2024/10/01

⛰️馃 CASCO 3011 mt eta ⛰️馃 TORRE de MARBOR脡 3012 mt.

 2024-08-18 GRANJAS DE HOLLE. GAVARNIE. Hemen gaude berriz ere Gavarnie-n. Biharko eguraldiaren iragarpena ona da eta Tramacastilla-tik bidai luzea egin ondoren, arratsaldean heldu gara, eski-estaziora igotzen dagoen aterpe ezagun honetara.

 Pimen茅-ren piramide polita aterpetik.
 Garagardoa edan, tertulia bikainaz gozatu afaltzerakoan (frantsesa, inglesa eta euskera nahaztuz), eta goiz ohera. Bihar 6,30tan daukagu gosaria. Tentes mendatera igo behar dugu, eta badakigu berehala betetzen dela aparkalekua. Gainera ibilbide luzea egiteko asmoa daukagu eta bukatu ondoren, Tramacastilla-ra itzuli.
 2024-0819 COL DES TENTES (2205m).  Garaiz heldu gara eta ez dugu arazorik izan aparkatzeko, nahiz eta nahiko beteta egon. Badakigu Sarradets aterpea topera dagoela. Goizeko 7,30tan hasi gara oinez. Taill贸n eta Gabietou ditugu aurrean.

 Gaurko lehenbiziko helburua, Casco, Sarradets mendatearen atzean.

 Tentes mendatean dagoen mapa.

 Eguzkia Pimen茅-ren atzetik irteten. Eskuinean, Pico Rojo de Pailla eta Astazou-ak.

 Egunsenti ederra eta freskoa hemen goian.


 Lehenbiziko pausoak Tentes-etik Boucharo-ra doan pistatik. Taill贸n eta Gabietou-ak aldamenean. Ondoren beraien azpitik joango gara. Mendizale asko dagoeneko bidean, gehienak Taill贸n-era.

 Boucharo atzean utzi eta Gabietous-en azpitik goaz Sarradets-eruntz.


 Itzalean goaz eta fresko egiten du oraindik.

 Sarradets mendatearen azpiko urjauziak. Ondo pasatzen da. Hemen beheruntz datorren jendearekin gurutzatuko gara.

 Urjauziak zeharkatzen.

 Mendatera igotzen, urjauziak atzean utzita.

 Eskuinean, Taill贸n-en glaziarra daukagu (geratzen dena). Goian, Behatza eta Taill贸n.

 Glazaiarraren izotzgunea.

 Sarradets mendatetik, aterpea (erabat berritua) eta gaurko helburuak. Biak ezagutzen ditugu, baina aspaldi ez gara bertan egon.

 Torre de Marbor茅.

 Casco de Marbor茅.

 Hurrengo helburua, Roland Bretxara igotzea.

 Morrenatik gora. Aldapa tente eta labainkorra. Aterpea eta Sarradets mendia atzean. Hemen jendetza.
                      
Bigarren zatian, elurgune batzuk igaro behar dira, baina ez dago arazorik. Ondo zapalduta dago dena.


 Bretxaren azpian.

 Roland Bretxan (2807m). Bazillac atzean. Hemen Taill贸n-era doan jendetza utzi eta beste alderuntz hartuko dugu.

 80 bat metroko desnibela galdu behar dugu Casco-ren hormen azpitik, Sarrioen pasabidera heltzeko.

 Utzi dugu bretxa atzean. Oso jende gutxi hemendik. Lasaiago.

 Sarrioen pasabidera heltzen. Aurretik bi bikote ditugu.

 Oso ondo babestuta dago pasabidea, katearekin. Lasai igarotzen da.

 Oso estetikoa da pasabidea.

 Katea bukatu ondoren, Sarrioen mendatera igotzen da. Lora multzo ederra, bidea alaituz.

                                                                      
 Casco-ren hormei itsatsita doa bidea.


 Sarrioen mendatean ezkerrera hartu dugu eta harritza ha geratzen zaigu goiko hormetara igotzeko. Mugarri lerro desberdinak daude, eta egokiena hartzen saiatuko gara. Guk erditik igoko dugu, goian ezkerrera joateko.

 Azken hormaren azpira heltzen. Orain trepada erraz batzuk falta zaizkigu.

 Trepadak bukatzen.

 EL CASCO (3009m). Hiru ordu eta 40 minututan. Hirugarren aldiz hemen goian. Taill贸n eta Bazillac Bretxaren beste aldean. 1989an hemen hasi eta Marbor茅-ra doan ertz guztia egin genuen. Haiek garaiak...
 
               
Aterpe zaharra

              
Sarrioen pasabidea
                                                   
                      
El Casco

Pico de la Cascada de Marbor茅


 Orduan egindakoari begira. Oraindik hemen ibili ahal izateak poz handia ematen digu. Atzerago, Cilindro, Perdido, A帽isclo, Hiru Sororeak.


 Gertu dago Torre de Marbor茅. Orain joango gara. Ikusten den kanaletik igoko dugu, ondoren eskuineko "bira"-tik itzultzeko.

 Biok tontorrean.


 Pic des Sarradets eta aterpea, orain gure azpian.

 Dorrea eta zirko guztia + Cilindro eta Perdido. Ikusmena ez da oso ona, Kanada-ko suteek eragindako keak sortutako kalimaren ondorioz.

 Tontorraz gozatu ondoren, bagoaz beheruntz, goiko horma destrepatzen.

 Aldapa harritsu eta labainkorra jeisten.

 Zati gogorrena bukatzen. Beste hiru frantsez goruntz, baina ez dabil jende asko. Hau ez da Taill贸n...

 Sarrioen lepora doan bidea utzi eta zuzenean hartu dugu Dorrera doan bidezidorra. Atzean, Casco.

 Sartu gara igoerako kanalean. Behetik oso deserosoa dirudi, baina nahiko ondo igotzen da. Oso tentea da, hori bai.

 Aldapa latza, baina ez oso luzea. Casco atzean. Hemendik, horrek ere itxura latza du.

 Kanaletik irteten. Orain trepada erraz batzuk eta gora. Casco atzean, eta Vignemale atzerago.

 TORRE DE MARBOR脡 (3007m). Bost ordutan, geldialdiekin. Bigarren aldiz hemen. Cilindro eta Perdido atzean.


 Gavarnie-ko Zirkoa, Cilindro eta Perdido. Hemendik Marbor茅-raino oraindik beste lau hirumilako daude, Espalda eta Picos de la Cascada. Dotorea.

 Gavarnie-ko Urjauzi Handia.

 Marbor茅, Astazouak, Pimen茅 eskuinean, Munia mendikatea atzean,...

 Perdido. Escupiderako bidea ondo ikusten da eta jendea bai goian eta bai bidean.

 Vignemale osoa kalimarekin.

 Casco eta Taill贸n.

 Gozamen osoa.

 Zirkoko amildegi izugarriaren gainean. Hau balkoia!!! Orain, jeisteko, apur bat aurrera jarraituko dugu, eta eskuinera hartuko dugu ondoren, G贸riz aldeko hormak jeisteko. Ondo jarritako mugarriak daude.

 Horma jeisten. Faxa batzuk igaro behar dira horman, eta destrepe errazak. Oso ondo dago markatuta. Atzean, Perdido.

 Gustora ari gara jeisten. Destrepeak errazak dira eta ondo ikusten da nondik den jetsiera.

 Jetsi dugu horma eta orain azpitik doan bira zabala hartuko dugu.

                                         

 Dorrearen azpiko bira zabaletik doan bidezidorra jarraitzen. Laster helduko gara igoerako kanalaren azpira.

 Berriz ikusten dugu Casco gure aurrean.

 Eta igoerako kanalaren azpian gaude. Eskuineko harritzatik itzuli gara. Orain Sarrioen mendatera.

 Sarrioen mendatetik gertu gaude. Atzera, begira, Dorrera egindako igoera kanaletik, eta itzultzeko erabili dugun eskuineko bira.

 Sarrioen lepotik behera, Casco-ren hormei itsatsita. Torre atzean.

 Lorategi polita bidean.

 Sarrioen pasabidera jeisten.

 Eta katez babestutako pasabidean.

 Berriz goizean galdutako altuera berreskuratu behar dugu Bretxara heltzeko. Eta orain igartzen dira bai nekea eta bai beroa. Baina tira, piano, piano...


 Heldu gara bretxara. Hau Sarradets aldera sortzen den laku izoztua da.

 Eta heldu gara berriz masifikaziora. Bretxatik behera.

 Roland Bretxa eta jendetza gora eta behera.

                                                                
 Elurguneak pasa eta morrenatik behera aterpera.


 Gavarnie-ko zirkoa aterpea baino apur bat goragotik. Astazou, Marbor茅, Picos de la Cascada eta Espalda de Marbor茅.

 Gaurko bi tontorrak aterpe ondotik. Hemen izugarrizko jendetza. Guk ura hartu, zerbait jan eta beheruntz berehala.

 Sarradets mendatetik, aterpea eta zirkoa igotako bi tontorrekin. Orain, bide ezagunetik Tentes mendatera. Azkenean 9 ordu eta laurdenean itzuli guztia. Gogorra baina zoragarria. Eta bukatzeko, Tramacastilla-rainoko bide luzea, Soulor, Aubisque, Portalet... Gustuko tokian aldaparik ez!



IBILBIDEA HEMEN


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina