2016/08/04

FARIÑENTU 2176 mt, CANALÓN OSCURO 2142 mt, PEÑA CHANA 2041 mt. Zirkularra Meicinetik.

2016-07-14 Meicin aterpean egin dugu lo. Eguraldi bikainarekin esnatu gara. 6.eguna da jarraian mendian, eta gaurko plan nahiko gogorra daukagu. Mendi dexente ezagutzen ditugu mendikate honetan, baina adibidez Fariñentu falta zaigu. Aterpeko Taniak eman digu zirkular bat egiteko ideia.

Aterpetik atera eta lehenengo lana Forqueta lepora igotzea izango da. Hau ezagutzen dugu, duela urte batzuk Fontanetara joateko erabili bait genuen.

Hor daukagu Forqueta. Beste aldean daude Joyos de Cueva Palacios eta Fontanetara edo Agüeria-ra joateko bideak.

Atzean, Terreros lepoa eta Cerreo mendia (7. egunerako).
Bachao iturri ederra igoeraren erdian. Eskertzen da!

Tuiza gainean eta Cubilla mendatetik gertu Tesa-Mesa mendilerro polita.

Haranetan behelainoak daude, eta goietan eguzkia topera.

Loraz apaindutako bidezidorra jarraitzen. Eskerrak zeta batzuk egiten dituela...

Forquetan (2058m) gaude. Joyos de Cueva Palacios eta Peña Rueda.


Siete-Crestón del Pasu Malo eta Fontanak. Ikaragarria da tokia!

Fariñentu-ren hormak Agüeria aldera. Baina, lehenbizi Canalón Oscuro igoko dugu. Horretarako, Cueva Palacios aldera apur bat jetsi eta tontorra zeharkatu ondoren, belarrezko malda tentea igoko dugu.

Ezkerretik igo dugu Palazana eta gure mendiaren arteko lepora, eta orain azkenengo malda gogorrean gaude.

CANALON OSCURO (2142m). Atzean, Fontanak.

Aterpea eta Meicín ibarra 600 bat metro beherago.

Tuiza Riba. Gero hortik pasako gara.

Alto de los Camisos, Prau del Albo eta Siegalavá. Eskuinean antzematen den bidezidorretik joango gara Fariñentu-runtz.

Bi Ubiñak, Txikia eta Handia. Handiaren aurrean, txiki, Cuetu les Cabres.

Tontorra hor geratzen da. Goiko malda tentea jetsi dugu.

Palazana, Cueva Palacios aldetik zeharkatuko dugu. Atzean, Canalón Oscuro eta Ekialdeko Portillín.

Sarrio familia.

Alto de los Camisos-era igotzen. Atzean Crestón del Pasu Malo-Fontanak.

Hau da aztean uzten ari garena. Idiaren Kanala da Fontanetara igotzeko bide arrunta.
Alto de los Camisos eta Prau del Albo ezkerrean. Bidezidor hau jarraituko dugu, eta Prau del Albo-ra heldu baino lehen, eskuinera pasako gara, Meicín aldera.

Baina oraindik ezkerrean Agüeria-ko ibar ederra, Peña Rueda eskuinean eta bezperako Ranchón-Huertos del Diablo ezkerrean. Atzo ez genuen izan gaurko zorterik.

Prau del Albo-ren azpian, Meicín aldera igaro ondoren. Atzean, Ubiña-tik Fontanetara dihoan mendilerro osoa.

Bidezidor estua eta gorabeheratsua.

Prau del Albo ezkerrean utzi dugu eta Fariñentu daukagu aurrean. Igoerako ohiko bidea hartzeko jetsi egin behar da ea Corrales zulorarte, baina guk ez dugu altuera galtzerik nahi eta ezkerretik joango gara zeharkatzen, bidezidor estuak erabiliz.

Peña Chana edo Llana eta Siegalavá, Corrales eta Bocarón-etik erortzen diren belardi malkartsuekin.


Zeharkaldian. Nahiko ondo egin dugu.

Fariñentu-ren hormen azpian. Espoloi hau zeharkatu eta bide arruntarekin elkartuko gara, tontorretik nahiko gertu.

Azkenengo metroak lora artean egingo ditugu. Behean, Tuiza Baxu eta La Cubilla mendatera doan errepidea.

Cueva Palacios zirko guztia, Portillinak-Siete-Pasu Malo-Fontanak eta Prau Fontán.

FARIÑENTU (2176m).

Ranchón- Huertos del Diablo Llaseiro ibarraren gainean.

Gero hortik jarraituko dugu. Peña Llana Cheturbio putzuaren gainean eta Siegalavá.


Baina oraindik tontor honek eskeintzen dizkigun paisai izugarriekin gozatu behar dugu.

Ezkerrean Peña Santa eta Cornión mendilerroa, Cabrones-Cerredo erdian eta Palanca-Llambrión eskuinean.


Agüeriako ibarra isatsez beteta.

Agüeriako La Cardosina artegia. Peña Rueda-ra igo genuenean pasa ginen paraje eder horietatik.


Cheturbio-ra jetsi ondoren, Fariñentura egin ditugun igoera eta jetsierari begira.

Bocarón de Cheturbio-n gaude, Siegalavá-ren igoera aztertzen (beste baterako). Hemendik Tuiza-ra azkar jetsi daiteke, baina guk eguna luzatuko dugu.

Hasteko, gainean daukagun Peña Chana (Llana) igoko dugu.

PEÑA CHANA (2041m). Hemendik oraindik ikaragarriagoa ikusten da Siegalavá.

Jeisten. Orain Chegu-ra jetsi eta Agüeria-tik datorren bidea hartu beharrean, tontorrean topo egin dugun mendizale batzuk esandakoa egitera goaz, hau da, Siegalavá eta Tapinón-en hormen azpitik zeharkatu, altuera gehiegi galdu gabe.

Tapinón. Baina ez da izango erraza horma horien azpira heltzea. Terreno oso gogorra, igoera eta jetsiera asko, ...

Baina azkenean lortu dugu, nahiz eta dexente kostatu. Peña Llana atzean. Bide batez, zergatik deituko da Peña Llana??? Ez dauka lautada handirik!

Heldu gara Tapinón-en azpira. Goian daukagu Tapinón-Siegalavá ertz zaila.
Peña Rueda eta Agüeria-tik datorren bidea.

Trave lepoan gaude. Zailena egin dugu, baina bide luzea geratzen zaigu oraindik.

Valseco artegia.

Tapinón-eri itzuli osoa eman diogu. Forcau ibarra. Hemendik da Tapinón-en ohiko igoera, 400 bat metroko aldapa.

Orain El Viso leporuntz goaz. Puertos de la Cruz eta Tesa-Mesa-La Magrera mendilerroa.

Viso lepotik Tapinón-Siegalavá, Fariñentu, e.a, beste aldetik ikusita. Tuizara jeistera goaz.

Tuiza-ra jeisten.

Tuiza ondotik, behetik gora begira. Goialde horietan ibili gara.

Peña Chana-ren ondoko lepotik hortik da jetsiera. Guk ederki luzatu dugu..., baina gustora gaude. Orain Tuiza-ko tabernan ondo hidratatu, Tourreko etapa ikusten dugun bitartean (Mont Ventoux), eta gero beste 45 bat minutu Meicín-era igotzeko.

Meicín-era igotzen. Behelainoak jolasean Ubiñako tontorretan.

Tania, bere bi kideen entrenamentua ikusten. Ez dute denborarik galtzen hauek.

Lasaitasuna. Azkenean, hamar orduko ibilaldia egin dugu. Ez dago gaizki seigarren eguna izateko. Bihar, azkena eta lasaiagoa. Gustora gaude toki eder honetan.

Indarrak berreskuratzeko ordua da. On egin!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina