2022/10/13

XUANS 2838 mt

     

Justu gaurko egunean baina 1989an geunden Xuans-en egonda. orduan Bachimaña-n bibakeatu (orduan ez zegoen aterperik) eta Bramatuero-tik pasata igo genituen Serrato eta Xuans, ondoren Lavaza-tik Bainuetxera jeisteko. 

 


Gaur berriz bero handia dago iragarrita (Gaur  egin behar zen Quebrantahuesos famatua suspenditu egin dute beroagatik). Beraz, goiz altxatu eta Bainuetxera igo dugu.

 2022-06-18 Goizeko 6,45ean hasi gara oinez Panticosa-ko Bainuetxean (1635m). Gaurko helburua Xuans da. Serraton 2020an egon ginen berriz. 

 Panticosa-ko argazki tipikoa, Argualas-Garmo Negro-Pondiellos. Beti bezala, jende gehiena Garmo Negro-ra.

 Gu Brazato-ra doan GR 11tik. errododendroz inguratuta, eta  gaur garrantzitsuena, itzalean.

 45bat minutura, bidegurutzea. Gu ezkerrera, Lavaza-runtz. Hemen ere, gehienak eskuinera Brazato eta Baciás-era.

 Orain aldapa tenteagotu egiten da, baina gero eta hobeto dago bidea. Ea lehenbiziko lakuraino igoko dugu itzalean.

 Errododendro ugari.

 Gozamena, bista alaitzen dute.

 Aldapa gero eta handiagoa. Bainuetxea oso behean geratzen da.


 Pare bat ordutan heldu gara Serrato-ko lehenbiziko lakura. Bakar bakarrik gabiltza. Askotan gertatzen zaigu. Badago non ibili masifikazioetatik kanpo.

 Serrato lakua eta Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Arnales-Infiernos-Piedrafita.

 Lakutik eskuinerantz joan behar da (igoeraren norantzkoan). Eguraldi ederra daukagu, hemen goian brisa baitago.

 Gure helburua, Xuans, eta bere eskuinean igo behar dugun lepoa Xuans eta Batanes-en artean. Luze egiten da horra heltzea. Eskuinetik zeharkaldia luzea daukagu.

 Labaza-ko lakua gainetik zeharkatzen da. Toki paregabea da hau. Atzean, lehen aipatutako mendiak.

 Elurgune batzuk geratzen dira Batanes-en azpiko zeharkaldian. Gustora hartzen ditugu. Gainontzekoan dena dira harkaitz blokeak.

 Labaza Superior lakua eta Xuans.
Lakuaren gainean, lepora hurbiltzen.

 Lepoan (2700 eta piku metro). Desnibel gehiena igota daukagu. Orain trepada txiki batzuk aurrean daukagun tontorrera.

 Tximinia erraz batetik gora. Harri solteekin ibili behar da adi.

 Mugarriz balizatuta dago bide egokiena. Ez da zaila, ohituta egonda beti ere.

 Serrato gure eskuinean daukagu. SERRATO igoera  

 Trepada txikiak.

 Banaka igotzen ditugu zati arriskutsuenak. Harri solte asko baitago.

 XUANS (2838m). Xuans lakua altuena eta Bramatuero eta Bachimaña-koak ondoren. Ez dugu inor ikusi igoera guztian.

 Xuans lakua gure mendia eta Serrato-ren azpian. Hortik jetsi ginen Bachimaña-ra Serrato-ra igo genuenean.

 Ikuspegi bikainak alde guztietaruntz. Hemen, Punta Zarre, Frondiellas-Balaitús, Gran Facha, Cambalés,...

 Bachimaña aterpea eta urtegia.

 Argualas-Infiernos-Piedrafita mendilerro guztia.


 Zenbat historio tontor horietan...


 Batanes eta Vignemale-rekin.

 Lekutan dago Neveras... Igoera oso luzea Bainuetxetik.

 Xuans, Bachimaña eta Bramatuero lakuak. NEVERAS igoera

 Labaza eta Serrato lakuak. Gure gaurko ibilbidea hortik da, gora eta behera.

 Tontorraz nahiko gozatu ondoren, beheruntz. Goruntz adi joan bagara, beheruntz are eta gehiago.

 Zati lasaiagoak ere badaude.

 Destrepeak.

 Tximinian.

 Labaza Superior lakua gure azpian.

 Leporako jetsiera bukatzen. Mendi dotorea da hau.

 Lepotik behera. Atzean geratzen dira Xuans eta lepoa.

 Labaza Superior lakuko izotz puxka.

 Batanes-en azpian dauden elurgune guztiak baliatuz.

 Labaza lakuaren gainean. Hemen gurutzatu gera goruntz doazen hiru mendizaleekin, euskaldunak nola ez.

 Batanes. Horien azpitik doa zeharkaldia.

 Nahiz eta errepikatu, bikaina da inguru hau. Labaza lakua.

 Serrato lakua eta Argualas, Garmo Negro, Infiernos,...

 Xuans eta Batanes-eri agur esaten. Orain dena behera Bainuetxeraino.


 Oso behean dago oraindik, baina jetsiko gara, lasai, lasai,...

 Egitura hori behetik gora begiratuta oso goian ikusten da, eta gu gorago gaude oraindik... Arratsaldeko hiruretarako heldu gara kotxera. Bokata eta garagardoak zain ditugu Casa de Piedra aterpean. Irteera ondo bukatzeko plan bikaina.

 
Xuans ibilbidea


 Hurrengo egunean opari ederra Tramacastilla-ko etxetik. Ekaitzak espektakulu polita utzi digu Peña Blanca-Roya eta Sabocós aldean.




 Ikusgarria!!!



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina