2024/09/08

⛰️Pic de PINETÓ 2647 mt.

 2024-07-31 Gaur, erabat ezezaguna dugun ingururura gatoz. Bezperan, Portarró-tik jetsi ondoren, plan laburren bat bilatzen hasi, eta Pic de Pinetó aurkitu dugu. Ea aterperaino kotxez igo daiteke, eta tontorrera pare bat ordutan igo daitekela ikusi dugu. Guretzat dena berria da, beraz plan borobila. Jetsi ondoren, bidaia luzea daukagu eta horrela goiza baliatu dezakegu, gehiegi nekatu gabe...

 Espot-etik atera eta Jou herria pasa ondoren, Son-era doan errepidean, markatuta dagoen pista bat hartu dugu ezkerrera. 8 bat km dira, egoera nahiko onean, baina "baden" askorekin. Bukaeran aparkaleku batetara heltzen da, eta bertatik aterpea ikusgai dugu. Kotxea utzi eta hamar bat minututan heltzen da aterpera. Goizeko 10ak dira.

 Aparkalekutik, Pic de Pinetó aldea (tontorra izkutuan dago), Pic de Roca Blanca eta Lo Tèsol ikusten ditugu. Hauen atzean, Bonaigua-ko Gerdar harana geratzen da.

 PLA DE LA FONT aterpea (2015m). Txikia baina koketoa. Orain ez dago inor, baina jeisterakoan mendizale askorekin egingo dugu topo. Carros de Foc zirkuitoaren barruan sartuta dago.
 Aterpe gainean dagoen zelaitik igo eta eskuinera hartu dugu, basotik. Hemen itzalean ondo goaz, bero egiten baitu.

 Basotik irtetera goaz eta ondoren igo behar dugun aldapa dugu ikusgai. Hau izango da gaurko zailtasun handiena.


 Espot gainean geratzen den mendatera hurbiltzen.

 Mendatean, Coll de la Serra del Pago. Aurrean, Encantats eta Sant Maurici aldeko mendiak. Behean geratzen da atzoko Prat de Pierrot aparkalekua.

 Mendatetik bezperako Portarró de Espot mendatea eta Pic del Portarró ikusgai.


 Mendatean, aldapa tentea hasteko prest. Zuloan, Espot.

 Bidezidor sigi-sagatsua jarraitzen. Zorionez, haizea dabil eta apur bat arintzen du beroa. Atzean ikusten da aterpea.

 
 Aldapa igo ondoren Planell de Mill Potros-era ateratzen da. Tontorra hor goian dagoela pentsatzen goaz, baina ez da horrela izango.


 Aldapa lasaiagoak hemen. Hor goian al dago tontorra?

 Ba ez! Hau beste tontor batetara heltzeko sarrera da.

 Eta orain bai agertu zaigu benetako tontorra. Apur bat jetsi eta ondoren ertzetik gora. Erraza.

 PIC DE PINETÓ (2647m). Bi ordu baino zerbait gutxiagotan. Ondoan, aparkalekutik ikusten genuen Roca Blanca, eta atzean, Bonaigua aldeko mendiak.

 Hemen elkartu gara Gerdar-etik igo duten mendizale batzukin.

 Ikuspegi ederrak ditu tontorrak. Hau, Bonaigua eta Gerdar haraneruntz.

 Atzerritar taldea. Hauek Gerdar alderuntz jeistera doaz.

 Tontorrean. Bero handia egiten du baina haizea dabil eta eskerrak.

 Pic de Peguera eta Monestero.

 Eta beheruntz, ertzetik. Zuloan, Espot.

 Aldapa gogorrena jeisten. Aurrean, Encantats, Subenuix,... Eskuinean, Portarró mendatea.
 Eta Pla de la Font aterpera heltzen. Jetsiera azkarra izan da. Lehen esan bezala, orain jende gehiago dago, gehienak Gerdar-etik datozenak, zeharkaldia egiten.

 Balizak aterpe ondoan. Badirudi belgikar eta holandar asko hurbiltzen dela inguru honetara...

 Badaude aukerak aterpe honetatik abiatuta. Carros de Foc-en barruan ere sartuta dago.

 Eta aterpetik hamar minututan, aparkalekura. Hemen dagoen itzal apurra baliatu dugu jan eta edateko. Hiru ordu t'erditan egin dugu ibilaldia. Gustatu zaigu, nahiz eta bero handia izan eta toki nahiko lehorra den. Orain, pistako 8 kmak jetsi, lasai, eta Camarasa-rainoko bidaia.

IBILBIDEA HEMEN


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina