Herri honetako elizako kanpandorrea. |
CAPDELLA. Urjauzia. |
Capdella herria. Heldu eta berehala izugarrizko ekaitza bota du, eta atertu duenean herria ikusteko aukera izan dugu. |
XII. mendeko Sant Vicenç eliza. |
Elizaren barnealdea. |
Herri txikia da eta enkanto handia du. Etxeen atariak loraz apainduta daude. |
Eta astia daukagunez, Sallente urtegira igo dugu, biharko irteera puntua ezagutu eta Gento-ra igotzen duen teleferikoaren berri izateko. |
Beste mapa bat. Hemendik, besteak beste, Subenuix eta Peguera mendietara ere igotzen da, baina hauek ezagutzen ditugu. Beste igoera ezaguna, Montsent de Pallars da. Beste baterako utziko dugu. |
Urjauzia bat Capdella ondoan. Gaua Espui-ko ostatu batean igaroko dugu. |
Urtegi gaineko aldapa gainditzeko, Pigolo kanalean gora egingo dugu. Oso bide polita da, malda handikoa, baina zeta ugari egiten ditu eta oso ondo igotzen da. |
Pigolo kanalean, goizeko freskuran. |
Azkar irabazten da altuera urtegiaren gainean. |
Pigolo kanaletik atera ondoren, zati kuriosoa geratzen zaigu Gento lakura heltzeko. |
"Carrileta". 1911, urtean eraiki zen Capdella-ko ur indarretxea eraiki eta inguruan dauden lakuen arteko kanalizazio sistemak komunikatzeko. |
Karriletean. |
Gento lakuan (2155m). Hona igotzen du teleferikoak. Jeisterakoan jende ugari ikusiko dugu inguru hauetan. |
Gento-tik gora. Hau Port de Rus eta Neriolo aldera joateko sakana da. Gu eskuinera, oso bide ona jarraituz. Nabaritzen da Parke Nazionalean gaudela. |
Colomina-tik gertu gaude. Baina lehenbizi Tort lakua bisitatzeko joan-etorria egingo dugu. |
Tort lakua eta Pic Tort eta Pales de Cubieso. |
Berriz bidera itzuli, eta parean daukagu Colomina aterpea. Bere atzean Pala Pedregosa mendia. Mainera bere ezkerrean dago (ez da ikusten). |
Baliza ugari daude bide nagusietan. "Carros de Foc" famatua hemendik igaro da. |
Aterpea, eta Mainera ezkerrean eta Pala Pedregosa eskuinean. |
Aterpea, izen bereko lakuaren ertzean dago eraikita. Toki ederra! |
Estany de Mar, Colomina baino apur bat gorago. Aurrean daukagu Mainera tontorra(ezkerrean), eta erdiko lepora heltzeko igo behar dugun korridora. |
Mar lakuaren eskuinetik igaro behar da Frescau lakura heltzeko. |
Frescau lakua eta Pala Pedregosa. |
Frescau lakua eta Montsent de Pallars. |
Bidea egiten bloke artean. |
Behean Mar eta Colomina lakuak. Hau da zati gogorrena. |
Blokeak behean utzi eta lepora igotzeko aldapa tentean gaude. |
Hau blokeak baino erosoagoa egin zaigu. |
Lepotik atzera begira. Colomina lakua eta aterpea eta Estany de Mar erraldoia. |
Lepotik gora, gutxi gorabehera ertza jarraitu behar da. Ez da zaila. Ertzeko bretxa batetik, Cap de Port lakua eta Peguera-Monestero ingurua ikusten ditugu. |
Russell-Aneto-Maladeta mendilerroa. |
Cap de Port, Estany Negre, e.a. Josep Maria Blanc aterpearen ingurua. |
PIC DE LA MAINERA (2904m). Badirudi mendi hau ez dela oso bisitatua, nahiz eta Aigüestortes parkean egon eta ingurua izugarria izan. Badaude mendi bakartiak Pirinioan! Atzean, ezkerrean, Peguera. |
Gure ondoan ditugunak, beste aldean. |
Josep Maria Blanc aterpearen kokapen ederra. |
Tontorretik lepora jeisten. Jetsiera toki beretik egingo dugu. |
Korridorean behera. |
Badago bizitza hainbeste harri artean. |
Bidea egiten berriz bloke artean. Goian lepoa. |
Estany de Mar. |
Colomina lakura jeisten. Ikusi ditugu laku batzuk gaur! |
Colomina aterpean. |
Beste "carrilet" bat Tort lakuaren inguruan. |
Carrileta eta Tort lakua. |
Gento lakuan. |
Gento-ko carrilet-aren tunel batean. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina