Francisco Pascasio Moreno peritoa, zientifikoa, naturalista, politikoa, geografoa, esploratzailea,... denetarik egiten zuen gizonarekin. |
Argentino lakua. Brazo Rico. |
Argentino lakua. Canal de los Témpanos. |
Heldu gara Perito Moreno glaziarrera. Los Glaciares parke nazionalean gaude. Ez dago jende askorik, eta eguraldi bikaina daukagu. Gozatzera! |
Canal de los Témpanos aldera dauden izotz hormak. |
Brazo Rico aldera dauden izotz hormak eta Cerro Moreno gainean. |
Cerro Dos Picos, eta ezkerrean, Pietrobelli oraindik estalita. |
2010. bukatu zituzten bisitariak glaziarra era egokian ikusteko pasarelak. Oso "montatuta" dago dena, baina aurrean daukagun espektakulu natural izugarriak hau minimizatu egiten du. |
Tarteka, baina maiztasun handiz, izugarrizko eztandak entzuten dira. Izotz zati handiak erortzen diren seinale. |
Orduak pasatzen diren heinean, izotzak gero eta kolore urdinagoa hartzen du. |
Izotzaren tono urdinak eta alboko basoen udazkeneko koloreek konposaketa bikaina eskeintzen dute. |
Hotza ere egiten du, baina hala eta gustiz hor jarraiten dugu. Askenean bost ordu baino gehiago egin ditugu, baina ez gara batere aspertu. Hain ederra da begi bistan daukaguna! |
Ur azpitik atera diren izotz zatiak. |
Argentino lakuko Canal de los Témpanos eta Avellaneda penintsulako mendiak. |
Dos Picos mendia eta glaziarra. |
Azkenengo begiradak. |
Berriz autobusean. Brazo Rico eta, fondoan, Paine ingurua. Calafate-ra arratsaldeko 17:30an helduko gara eta ordu bat beranduago El Chaltén-erako busa hartuko dugu. Ezin gara geldi egon! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina