2018/04/21

TURIETO Bidea (ORDESA)

2018-04-04 Gaurko ere eguraldi euritsua dago iragarrita. Presarik gabe atera gara Tramacastilla-ko oinarrizko kanpalekutik eta Ordesa-ra etorri gara. Oraindik egin gabe daukagun ibilbide erraza egingo dugu. Eguraldia ez dago askoz gehiago egin ahal izateko. Errepidean euri tantak eta hodeiak ugari.
TORLA. Sarreran dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea eta bertan hasi gara oinez.

Eliza azpiko tuneelaren ondotik pasa eta errekara jeisten hasi baino lehen, Torla inguruko ibilbide ezberdinen mapa hau ikusi dugu. Gurea, horiz dagoena da, Ordesa-ra Turieto-tik.



San Jose lorak ugariak dira.

Bide dotorea Arazas ibaia gurutzatzeko zubira jeisten.

Bideak ez du arazorik. Oso ondo balizatuta dago, beraz lasai ibiltzeko tokia. Aterri dago, baina goiak erabat estalita.

Bidegurutzea. Goiko bidetik igotzeko asmoa genuen, baina elurra dago eta behekotik egingo dugu joan-etorria.
Hemen ere urjauzi ederrak daude. Hau da lehena, Molinieto. Puente de los Navarros-etik Ordesara doan errepidearen azpian dago.
Arazas ibaia eta Molinieto urjauzia. Hau kotxetik ez da ikusten...
Turieto-ko babeslekua. Bakar bakarrik gaude gaur ere.

Urjauzi hau errepidearen azpitik dator, Arazas-en beste aldean.

Tozal del Mallo-ren parean gaude.

Carriata eta Gallinero-ren hormak.


Dotorea Tamborretera.

Egiten ari den euri eta elur guztiarekin, ur askorekin dator ibaia.

Tozal del Mallo eta Carriata zirkoa.

Beste desbideratze bat hurrengo urjauzia ikusteko.

Izeien urjauzia.

Inguru oso eder eta basatia errepidetik oso gertu.




Berriz bidera itzuli eta elurra zapaltzen hasi gara.


Arazas ibaia, Ordesatik gertu. Tobacor-en hormak atzean.

Ordesa erabat elurtuta dago. Hemen hasi da euria. Beraz, aparkalekura joan eta busak hartzen diren babeslekuan zerbait jan eta edan eta errepidetik metro batzuk egin ditugu, zubi batetik ibaia zeharkatu eta igoerako bidera irten gara.

PUNTA ACUTA "La Pradera"-tik

Ordesak gaur duen itxura.

Tozal.

Arazas-en ertzetik. Berriz atertu du, eta ez gara gehiegi bustiko azkenean.

Atzera begira, Tobacor.



Kontrasteak basoan.


Torla herrira igotzen galtzadatik. Gaurko baldintzetan, ibilbide aproposa, erraza, eta dotorea. 4 ordutan egin daiteke joan-etorria eta merezi du. Goiko Turieto geratu zaigu beste baterako...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina