Ez dago trafiko askorik. Ñanduak eta guanakoak ertzetan. |
San Gregorio estantzia eta bertan dagoen Amadeo itsasontzia. |
Errepide ona jarraituz Punta Delgada-ra heldu gara. Ferryaren zain gaude. |
Behin ferryan sartuta, aurrean daukagu Suaren Lurraldea. |
Magallanes zeharkatzen. |
Irlan sartu eta errepidea horrelakoa da, "ripioa". Argentina-ko mugara heldu arte horrela izango da. |
Bidean horrelako estantzia ugari ikusiko ditugu. |
Río Grande igaro eta euria hasi da. Hau Fagnano laku erraldoia da. Hemendik Ushuaiara euripean egin dugu, eta gurpil bat zulatuta. Beraz, afaldu eta ohera berehala. |
USHUAIA. Gauean elurra egin du inguruko mendietan. |
Costaneran, Beagle kanalaren ertzean. Olivia mendia estalita atzean. |
Yaganen hizkuntzan ush (sakona) eta waia (badia). Beraz, Ushuaia "Badia Sakona". |
Olivia mendia. |
"Australis"itsasontzia. Dirua edukita, Punta Arenas-etik hona etortzeko aukera zoragarria. |
Beagle kanala, Navarino irla eskuinean eta Tierra del Fuego. |
"El Viejo Almacén" taberna-museo hunkigarria. |
Olivia agertu da. |
Argi dotoreak kaian. |
Apirilaren 2an eguraldi ederrarekin esnatu gara. Parke Nazionala ezagutzera goaz. |
Navarino-ko Hortzak. |
Tierra del Fuego Parke Nazionalean gaude. Lapataia ibaia. Ahal ditugun ibilbide gehienak egiteko asmoarekin gaude. |
Hasteko Roca lakuaren ertzetik dihoan "Hito XXIV" ibilbidea egingo dugu. Txileko mugaraino doa. Joan-etorri bat. |
Roca lakuaren ertzean. |
Carpintero txoria. |
Udazkeneko fruituak. |
Heldu gara bukaerara. Bide zoragarria basoan zehar eta lakuaren ertzetik. |
Lengak eta Ñirreak hasi dira udazkenenko tonoak hartzen. |
Goroldioak ugariak dira. |
Roca lakua. Mugaren beste aldean, Txilen, Errázuriz izena du. Bi ordu eta gutxitan egin dugu joan-etorria. |
Lapataia ibaia. |
Kotxez Lapataia Badiara etorri gara. Hemen beste ibilaldi batzuk lotuko ditugu. |
Parajeak izugarriak dira. Asko gozatzen ari gara. |
"El Turbal" izena duen ibilbidean gaude. Ibilbide motzak dira, baina lau kateatu ditugu luzeagoa egiteko. |
"Castorera" bat. |
Tiuque. |
Laguna Negra-ra doan bidea. |
Laguna Negra. |
Laku hau turberaz inguratuta dago, eta ertzetan turberak osatzen ari dira eta babestuta daude. |
Beste laku bat, Laguna Verde. |
Ondoren, kotxea hartu berriz eta Zaratiegui itsasadarrera etorri gara. Begle kanaleko irlak parean, Redonda eta Estorbo. |
Fin del Mundo-ko trenaren errailak. |
Garai batean Mundu Amaierako Trena kartzelako presoak garraiatzen zituena, gaur egun turistikoa da. |
Azkenengo ibilaldia Pipo ibaiaren ertzetik egin dugu. Euria daukagu gainean, baina ibaiaren ertzetik gustora ibili gara. |
Busti gabe itzuli gara. Azkenean zazpi bat ordu ibili gara guztira eta gozamen handia izan da. Zoragarria iruditu zaigu tokia eta inguru guztia. |
Ushuaiara itzuli eta arratsaldeko argi dotoreak ditugu Beagle-en ertzetan. |
Apirilak 3. Gaur bidaia eguna daukagu. Baina goizean jeiki eta elurra mara-mara ari dela ikusten dugu. Lortuko al dugu Ushuaiatik irtetea? |
Utzi digute Ushuaiatik irteten. Garibaldi igarobidera igo behar dugu. Hori zeharkatuz gero, ez dugu espero arazorik. |
Igotzen goazen heinean, gero eta elur gehiago errepidean eta inguruetan. |
Behean ari dira geratzen Hermoso harana eta Llanos del Castor. |
Heldu gara Garibaldi igarobidera. Escondido lakua daukagu aurrean. Udazkena eta negua biak batera. |
430 metrotara gaude, baina noski, Amerikaren hego hegoan. Elurra! |
Escondido lakua. Gaur behintzat, izena oso ondo ipinita daukala adierazten du. |
Garibaldi-tik jetsi eta Tolhuin-era bidean goaz. Elurrak atzean utzi ditugu, eta lasaiago goaz. Gainera, zeru fuegino ederraz gozatzen. |
Fagnano laku erraldoia. Pazifikoan dagoen Seno del Almirantazgo-rekin dago lotuta. Gaur, joaterakoan baino eguraldi hobea daukagu. |
Udazkena lakuaren ertzetako zuhaitzetan. |
Río Grande-runtz goaz Atlantikoaren ertzetik. Beste aldean Zelanda Berria dago... |
Rio Grande Hiri buru haundiena. Kanpotik ez da oso polita, ostera etxeak barrutik zoragarriak. klima oso gogorra omen dauka. |
Estantzia erraldoiak eta aberez betetako pampak. Hau da hemengo paisai ederra. |
Eta guanako taldeak "errepidearen" ertzetan. Hauen kirola hesi-jauzia dela dirudi. |
Grande ibaia. Atlantikora dihoa izen bereko hirian. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina