Aterpetik atera eta lehenengo lana Forqueta lepora igotzea izango da. Hau ezagutzen dugu, duela urte batzuk Fontanetara joateko erabili bait genuen. |
Hor daukagu Forqueta. Beste aldean daude Joyos de Cueva Palacios eta Fontanetara edo Agüeria-ra joateko bideak. |
Atzean, Terreros lepoa eta Cerreo mendia (7. egunerako). |
Bachao iturri ederra igoeraren erdian. Eskertzen da! |
Tuiza gainean eta Cubilla mendatetik gertu Tesa-Mesa mendilerro polita. |
Haranetan behelainoak daude, eta goietan eguzkia topera. |
Loraz apaindutako bidezidorra jarraitzen. Eskerrak zeta batzuk egiten dituela... |
Forquetan (2058m) gaude. Joyos de Cueva Palacios eta Peña Rueda. |
Siete-Crestón del Pasu Malo eta Fontanak. Ikaragarria da tokia! |
Fariñentu-ren hormak Agüeria aldera. Baina, lehenbizi Canalón Oscuro igoko dugu. Horretarako, Cueva Palacios aldera apur bat jetsi eta tontorra zeharkatu ondoren, belarrezko malda tentea igoko dugu. |
Ezkerretik igo dugu Palazana eta gure mendiaren arteko lepora, eta orain azkenengo malda gogorrean gaude. |
CANALON OSCURO (2142m). Atzean, Fontanak. |
Aterpea eta Meicín ibarra 600 bat metro beherago. |
Tuiza Riba. Gero hortik pasako gara. |
Alto de los Camisos, Prau del Albo eta Siegalavá. Eskuinean antzematen den bidezidorretik joango gara Fariñentu-runtz. |
Bi Ubiñak, Txikia eta Handia. Handiaren aurrean, txiki, Cuetu les Cabres. |
Tontorra hor geratzen da. Goiko malda tentea jetsi dugu. |
Palazana, Cueva Palacios aldetik zeharkatuko dugu. Atzean, Canalón Oscuro eta Ekialdeko Portillín. |
Sarrio familia. |
Alto de los Camisos-era igotzen. Atzean Crestón del Pasu Malo-Fontanak. |
Hau da aztean uzten ari garena. Idiaren Kanala da Fontanetara igotzeko bide arrunta. |
Alto de los Camisos eta Prau del Albo ezkerrean. Bidezidor hau jarraituko dugu, eta Prau del Albo-ra heldu baino lehen, eskuinera pasako gara, Meicín aldera. |
Baina oraindik ezkerrean Agüeria-ko ibar ederra, Peña Rueda eskuinean eta bezperako Ranchón-Huertos del Diablo ezkerrean. Atzo ez genuen izan gaurko zorterik. |
Prau del Albo-ren azpian, Meicín aldera igaro ondoren. Atzean, Ubiña-tik Fontanetara dihoan mendilerro osoa. |
Bidezidor estua eta gorabeheratsua. |
Peña Chana edo Llana eta Siegalavá, Corrales eta Bocarón-etik erortzen diren belardi malkartsuekin. |
Zeharkaldian. Nahiko ondo egin dugu. |
Fariñentu-ren hormen azpian. Espoloi hau zeharkatu eta bide arruntarekin elkartuko gara, tontorretik nahiko gertu. |
Azkenengo metroak lora artean egingo ditugu. Behean, Tuiza Baxu eta La Cubilla mendatera doan errepidea. |
Cueva Palacios zirko guztia, Portillinak-Siete-Pasu Malo-Fontanak eta Prau Fontán. |
FARIÑENTU (2176m). |
Ranchón- Huertos del Diablo Llaseiro ibarraren gainean. |
Gero hortik jarraituko dugu. Peña Llana Cheturbio putzuaren gainean eta Siegalavá. |
Baina oraindik tontor honek eskeintzen dizkigun paisai izugarriekin gozatu behar dugu. |
Ezkerrean Peña Santa eta Cornión mendilerroa, Cabrones-Cerredo erdian eta Palanca-Llambrión eskuinean. |
Agüeriako ibarra isatsez beteta. |
Agüeriako La Cardosina artegia. Peña Rueda-ra igo genuenean pasa ginen paraje eder horietatik. |
Cheturbio-ra jetsi ondoren, Fariñentura egin ditugun igoera eta jetsierari begira. |
Bocarón de Cheturbio-n gaude, Siegalavá-ren igoera aztertzen (beste baterako). Hemendik Tuiza-ra azkar jetsi daiteke, baina guk eguna luzatuko dugu. |
Hasteko, gainean daukagun Peña Chana (Llana) igoko dugu. |
PEÑA CHANA (2041m). Hemendik oraindik ikaragarriagoa ikusten da Siegalavá. |
Tapinón. Baina ez da izango erraza horma horien azpira heltzea. Terreno oso gogorra, igoera eta jetsiera asko, ... |
Baina azkenean lortu dugu, nahiz eta dexente kostatu. Peña Llana atzean. Bide batez, zergatik deituko da Peña Llana??? Ez dauka lautada handirik! |
Heldu gara Tapinón-en azpira. Goian daukagu Tapinón-Siegalavá ertz zaila. |
Peña Rueda eta Agüeria-tik datorren bidea. |
Trave lepoan gaude. Zailena egin dugu, baina bide luzea geratzen zaigu oraindik. |
Valseco artegia. |
Tapinón-eri itzuli osoa eman diogu. Forcau ibarra. Hemendik da Tapinón-en ohiko igoera, 400 bat metroko aldapa. |
Orain El Viso leporuntz goaz. Puertos de la Cruz eta Tesa-Mesa-La Magrera mendilerroa. |
Viso lepotik Tapinón-Siegalavá, Fariñentu, e.a, beste aldetik ikusita. Tuizara jeistera goaz. |
Tuiza-ra jeisten. |
Tuiza ondotik, behetik gora begira. Goialde horietan ibili gara. |
Meicín-era igotzen. Behelainoak jolasean Ubiñako tontorretan. |
Tania, bere bi kideen entrenamentua ikusten. Ez dute denborarik galtzen hauek. |
Lasaitasuna. Azkenean, hamar orduko ibilaldia egin dugu. Ez dago gaizki seigarren eguna izateko. Bihar, azkena eta lasaiagoa. Gustora gaude toki eder honetan. |
Indarrak berreskuratzeko ordua da. On egin! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina