2016/08/02

HUERTOS DEL DIABLO 2111-2140 mt eta RANCHON 2162 mt Ventana mendatetik.

2016-07-13 VENTANA mendatea, Asturiaseko Teverga eta Leoneko Babia komunikatzen ditu. Torrebarrion lo egin ondoren, hemen gaude goizeko 9retarako ea suertea daukagun eguraldiarekin. Hodei dexente daude mendietan...

Gu Ubiña aldera goaz. Atzean, mendatearen beste aldean, Ferreirúa.
Fontanak hodeiekin, eta Ubiña Handia momentuz garbi.

Hasieran, Peñón de la Ventana-ra heldu arte, pista jarraitzen da. Atzean, Torrestío gainean, Morronegro eta Alboak, e.a. Farrapona inguruan.



Pista utzi ondoren, Rebollosas mendira doan bidezidorra jarraitzen da. Oraingoz garbi daude Ranchón eta Huertos del Diablo. Horra goaz.
Ez da beharrezkoa baina guk Rebollosas tontorrera igo dugu, eta orain Socellares lepora jeisten ari gara. Bidezidor bat dago Rebollosas-era igo gabe, lepora dihoana eskuinetik. Gero, Melluque eta Socellares-en artean dagoen harantxotik sartuko gara.

Koloreak.

Socellares ibarra behean utzi eta lehen aipatutako harantxotik gora goaz.

Melluque lepoan. Atzean tontorra.

Eta aurrean Iparreko Huerto del Diablo. Hodeiak sartzen ari dira.
HUERTO DEL DIABLO NORTE (2110m) Hodei artean gaude eta ez dugu ezer ikusten.
Bigarren tontorrera igotzen. Bien arteko lepora jetsi gara eta ertza jarraitzen ari gara. Horrela tontorrera helduko garela uzten dugu.
HUERTO DEL DIABLO SUR (2140m). Pena bat baina ez dugu ezer ikusten. Ranchón-era jarraitzeko asmoa daukagu, baina ez dakigu non dagoen ere ez... Horrela joateak merezi ez duela ere pentsatzen hasi gara. Apur batean hemen itxarotea erabaki dugu.
Halako batean, hor agertu zaigu Ranchón. Beno, behintzat orain badakigu noruntz joan.

Hor zain gaudela bi mendizale asturiar agertu dira, GPS eta guzti, eta beraiek Ranchón-era jarraitu behar dutela esan digute. Beraz, aurrera goaz gu ere.
Bigarren Huerto del Diablo-tik Boca de Rolamuela-ra jeisten. Guri logikoena iruditu zaigun tokitik jetsi gara. Asturiarrak eskuineko harriditik ari dira jeisten.
Roca de Rolamuela-ra egin dugun jetsiera et Ranchón-erako hasiera.

Ihintza landareetan
Ranchón-era igotzen. Atzean Huerto del Diablo Sur. Orain gutxienez, zerbait ikusten dugu.


Lurrera begira.
Ranchón-en ertzera heldu eta ahuntz taldeak ongietorria eman digu. Atzean, Colines.

RANCHON (2162m)

Bi buzoi daude, hau pioletarekin. Gustora gaude. Azkenean pentsatuta genituen hiru tontorretara heldu baikara. Orain jetsieran pentsatu behar dugu.

Boca de Rolamuela eta Huerto del Diablo Sur. Agüeria gainean gaude, baina ez dugu batere ikusten. Gutxienez orain tontorrak ikusten ditugu.

Bi Huertoak, Hegoaldekoa ezkerrean eta Iparra eskuinean.

Colines. Asturiarrak horra doaz, baina guk ez daukagu astirik, oraindik ibilaldi luzea geratzen zaigu eta.

Ranchón-en goiko horma jeisten.

Boca de Rolamuela lepotik gure apunteetan daukagun Cuspasante haranera jeistea erabaki dugu, berriz Huertos del Diabloak ez igarotzeko. Ez dakit erabaki ona izan den. Malda handia dago, eta hasieran ondo jeisten da lora eta harri artean, baina gero lahar artean, asko kostatu zaigu.

Colines ezkerrean daukagu Cuspasante haranera jeisten ari garen bitartean.

Goiko zatia jeisten. Hemen oraindik nahiko ondo.

Baina hemen gaizki. Gainera zuloak daude eta ez direnez ikusten, ba oso adi ibili behar izan gara.

Ventana mendatearen beste aldean.

Lorategi tranpatia. 300 bat metro jetsi ondoren, abereen bidezidorrak jarraitu ditugu igoeran igarotako Socellares lepora heldu arte. Ez da izan oso erosoa.
Hau da guk egin duguna. Seguruen, goitik etorrita hobe izango litzateke. Baina tira... orain berdin da.
Ibilbidea. Arratsaldeko laurak aldera heldu gara Ventana mendatera, nekatuta baina pozik. Aste Santuan ere izan ginen hemen, erraketekin egiteko ibilbide hau, baina kotxetik atera gabe itzuli behar izan ginen. Orain, San Emilianon zerbait jan eta edan, eta Pajares-eko autopista hartuko dugu Asturias-eko Campomanes-era joateko, eta handik Tuiza-ra igo.
TUIZA RIBA. Meicín aterpera goaz bertan bi gau igarotzera. 45 minutuko igoera daukagu.

Baserritarra behiak goiko larretara eramaten.

Bide ezaguna da guretzat. Gainera lainotuta dago, eta nahiz eta nekea sentitu, gustora goaz.

       Beste artzai bat Meicín-eko ibarrean.
MEICIN aterpea. Zaintzaileak eta beste hiru pertsona bakarrik daude. Aterpe hau munizipala da orain eta ez dute deskonturik egiten Mendiko Federatu izatea gatik.
Afari honekin gaurko neke guztiak desagertu zaizkigu. Bostgarren eguna potentea izan da, baina hurrengo egunetarako eguraldiaren iragarpena ona da, beraz jarraituko dugu. Biharko plana ere nahiko gogorra da...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina