2016/09/01

PIC DE LA MAINERA 2904 mt Vall Fosca (Lleida)

2016-08-09 VALL FOSCA-ko La Pobleta de Bellvei herrian gaude. Orandik baditugu ezagutzen ez ditugun inguruak Pirinioan, eta hauetako bat haran hau da. Berriz ere, Tramacastillatik atera gara eta egun batzuk baliatuko ditugu mendi berriak ezagutzeko.

Herri honetako elizako kanpandorrea.

CAPDELLA. Urjauzia.

Herrian dagoen mapa batean bihar egitea espero dugun ibilbidea. Colomina aterpea eta lakuak ezagutzeko aitzakiaz, Pico de la Mainera-ra igotzea nahi dugu. Aigüestortes eta Sant Maurici parke Nazionalean gaude. Egonda gaude hainbat aldiz eta mendi dexente ditugu igota, baina alde hau berria da guretzat.

Capdella herria. Heldu eta berehala izugarrizko ekaitza bota du, eta atertu duenean herria ikusteko aukera izan dugu.

XII. mendeko Sant Vicenç eliza.

Elizaren barnealdea.

Herri txikia da eta enkanto handia du. Etxeen atariak loraz apainduta daude.

Eta astia daukagunez, Sallente urtegira igo dugu, biharko irteera puntua ezagutu eta Gento-ra igotzen duen teleferikoaren berri izateko.

Beste mapa bat. Hemendik, besteak beste, Subenuix eta Peguera mendietara ere igotzen da, baina hauek ezagutzen ditugu. Beste igoera ezaguna, Montsent de Pallars da. Beste baterako utziko dugu.

Urjauzia bat Capdella ondoan. Gaua Espui-ko ostatu batean igaroko dugu.

2016-08-10 Goizeko 8:15 ean prest gaude ibilaldiari hasiera emateko Sallente urtegiko presan (1770m). Lehenbizi Gento lakura eta, ondoren Colomina aterpera igo behar dugu. Ez dugu hartuko teleferikorik.

Urtegi gaineko aldapa gainditzeko, Pigolo kanalean gora egingo dugu. Oso bide polita da, malda handikoa, baina zeta ugari egiten ditu eta oso ondo igotzen da.

Pigolo kanalean, goizeko freskuran.

Azkar irabazten da altuera urtegiaren gainean.

Pigolo kanaletik atera ondoren, zati kuriosoa geratzen zaigu Gento lakura heltzeko.

"Carrileta". 1911, urtean eraiki zen Capdella-ko ur indarretxea eraiki eta inguruan dauden lakuen arteko kanalizazio sistemak komunikatzeko.

Karriletean.

Gento lakuan (2155m). Hona igotzen du teleferikoak. Jeisterakoan jende ugari ikusiko dugu inguru hauetan.


Gento-tik gora. Hau Port de Rus eta Neriolo aldera joateko sakana da. Gu eskuinera, oso bide ona jarraituz. Nabaritzen da Parke Nazionalean gaudela.


Colomina-tik gertu gaude. Baina lehenbizi Tort lakua bisitatzeko joan-etorria egingo dugu.

Tort lakua eta Pic Tort eta Pales de Cubieso.

Berriz bidera itzuli, eta parean daukagu Colomina aterpea. Bere atzean Pala Pedregosa mendia. Mainera bere ezkerrean dago (ez da ikusten).

Baliza ugari daude bide nagusietan. "Carros de Foc" famatua hemendik igaro da.

COLOMINA aterpea (2400m). Badakigu gauez beteta dagoela egunero, baina orain, goizeko 10:15 ean ez da geratzen inor. Normala! Guk hemen GRa utziko dugu eta berriz hona itzuli arte ez dugu inor ikusiko.

Aterpea, eta Mainera ezkerrean eta Pala Pedregosa eskuinean.

Aterpea, izen bereko lakuaren ertzean dago eraikita. Toki ederra!


Estany de Mar, Colomina baino apur bat gorago. Aurrean daukagu Mainera tontorra(ezkerrean), eta erdiko lepora heltzeko igo behar dugun korridora.
Mar lakuaren eskuinetik igaro behar da Frescau lakura heltzeko.

Frescau lakua eta Pala Pedregosa.

Frescau lakua eta Montsent de Pallars.

Frescau lakuaren ezkerretik igaro eta bagaude Mainera eta Pala Pedregosa-ren azpian dagoen zirkoan. Korridora gertu dagoela dirudi, baina aurrean daukagun harritza igaro behar da, eta ez da oso erraza. Hau izango da zatirik "pestosoena".

Bidea egiten bloke artean.

Behean Mar eta Colomina lakuak. Hau da zati gogorrena.

Blokeak behean utzi eta lepora igotzeko aldapa tentean gaude.

Hau blokeak baino erosoagoa egin zaigu.

Lepotik atzera begira. Colomina lakua eta aterpea eta Estany de Mar erraldoia.

Lepotik gora, gutxi gorabehera ertza jarraitu behar da. Ez da zaila. Ertzeko bretxa batetik, Cap de Port lakua eta Peguera-Monestero ingurua ikusten ditugu.

Russell-Aneto-Maladeta mendilerroa.

Cap de Port, Estany Negre, e.a. Josep Maria Blanc aterpearen ingurua.

PIC DE LA MAINERA (2904m). Badirudi mendi hau ez dela oso bisitatua, nahiz eta Aigüestortes parkean egon eta ingurua izugarria izan. Badaude mendi bakartiak Pirinioan! Atzean, ezkerrean, Peguera.

Gure ondoan ditugunak, beste aldean.

Josep Maria Blanc aterpearen kokapen ederra.

Tontorretik lepora jeisten. Jetsiera toki beretik egingo dugu.

Korridorean behera.

Badago bizitza hainbeste harri artean.

Bidea egiten berriz bloke artean. Goian lepoa.

Estany de Mar.

Colomina lakura jeisten. Ikusi ditugu laku batzuk gaur!

Colomina aterpean.

Beste "carrilet" bat Tort lakuaren inguruan.

Carrileta eta Tort lakua.

Gento lakuan.

Gento-ko carrilet-aren tunel batean.

Pigolo kanala Sallente urtegiaren gainean. Horrela bukatu dugu ibilaldi eder hau. Azkenean 8 bat ordu eman ditugu, lasai eta inguruetaz gozatzen. Orain kotxea hartu eta Espot-era goaz, bihar Vall Ferrera-ra hurbiltzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina