eskuinean, ilargiarekin.


Landare politak.

Soques eta Diente de Soques atzean geratzen dira.

Ur ugari bide guztian.

Eta lorak.

RESPOMUSO. Beti bezain ederra.

Llena Cantal ezkerrean. Beste tontor oso interesgarria.
TEBARRAYko ibilbidea  

Aterpea begi bistan. Ez gara bertara joango. Goiko bidetik jarraituko dugu. Eguzkia parean daukagu!

Bidegurutzea.

Llena Cantal.
Atzera begira.
MUSALES Igoera 

Ezkerrean, gure gainean, Frondiellak.

De las Ranas lakua eta Campo Plano, Llena Cantal, Tebarray mendiak.

Atzera begira, lakua, Respomuso, Musales, Sancha Collons,...

Frondiellak.
Soques-Soba mendikatea.

Campo Plano eta Gavizo-Cristals eta Frondiellak.
Facha sakanean sartu gara eta aurrean daukagu tontorra, baina falta zaigu oraindik.

Lorategiak errekaren ertzetan.

Horrelako hiru erreka pasa behar izan ditugu. Azkenean oinak blai eginda.

Facha lakuetara heldu baino lehenago hasi dira elurguneak agertzen. Zorionez arrasto ona dago eta ez da material berezirik behar. Hori bagenekigun.

Marmotak ere ez du materialik behar. Azkar asko desagertu da.

Facha lakuetako bat. Hiru daude.

Beste elurgune bat. Atzean Frondiellak. Hodeiak ugaritzen ari dira, baina ez da ekaitzik espero, eta lasai goaz.


Lakua zeharkatzen.

Facha lepora igotzen, atzera begira.


Facha lepora heltzen (2664m). Atzean daukagun panorama, ederra. Respomuso, Musales, Midi estalita,...
Lepotik. Orain 340 metroko aldapa latza geratzen zaigu, baina oso entretenigarria. Jeisten ari diren mendizale batzuk abisatu digute semea zain daukagula tontorrean. Bultzada animikoa!

Bagoaz, piano, piano...

Zenbat eta gorago, espektakulua ere handiagoa, noski. Balaitús, Frondiellak, Midi, Facha lakuak, Respomuso,...

Facha hiru lakuak eta Campo Plano eta Respomuso beherago.

Trepada errazak igaro behar dira, baina beti adi ibiltzeko parajeak, harri solte asko baitago. Ingurua, zoragarria. Facha-ren hiru lakuak azpian.

Ari gara goiko ertzera heltzen.

Azkenengo zatira irteten. Atzean, Cambales, Punta de Aragón eta Petite Facha.

Azkenengo trepadak tontorrera iristeko.


Hamabiak baino lehenago heldu gara. Jende dexente dago tontorrean.
GRAN FACHA (3006m). Semearekin, oso pozik. Duela 18 urte hemen ginen hirurok. Polita da berriz horrela elkartzea!
2002
2002
1984 Hemen Ama Birgiña badago.
Marcadou eta Wallon aldea, Chabarrou, Vignemale,...

Eñaut.

GRAN BARBAT igoera

PICOS DEL INFIERNO igoera
Vignemale.

Tontorreko ikuspegiaz gozatu ondoren, berriz beheruntz, kontu handiagoarekin, nekea ere nabaritzen baita. Gu toki berdinetik La Sarra-ra eta semea, Marcadou-tik bueltan Panticosa-ra.
Marcadou aldea. Fondoan, Midi de Bigorre agertzen da.
MARCADOU igoera 

Jetsi behar dugun ertza eta lepoa.

"Anbientea" dute paso batzuk.


Edozein tokitan sortzen dira lorategiak.




Hortik pasa behar dugu berriz.

Lepora jeisteko azkenengo zatian.

Lepotik behera, lakuetara.

Lakuaren zeharkaldia.


Llena Cantal. Alde honetatik ere oso dotorea da.



Errododendroak.

Tontorra goian. Facha sakana.


Siemprevivak ere hasi dira agertzen.

Campo Plano. Toki bikaina.



Campo Plano uztera goaz. Atzera begira.

Las Ranas eta Respomuso.

Respomuso.


Aterpea, Facha ezkerrean, Campo Plano, Llena Cantal, Gaurier, Marmolera, Tebarray.

Nahikoa daukagu La Sarra-ra jeistearekin. Santiago-ra gehiegi izango da...

Aguas Limpias-en urjauzi ederra.


Arratsaldeko 6retan heldu gara La Sarra-ra. Gora 6 bat ordu eta beste 6 behera, jan eta edateko geldiune batzuk baliatuz. Hau da diesel izatea... Baina gozamena eta poza handiak. Ibilaldi zoragarria!
IBILBIDEA TRACK-a