Menua

ALPES

2018/04/14

BETATO, Piedrafitako lakua (Ibon)

2018-03-31  Larunbat Santua. NEGU itxurako UDABERRIA.

Tramacastilla.  Hau da larunbat goizean daukagun irudia etxetik. Gauean hasi da elurra botatzen eta eguerdirarte horrela jarraitu du. Herriaz gozatzeko aukera paregabea.


Mandilar, Peña Roya-Peña Blanca eta Bubal-eko urtegia.

Telera mendilerroa.

2018-04-01 Igandea. Hau da etxeko kanpoaldean daukaguna. Gauean hotza eta izotza eta atzoko elur guztia ederki izoztuta.


Gaur eguraldi ederra eta etxetik bertatik elurra daukagunez, Gorgol eta Betato-tik Piedrafita-ko lakura igotzeko baliatuko dugu. herritik Gorgol-era irteten, Baldairán eta Brazato aldea ikusten dugu atzean.

Corona del Mallo-Peña Parda-Telera.

TELERA Igoera udan
Gorgol.

Gorgol-etik gora Betato basoan erraketak jarri eta arrasto zabala jarraitzea da. Itxuraz bezperan ibili zen jendea hemen.


Basotik irten eta hau da gainean daukagun panorama ezaguna, baina ederra.


Atzera begira, Feniez eta Algas-Argualas, Batanes, Brazato,...

Xuán, Batanes eta Labaza.

Hemen ez dabil jende askorik. Gero, Lacuniacha-tik datorren pistara irteterakoan beste kontu bat izango da.


Partacua mendikatea daukagu gainean, erraldoi, Dolomita itxurarekin.

Lakura igotzeko azkenengo zatia erreka zulotik egin dugu, eta hau da daukaguna. Dotorea!

Laku ertzean gaude eta Cachibirizas lepoa daukagu gainean. Elur jauzi arrasto ugari oinean. Ezinezkoa da horra sartzea.

Atzean, Panticosa-ko tontorren gainean Vignemale mendilerroa agertzen da.

Lakua hor dago, baina ea ea imajinatu egin behar da. Tokiaz gozatu ondoren, bazkaltzera etxera itzuliko gara.
UDAZKENA 2007-11
Askotan egiten dugu itzuli dotore hau. Aurrekoekin kontrastatzeko udazkeneko irudiak. Hemen Corona del Mallo.








Brazato- Baldairán.


Betato.




Piedrafita-ko lakua.

Feniez, Algas-Argualas lakuan bikoiztuta.


Ezkerrean Batanes. Vignemale-Montferrat.





Partacua mendikateak eskeintzen dituen inguru bikainak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina