Gaurko ibilaldia apur bat berritzailea da. Hainbat aldiz ibili gara Arrious sakanetik gora eta behera. Gaur, tontor berri bat egiteko asmoz gatoz. Ez da oso ohikoa, baina Arrious mendate ingurutik pasa garen bakoitzean, berari begira egon izan gara, eta igoera posible dela eta zaila ez dela ikusiz, animatu gara berriz etortzera hona. Eta gero zerbait gehituko dugu...
|
2024-08-16 CAILLOU DE SOQUES (1402m). Goizeko 8ak dira eta behelainoa dago sartuta Portalet mendatearen alde honetan. Artalde handi horren atzetik egin ditugu pare bat km errepidean, beraiek bait zetozen aurretik. Justu hemen, aparkatu behar den tokian utzi digute aurreratzen.
|
|
Eta berriz sartu dira errepidera, beheruntz.
|
|
Argi dago non gauden.
|
|
Artouste eta Arremoulit-era doan bide ezaguna hartu dugu. Lehen biziko zatia baso ederretik doa. Baina oraindik ilun dago eta behelainoz estalita. Argi gutxi...
|
|
Basotik atera eta Arrious erreka zeharkatuko dugu zubitik.
|
|
Hezetasun galanta landareetan.
|
|
Atzean, eta eguzkipean, Midi d'Ossau erraldoia.
|
|
Gure bidea oraindik itzalean. Landareak ur tantez hornituta daude, efektu politak sortuz.
|
|
Txillarra |
|
Armiarma sarea.
|
|
Urjauziak Arrious sakanean.
|
|
Atzera begira, Pombie, Peyreget eta Midi. Behelainoak desagertzen.
|
|
Quèbe d'Arrious txabola. Artzaia dago bertan. Bidea bere ondotik dihoa.
|
|
Arrious mendatera heltzen. Honerarte bidea erosoa da. Eskuinean agertzen da gure helburua.
|
|
Arrious mendatean (2259m). Pic d'Arrious atzean. Bere atzean, Lurien dago, baina hemendik ez da ikusten.
|
|
Hemendik Artouste lakura jeisten da bide erosoa jarraituz. Gu, eskuinera goaz, Orteig pasartera. Gure tontorra zeharkatuko dugu pasarte bertikal eta "aereo"-tik. Kartelean, pasarteko kablea konpontzeko daudela dio, eta Artouste-ra jeistea gomendatzen du. Baina horrek asko luzatzen du gure plana, eta duela gutxi egin genuen gainera. Beraz, aurrera.
|
|
Arrious lakua eskuinean utzi eta ezkerreko muinora igoko dugu, Orteig pasartera heltzeko. Hor daukagu gure mendi dotorea. Erdian, gero Arriel Txikira igotzeko jarraituko dugun bidea.
|
|
Muinotik Artouste lakua daukagu behean eta Tourettes, La Lie,... eta Palas-en ezkerrean dauden gainontzeko mendiak.
|
|
Orteig pasartean. Bakar bakarrik goaz hemendik. Jendiak itxuraz kaso egiten dio kartelak dionari. Gu lasai, kablea asko heldu gabe. Lehorra dago, ezagutzen dugu, eta ez da zaila. Baina adi ibili behar da.
|
|
Kablearen babesa izurratuta dago zati batzutan eta ez da komeni eskutan hartzea. Baina bestela ondo.
|
|
Pasartetik atera eta eguzkipean dagoen marmota batekin egin dugu topo.
|
|
Artouste lakua behean eta Tourettes, Pic de Ger e.a. atzean. Hemen Arremoulit-era doan bidea utziko dugu eta gure eskuinera hartuko dugu, batez ere intuizioz.
|
|
Mugarri bakarren bat aurkitu dugu, hau baita Arremoulit-etik Arriel-era igotzeko bidea. Aurrean ditugu Arriel biak.
|
|
Eta hemen gure helburua, Pic du Lac d'Arrious. Igoeraren bat (ez daude apenas) ikusi dugu interneten, eta ezkerretik igotzen da.
|
|
Arriel Handia ezkerrean eta Txikia eskuinean.
|
|
Gure atzean, Arremoulit-eko lakuak eta aterpea eta Palas dotorea gainean. Eskuinean, atzerago, Balaitús.
|
|
Gure mendiaren ertzean gaude eta bertako bretxa batetatik Arrious lakua eta Midi ikusten ditugu.
|
|
Trepada txiki batzuk egin behar dira. Arremoulit-eko lakuak behean.
|
|
Tontorretik gertu. Azkenengo zati hau apur bat "aereoa" da. Artouste lakua, Tourettes eta Gourette-ko mendiak, Pic de Ger, Arcizette, e.a.
|
|
PIC DU LAC D'ARRIOUS (2495m). Arrious lakua gure oinetan.
|
|
Lakua eta atzean, Midi, Aspe, Bisaurín, Anie,...
|
|
Tontorreko harkaitzarekin. Atzean, Arriel biak. Denboraz ondo gabiltzanez eta eguraldia lagun dugunez, hemendik Arriel Txikia igotzea erabaki dugu. Pasabide hori ez dugu ezagutzen, baina bidea ikusten dugu hemendik.
|
|
Beheruntz, destrepeetan.
|
|
Utzi berri dugun tontorra eta Lurien atzean.
|
|
Tontor airoso eta dotorea. Eta nahiz eta itxura zaila duen, ondo igo eta jeisten da.
|
|
Arriel-era pasatzeko mendatera jeisten. Lurien atzean.
|
|
Aurrean daukagu harritza zeharkatzeko bidezidorra eta gero Arriel-eren magalera igotzeko trepada.
|
|
Harritza zeharkatzeko prest. Gero aurreko horma gainditu behar da.
|
|
Harritzatik, gure tontorra eskuinean, lakua behean eta Lurien atzean.
|
|
Pic du Lac d'Arrious. Beste bi mendizale heldu dira tontorrera. Atzean, Pic de Ger eta Amoulat.
|
|
Arriel-en magalera igotzeko horma gainditzen. Ez da zaila, baina igotzeko, jeisteko baino hobea iruditu zaigu.
|
|
Eta 200bat metroko aldapa tentea Arriel Txikira igotzeko orain. Aurreko tontorra bi lakuen erdian.
|
|
PETIT PIC D'ARRIEL (2683m). Honetan handian baino gutxiagotan gaude egonda, eta bisita hau egin behar genion. Atzean, Balaitús eta Frondiellak.
|
|
Arremoulit-eko lakuak eta Palas. Izugarrizko ikuspegiak ditugu hemendik. Hemen ere bakarrik gaude, nahiz eta anai nagusian mendizale dezente dabilen.
|
|
Arriel Handia.
|
|
Orain Arriel mendatera jetsiko gara, horrela zirkularra eginez. Lehenbiziko metro delikatuetan.
|
|
Palas, Balaitús eta Frondiellak ditugu aurrean. Arremoulit-eko lakuak behean.
|
|
Siempreviva-k. |
|
Arriel mendatetik Soba mendatera etorri gara, Arriel Txikiaren azpitik. Goian tontorra.
|
|
Haran horretatik jetsiko gara zuzenean Arrious sakanera, Arrious mendatera itzuli gabe. Lurien aurrean, hodei batzurekin.
|
|
Hezeguneak haran lasai honetan.
|
|
Lorak eta goroldioak ur freskoen artean.
|
|
Behean ikusten da Arrious-eko bide nagusia, eta Midi. Arriel-era igotzeko Soques-etik hau da bide motzena.
|
|
Arrious-eko txabola baino gorago aterako gara Arrious-eko bidera. Peyreget eta Midi ditugu beti aurrean.
|
|
Eta dagoeneko bide nagusian, txabola baino beherago. Atzera begira, Arrious-eko sakan dotorea. Laster jetsiko gara errepidera, Caillou de Soques-en.
|
|
Landaretza. Azkenean 7 ordu t'erdiko ibilbide berritzaile eta polita gaurkoa. Merezi izan du. Beti dago zerbait berria ezagutzeko.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina