Gu basotik itzalean eta eguzkia tontorrak berotzen. |
Remuñé ibaia, urjauziekin. |
Lora eta landaretza ugari. Honetaz gogoratzen ginen, lorategi bat dela haran hau. |
Ibaia mehartu egiten da toki batzutan. |
Forca de Remuñé ezkerrean, eta Tusse-ra doan ertza. Hortik ibiliko gara ordu batzuk barru. |
Gozamena da hemen ibiltzea goizeko lehen orduetan. |
Atzera begira. Eguzkia dago gainean, eta ez dira ondo ikusten Paderna eta Alba mendi inguruak. |
Forca de Remuñé. Ezkerrean geratzen da Portal-a, eta Forca atzetik zeharkatu ondoren, eskuineko ertza jarraituko dugu gero. |
Eskuinean dagoen Mall Pintrat menditik erortzen den urjauzia gainditzen. |
Urjauzia. |
Lautada txiki batera heldu gara eta harkaitz batean Mall Planet eta Boum-era joateko pintura markak ikusten ditugu. |
Marmota ere atera da eguzkia hartzera. |
1994an hemen utzi genuen harana, eskuinetik Boum-era igotzeko. Gaur, pareko hormak gainditu behar ditugu, ezkerretik, oraindik ere oso goian dagoen Portal de Remuñé-ra heltzeko. |
Tarte batean, Pico Remuñé-ren azpian dagoen laku txiki batera heldu arte, mugarriaz aparte pintura gorriak ere izango ditugu bidea adierazten. |
Beste marmota bat. |
Maupás eta Boum atzean. Aspaldiko ezagunak... |
Boum. |
1994 BOUM tontorrean, eta atzean, Maupás. Gazteagoak ginen... |
Maupás-en frontoia. |
Laku txikira igotzen. Atzean, Boum eta Mail Barrat. |
Laku txikia igaro eta hartu dugu Portal-erako norabidea. Atzean, Pico de Remuñé. |
Granitoko bloke handiak baliatuz igoera erosoagoa egiteko. |
Forca de Remuñé eta Rabadá-Navarro-Maupás. |
Bagaude Remuñé-ko Atarira heltzen. |
Elurgune batzuk geratzen dira, eta hauek ere baliatu ditugu erosoago igotzeko. Atzean Remuñé eta, atzerago, Aneto aldea. |
Portal-aren beste aldean Perdiguero-ren "mazakotea" agertzen zaigu. |
Lliterola lakua eta Perdiguero. |
Crabioules ederrak. Duela 5 urte semearekin igotako mendiak Lliterola haranetik. |
Forca zeharkatu dugu eta Remuñé-ko ertzean gaude. |
Maupás tontorra eta motordun delta hegoa gainean. |
Ibón Blanco, Pico Royo, Lliterolako lepoa eta Crabioules. Hau parajea! |
Laku Txuria. |
Navarro eta Maupás. |
Tusse-ren azkenengo zatia. Tontorra erdian dagoena da, txuriena. Ezkerrean Crabioules eta eskuinean Rabadá-ra doan ertza. |
Ertzean, Remuñé haranaren gainean, Maupás lakua, Boum,..., eta Aneto-Maladetak atzean. |
Lliterola lakua, urdina benetan. |
Maupas 1995. Lys haranetik eta Maupás aterpetik igo genuen. |
TUSSE DE REMUÑE (3006m). Inguruko ea hirumilako denak (orratzak eta kenduta) ditugu igota baina hau falta zitzaigun. Rabadá-Navarro eta Maupás alboan ditugu. |
Royo-Lliterola ertza eta Crabioules ere bai. Erdian, atzean, Spijeoles, eta eskuinean, Quayrat. |
Tontorrean dagoen koadernoa ikusten. Atzean, Perdiguero. |
Eta oso gertu dagoenez, bikoteko bat Rabadá-raino joan da, eta horrela ikusten du Tusse-ren tontorra eta Lliterola-Royo ertzean dabilen jendea. |
Tusse-tik horrela ikusten da RABADA (3045m). Han dago bikoteko bestea. |
Rabadá tontorrean. Atzean, Navarro eta Maupás-era doan ertza. |
Talde bat dago Rabadá eta Navarro-ren arteko bretxan. Tentazioa egon da joateko, baina joan-etorria toki beretik egin behar da, eta hobe Navarro lasai uztea. |
Beraz, Tusse-ra begira jarri berriz eta, lasai, bertara itzultzea izango da onena. |
Begiak Crabioules-era doaz behin eta berriz. Bi tontorren arteko ertz hori ere dotorea da. Joan-etorri oso zirraragarria! |
Tusse-tik jeisten Remuñé-ko ertzera. |
Hemen ere lorak harkaitz artean. |
Jetsiera toki beretik egingo dugu. Hemen, Forca atzean lagatzen. |
Ibilbide luzea geratzen zaigu Remuñé haranera jeisteko. |
Blokeak baliatuz orain ere. |
Boum eta Mall Barrat. |
Kotoi basatiak zirkoaren beheko partean. |
Gozamena da horrelako toki bat aurkitzea hainbeste harkaitz zapaldu ondoren. Oso goian geratzen dira gaurko tontorrak, justu erdian, elurrezko korridoraren gainean. |
Atsedena hartzeko toki aproposa. |
Ibaiaren ertzetik beheruntz. Hodeiak agertu dira goietan, baina uda honetan ez dira batere emankor ibili, eta gaur ere ez. |
Gure parean, bana haranaren beste aldean, Alba mendiaren ertza daukagu. |
Lorategia. REMUÑE. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina