⛰️EL TERRIL 1129mt Sevillako altuena
2024-05-15 Gaurko plana atzo gauean antolatu genuen. Azkenean beste gau bat igaroko dugu Grazalema-n eta gaur nahiko gertu dagoen Sevilla-ko mendi garaiena igo eta turismoa egiteko baliatuko dugu. |
Aparkalekuan bertan daude mendira igotzeko balizak. Igoera nahiko laburra da gaurkoa, eta interes handirik gabekoa, baina hau da Sevilla probintziako altuena. Bakar bakarrik egingo dugu joan-etorria. |
Putreak lasai beraien behatokian. |
Mitxoleta eta beste lora batzuk bide ondoan. |
Mitxoleta. |
Hau da bide labainkorra. Ez da luzea. Laster aterako gara Ventana mendateko lautadara. |
Mendatetik, Pruna-ko Dorrea aurrean eta Olvera herri dotorea atzerago. Eta atzean, bezperako Torreón, Cádiz-eko altuena. |
Bide lasaia orain Ventana mendatetik gora, beste lepotxo batera iritsi arte. |
Lepotik aurrera, zeharkaldi luzea daukagu urruti ikusi dugun Terril-en lepora iritsi arte. Cerro de la Ventana inguratu behar da. Altuera gutxi igotzen da zeharkaldian. Atzean, aipatutako paisaia. |
Pruna eta Olvera herriak. |
Eta behean, gure eskuinean, kortijo bat. |
Zeharkaldi nahiko monotonoa, "eskoba" artean. |
Kardo ugari. |
Lepora heltzeko azkenengo zatian. Bidezidorra nabarmena da. |
Eta aurrean daukagu Terril tontorra. Artalde handia bere magaletan. |
Artaldea. |
EL TERRIL (1129m). Ordu t'erdi baino gutxiagotan. |
Tontorrean. Atzean, Torreón eta Grazalema Mendikatea eta lehen aipatutako herriak. |
Artaldea eta alboko mendia, Peñón de Algamitas. Gurea baino politagoa dirudi, baina 8 metro gutxiago ditu, beraz... |
Ez dugu denbora asko egin tontorrean. Bagoaz beheruntz, igoerako bide beretik. Tontorra ata artaldea atzean. |
Lora hauek sastraka artean bizi dira. |
Ventana mendatean. |
IBILBIDEA |
SETENIL DE LAS BODEGAS
Herri oso dotorea eta turistikoa. Goiko aldan utzi dugu kotxea, eta beheruntz goaz, kale polit eta aldapatsuetatik. |
Cueva Alta. Herriko sakonena omen da. Eguerdia da eta itxita dago. |
Calle Sombra. Jendea dabil baina es dago masifikazio handirik. Garai ona aukeratu dugu itxuraz. |
Eta errekaren beste aldean, Calle Sol. |
Taberna honek hormetan dauka idatzita aintzinako historioa. Interesgarria! |
Eta guk bera aukeratu dugu bokatak jateko. Gustora, erreka ondoan. |
Errekak bereizten ditu Sol eta Sombra kaleak. Gu Sol-en gaude eta beste aldean, La Telera jatetxea. Baina ez gaude Pirinioan... |
Bazkaldu ondoren, pasiotxo bat kaleetatik. Oso herri polita. |
Oso lasai dago orain. Denak bazkaltzen... |
Berriz kotxeruntz. Grazalema-ra bidean, beste herri dotore bat ezagutuko dugu, Zahara de la Sierra. |
Hau da inguru hauetako paisaia. |
ZAHARA DE LA SIERRA
Beste herri Zuri bat. Muino harritsu baten babesean dago kokatuta, eta gainean, gaztelua. Hemen ere aldapa behetik goraino igotzeko. |
Hemen oso jende gutxi dabil. Siesta ordu da... Kale lasai eta garbiak. |
Buganbilak. |
Enparantza. Hemen daude lau bat jatetxe. |
Herria eta El Gastor urtegia behean. Hemen badago ura... |
Zahara-tik ondo ikusten dira Olvera herria eta Terril mendia. |
Oso kale txukunak eta lora asko leiho eta balkoietan. |
Eta herriko kaleetan gora eta behera ibili ondoren, kotxea hartu eta Grazalema-ra. Laugarren eta azken gaua igaroko dugu bertan. Asko gustatu zaigu Grazalema eta baita ingurua. Bihar Ronda-ra. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina