2018-03-31 Larunbat Santua. NEGU itxurako UDABERRIA.
|
Tramacastilla. Hau da larunbat goizean daukagun irudia etxetik. Gauean hasi da elurra botatzen eta eguerdirarte horrela jarraitu du. Herriaz gozatzeko aukera paregabea. |
|
Mandilar, Peña Roya-Peña Blanca eta Bubal-eko urtegia. |
|
Telera mendilerroa. |
|
2018-04-01 Igandea. Hau da etxeko kanpoaldean daukaguna. Gauean hotza eta izotza eta atzoko elur guztia ederki izoztuta. |
|
Gaur eguraldi ederra eta etxetik bertatik elurra daukagunez, Gorgol eta Betato-tik Piedrafita-ko lakura igotzeko baliatuko dugu. herritik Gorgol-era irteten, Baldairán eta Brazato aldea ikusten dugu atzean. |
|
Corona del Mallo-Peña Parda-Telera. |
|
Gorgol. |
|
Gorgol-etik gora Betato basoan erraketak jarri eta arrasto zabala jarraitzea da. Itxuraz bezperan ibili zen jendea hemen. |
|
Basotik irten eta hau da gainean daukagun panorama ezaguna, baina ederra. |
|
Atzera begira, Feniez eta Algas-Argualas, Batanes, Brazato,... |
|
Xuán, Batanes eta Labaza. |
|
Hemen ez dabil jende askorik. Gero, Lacuniacha-tik datorren pistara irteterakoan beste kontu bat izango da. |
|
Partacua mendikatea daukagu gainean, erraldoi, Dolomita itxurarekin. |
|
Lakura igotzeko azkenengo zatia erreka zulotik egin dugu, eta hau da daukaguna. Dotorea! |
|
Laku ertzean gaude eta Cachibirizas lepoa daukagu gainean. Elur jauzi arrasto ugari oinean. Ezinezkoa da horra sartzea. |
|
Atzean, Panticosa-ko tontorren gainean Vignemale mendilerroa agertzen da. |
|
Lakua hor dago, baina ea ea imajinatu egin behar da. Tokiaz gozatu ondoren, bazkaltzera etxera itzuliko gara. |
UDAZKENA 2007-11
|
Askotan egiten dugu itzuli dotore hau. Aurrekoekin kontrastatzeko udazkeneko irudiak. Hemen Corona del Mallo. |
|
Brazato- Baldairán. |
|
Betato. |
|
Piedrafita-ko lakua. |
|
Feniez, Algas-Argualas lakuan bikoiztuta. |
|
Ezkerrean Batanes. Vignemale-Montferrat. |
Partacua mendikateak eskeintzen dituen inguru bikainak. |
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina