2016/09/05

MONTEIXO 2904 mt Vallferrera (Lleida)

2016-08-11 PLA DE LA FARGA (1445m). Duela 24 urte izan ginen Vallferreran, hemengo hirumilako guztiak egiten egun batean. Gaur Monteixo da helburua eta kotxez Pla de la Selva-raino joatea da, baina ez ginen gogoratzen dagoen pistarekin, eta Pla de la Farga-ra heldu garenean, bertan utzi dugu kotxea eta hemendik hasi dugu ibilaldia.

Pla de la Selva-ra igotzeko, pistatik kanpo markatuta dagoen bide oso polita jarraitu dugu. Ordu erdi bat kostatu zaigu heltzea. Okerrena hemen hasi da. Bagenekigun Aixeus haranera igotzeko pista luzea dagoela, eta ez zegoela ondo kotxe arruntetzat. Baina gero ikusi dugu, behekoaren antzekoa dela eta, jeisterakoan kotxe asko ikusi ditugu bertan. Gu beraz, pistatik gora, beste ordubete bat.

Hona heldu garenerako ordu t'erdi igaro dugu, eta Pla de la Selva-tik hona oso astuna eta gogorra egin zaigu. Hemen hasten da Monteixorako mendi bidea.

Aixeus lakutik erortzen diren urjauziak.

Lakura heltzeko malda handia igo behar da, baina hemen gustorago goaz. Orain ez dabil jenderik.

Hau da igotzen ari garen sakana. Atzean, Baborte, Sotllo, Pica d'Estats eta abarrak hasi dira agertzen.

Aixeus lakua. Toki zirraragarria!

Urdina benetan.

Aixeus lakua.

Noris-Monteixo zirkoan, lakuaren ondoan.

Lakua behean uzten.

Verdaguer-Pica d'Estats-Gabarró hirukotea. Nolako oroipenak...

Lakutik gora ere maldak handiak izaten jarraitzen dute. Eskuineko lepotxo horretara igo behar dugu.

Aixeus lakua eta Pica Roja, Vallferrerako beste mendi ezagun bat.

Bidea oso ondo antzematen da eta ondo markatuta dago. Beste lepo horretara orain. Hortik jadanik tontorra ikusiko dugu.

Atzean agertzen zaigu Monteixoren tontorra.

Maldito Mendiak, Roussell-etik Maladet-ra doan mendilerro guztia, Aneto barne.

Aztean daukagun dekoratua ez da aldatzen, baina asko zabaltzen ari da. Baborte, Sotllo, Pica, Canalbona,...

Bezperan igotako Mainera erdian, Peguera, Pala Pedregosa,...

Monteixo-ren azkenengo zatia. Ezkerreko ertzetik da bide erosoena.



1992an Pica d' Estats-en. Nola pasatzen diren urteak!!!

MONTEIXO (2904m). Duela 24 urte bizitako gertaerak gogoratzen... Aurrean daukagun mendilerroa zeharkatu genuen.

Andorra aldera begira. Horiek ere ezagutzen ditugu.
Ez gara bakarrik egon tontorrean. Mendi nahiko bisitatua da, eta Areu herritik bertatik igo dutenekin elkartu gara. Bide arruntena dela esan daiteke. Gainera lasterketa bat ere egiten da. Gu orain beheruntz, toki beretik. Eskuinean Pica Roja.


Ertzean, Aixeus lakua baino 530m gorago.
Aixeus lakua. Ikuspegi ederra daukagu, eta bere ertzean jende dexente dagoela ikusten dugu.

Lakua eta Pica-ren mendilerro guztia.

Ertzetik jeisten harri solte askorekin.
Monteixo-tik Noris-era doan ertza eta Aixeus laku aldera erortzen diren espoloi eta kanalak.


Pozik arkaitz gorriko bretxan. Kontrasteak!

Laku gaineko malda belartsuetan. Orain ez gara geratuko lakuan, jende ugari baitago (horrela ikusiko dugu goiko aparkalekua kotxez beteta).

Lakutik behera. Orain ez gabiltza bakarrik.

Aixeus-eko aparkalekutik behera pista gogaikarria jarraituko dugu. Eskerrak badaudela ikusteko gauzak...

Tximeletak adibidez.

Eta ibilaldiaren bukaera Pla de la Farga-n. 1460 garaiera-aldea egin dugu gora eta behera. Pla de la Selva-tik Aixeus-era dagoen pista zatia (ea bi orduko joan-etorria) kenduta, oso ibilaldi ederra izan da. Azkenean zazpi bat ordu izan dira. Aixeus-eraino kotxez igota, goizeko ibilaldia izan daiteke.

Pla de la Farga-n dagoen mapa. Badaude ezagutzeko tokiak oraindik...

AREU herria. Hemendik ateratzen da Vallferrera-ra joateko pista. Pla de la Farga-ra 5 km dira.

Santa María de la Torre eliza, Areu herriaren kanpokaldean.

Elizako atea. Orain Espot-era goaz berriz, bertan lo egin eta bihar Colomers aldera joateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina