Gaur ez goaz Covarrubias aldera. Ezkerrera hartuko dugu, Terreros leporuntz. Eguraldi bikaina daukagu. |
Atzekaldean, Forqueta lepoa eta Canalón Oscuro-Palazana-Los Camisos. Atzo, hor zehar ibili ginen. |
Terreros lepoan gaude. Hona igotzeak ez du beste misteriorik. Ubiña Txikia aurrean. |
Terreros lepotik gora. Bidezidorra dago ea tontorreraino. Atzean, Castillines-Siete-Fontanak-Portillines-Canalón Oscuro... |
Lepoaren beste aldean Ubiña Handia. Duela urte batzuk igo genuen, erdi erdian ikusten den 400bat metroko aldapa tentea. Mendi ederra! |
2002ko San Fermin egunean. Aterpe zaharra. |
Ubiñan. Fontanak atzean. |
Cerreo tontorrean gerra zibileko aztarna ugari daude. |
PEÑA CERREO (2111m). Lubaki hesiaren gainean. Atzean, Ubiña. |
Buzoia, eta atzean, Fariñentu, Peña Chana, Siegalavá-Tapinón eta Foxón. |
Ekialderuntz, Cirbanal mendia. |
Puerta de Arco-Castillines-Siete-Fontan eta abarrekin. Ezagunak denak. Ubiñako 58 horietatik erdiak igota ditugu. |
Peña Chana-Siegalavá-Tapinón-Foxón-Viso lepoa-Castiello, Tuiza inguratzen. |
Toki beretik jeisten. |
Terreros lepoan. Tontorra goian. |
Terreros lepoko atakan Ubiña Txikiarekin. |
Gozamena da aberez beteta ikustea Meicín ibarra. |
Tania ezkaia gordetzen ontzietan. |
Cerreo mendia eta Terreros lepoa. |
Koke eta Tania. Agurraren ordua heldu da. |
Tuiza-ra jeisten. |
Campomanes-eko Reondo jatetxean bazkaltzen. |
Zazpi egun egitekotsu izan dira, eta gorputzari behar duen sendabidea eskeintzeko Celorio-ko hondartzara etorri gara. Bainu erlaxatzailea hartzeko toki aproposa. |
Eta horrela bukatu dugu irteera hau. Zorte handia izan dugu eguraldiarekin, eta pentsatuta genuena baino gehiago egin dugu. Gustoa goaz etxeruntz... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina