Shelk´nam |
Sukaldean. Beraiekin egingo dugu hemengo bizitza, afaldu, gosaldu, mateak hartu, solasaldi ederrak,... Hiru egun oso intentsoak izango dira. |
Francisca Santiagoko txiletarra da eta hiru asteko boluntariadoa egiten ari da hemen. Paisaia-arkitektoa da eta harreman oso estua izango dugu berarekin. |
Magiaz betetako gaua. |
Apirilak 4. Goizeko 8rak eta tximinia martxan dago sukaldean. Pietro Grande mendia Vicuña estantzia babesten. |
Egunsenti ederra daukagu. Gauean izotza bota du eta zelaiak eta putzuak izoztuta daude. |
Baina eguzkitsu dago eta eguzkiak laster epelduko ditu inguruak. |
Guanakoak etxe ondoraino datoz. |
Egun on! |
Eguna ondo hasteko mate goxo batzuk. Erabat "patagonizatuta" dago gure mutila. |
Pietro Grande-rekin. |
Bagualak. Basoko zaldiak dira. |
Estantzia inguratzen duen basoa ere magikoa da. |
Rasmussen ibaia. |
Hemen elurra daukagu errepidean, eta oraingoz ondo goazen arren, Caleta Maria-ra heltzea ezinezkoa izango dela iruditzen zaigu. Baina ez du inporta. |
Pista-errepidea. Orain Paciencia haranera jetsi behar dugu, gero Portezuelo Guanacos-era igo, eta gero gerokoak. Aurrera! |
Coigüe de Magallanes. |
Despreciado eta Deseado lakuak. Hau da izen kontrastea! |
Turberak. |
Deseado lakua. Hondoan, eskuinera sartzen den haranetik joango gara Portezuelo Guanacos-era. |
Portezuelo Guanacos-era igotzen. Pista gero eta okerragoa da eta elurtuta dago. |
Portezuelo Guanacos-en. Inguruko mendi batzuk izenik ere ez dute, eta seguruen igo gabe ere egongo dira. |
Beraz, lehen igo duguna orain jetsi egin behar. Zuloan dago Deseado lakua. |
Deseado lakua zeharkatu eta Despreciado lakura dihoan bidea hartu dugu. Ibilbidea oso ondo markatuta dute Karukinkako zaintzaileek. Turberen gainetik goaz. |
Ibilbideak markatzeko Shelknam-en irudiak adierazten dituzten egurrezko seinaleak erabiltzen dituzte. Gure semeak era hartu du parte seinale hauek jartzen. |
Despreciado lakua. Ez dauka motiborik horrelako izena izateko. |
Lakuaren ertzak aztertzen. Ingurua izugarria da. Gure Franciscak askotan esaten zuen bezala, "qué maravilla". |
Turberetako landaretza. |
Diamante mendia uste dugu dela. |
Paciencia haranaren gainean. |
Edozein tokitara begiratu eta begi eta zentzumen guztientzako espektakulua. Hainbeste edertasun ikusi eta ezagutu ondoren, Vicuña-ra itzuli eta Miguel eta Danilo bi zaintzaileekin bazkaldu dugu. |
Igoera eskuinetik egingo dugu, eta jetsiera zuzenean goitik behera. Bi bideak oso ondo daude markatuta. |
Altuera hartzen goaz. Gure eskuinean, Pampa Guanaco eta estantzia bat. |
Baso bizarduna. |
Atsedena hartzeko toki aproposa. Gailurra goian. |
Toki batzutan egurrezko eskailerak dituzte prestatuta. |
Behean lagatzen ari garen panorama, Rasmussen ibaia, Cóndor Imaginario mendia, Vicuña estantziaren inguruak,... |
Pietro Grande tontorrean (430m) |
Arratsaldea aurrera doa eta freskatzen hasi du, baina gustora gaude. |
Rasmussen ibaia eta Vicuña, gure etxea. |
Paciencia haranaren gaineko mendiak. Eskerrekoa, Muela. |
Erdian, Cerro Diamante. Itxura ederreko gailurrak. |
Vicuña-ra ematen duen lepora jetsi gara, eta hortik behera, ezkerreruntz, dena zuzenean. |
Landaretza. Itsasoko korala dirudi. |
Basotik jeisten. Gero, etxera heldu eta beste solasaldi polit baten ondoren, afaldu denok batera eta atsedena hartzera. |
Apirilak 5. Gaur ere egunsenti dotorea. Gure asmoa, goizean irtetea da Punta Arenas-era itzuli behar garelako. Baina bazkaltzen geratzeko eskeini digute eta ezin ezetz esan. |
Gure palazioa. |
Eñaut zaintzaileei laguntzen geratu da eta gu bitartean, hiru bat orduko ibilaldia egitera goaz. Castorerak ezagutzera joango gara. Hau markatuta dagoen beste ibilaldi bat da. |
Beste baso zoragarri batetik ibiliz heldu gara kastoreretara. Lurrikara bat egon dela dirudi! |
Carancho. |
Grande ibaia berriz ere. |
Rusffin estantzia. |
Bidegurutze honetan, Cameron ezkerretara utzi eta gu aurrera, Inutil Badia guztia inguratzera. |
Onaisín. |
Gautxoa ardiekin. |
Eta bere txakurrekin. |
Zuzenean Inutil Badiako uretara goaz. |
Arrantzaleen etxeak itasertzean. Caleta Rosario. |
Inutil Badiako urak eta Darwin mendikateko mendi elurtuak. |
Flamenkoak Santa Maria aintziran. |
Porvenir. Bahia Chilota. Hemen hartu behar dugu penintsularako ferrya. Garaiz heldu gara. |
Badator gure ferrya "Pathagon". Punta Arenasetik dator, eta handik datozenak deskargatu ondoren gu sartuko gara, bi orduko bidaia egiteko. |
Bagaude barruan Dena beteta dihoa, baina kanpoan toki asko daukagu guretzat. Atzean, Porvenir. |
Bahía Chilota. |
Porvenir. Txileko Suaren Lurraldeko probintziako hiriburua da. Punta Arenas-etik hurbil, Magallanes-eko Itsasarteak banantzen ditu eta ferryz daude lotuta. |
Pilotoa. |
Ilunabarra Magallanes-en. |
Hotza egiten du kanpoan, baina daukagun espektakulua ezin dugu galdu. Momentu batzutan izurdeak izan dira gure bidelagunak. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina