Eta gaur ere, Brazatoetako bidea hartu dugu, baina berehala utziko dugu. |
Eta nola ez, gure atzean, Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Arnales-Infiernos argazki tipikoa. Hauek eguzkitan jadanik. |
Beste batzutan bezala, hemendik ez dator inor. Hemen Brazato-tik datorren errekatxoa zeharkatzen. |
Bidea sakanetik doa, errododendro artean eta ondo markatuta dago mugarriekin. |
Pondiellos eta Arnales-Infiernos atzean. |
Beheruntz begira, igotzen ari garen sakana. |
Lorak eta errekako urak. |
Tablato tontorrak hasi dira agertzen aurrean. Gu goruntz zuzenean. |
Mugarria errododendroz inguratuta. |
Foyas de Brazato-ko lehenbiziko lakutxoak behean uzten. Orain bidea harkaitz blokeen artetik doa. |
Nahaste txiki bat izan dugu bloke artean, baina azkenean lortu dugu berriz bidera irtetea. Hor goian daukagu igo behar dugun Tablato lepoa, eta eskuinean Foratulas-etako bat. |
Aldapa tentea Tablato lepora igotzeko. Atzean, Xuans, Batanes, Baciás,... |
Lepoan sarrio talde bat ikaratu dugu. Normala, hona jende gutxi agertzen da. |
Lepoaren beste aldean, Piniecho mendia eta lakua eta Partacua mendikatea atzean. |
Sarrioak beherago geratu dira. |
Hau da atzean utzi duguna, Brazato urtegia, Baciás, Batanes, Lavaza, Xuans. |
Azkenengo metroak Tablato lepora heltzeko. |
Bibaka egiteko tokia lepoan. Ez ditu bista txarrak... |
Hau da korridorea. Malkartsua da, baina belarrezkoa eta ez dago zailtasunik. Atzean, fondoan, Tendeñera. |
Goiko lepotik, Lavaza, Batanes eta Xuans. |
Lepoan. Bi tontorrak ditugu gertu. Lehenbizi gure ezkerrera joango gara, altuenera, eta hona berriz jetsi ondoren, bestera. Atzean, Picos de Piniecho eta Sabocós-Tendeñera. |
Tontor nagusira igotzen. Bestea atzean daukagu. Eta atzerago, Tablato, Brazato, Baciás eta Vignemale. |
FORATULAS CENTRAL (2588m). Bakardade galanta. |
Panticosa-ko hirumilakoak aurrean. |
Bainuetxea gure azpian, 1000 metro beherago. |
Brazato urtegia eta lakua, Baciás eta Vignemale. |
Bachimaña-ko aterpea eta urtegia, Marcadou aldea eta Gran Facha ezkerrean. |
Piniecho lakua eta Panticosa herria. Atzerago, gure inguruak Sandiniés eta Tramacastilla. |
Piniecho lakua. |
Picos de Piniecho eta Sabocós-Peña Blanca atzean. |
Tontor nagusitik jetsi eta bestera igotzen. Bien arteko lepoa behean. |
FORATULAS ESTE (2581m). Atzean, Brazato urtegia, Baciás, Batanes, Vignemale. |
Panoramaz gozatzen. |
Hemendik ere bainuetxea ikusten dugu, zuloan. |
Beste Foratulas eta hirumilakoak. |
Bien arteko lepora jeisten. |
Eta belarrezko korridoretik behera. |
Tablato lepora heldu eta igoerako bidetik behera. |
Atzean ditugu tablato lepoa eta Foratulas dotoreak. Hemen orain, igoerako sakanetik jetsi beharrean, Brazato aldera joango gara, beste laku bat bisitatzera. |
Apur bat igo behar izan dugu, baina merezi du. Brazato-ko laku txiki hau oso ederra da. Oraindik ez dugu inor ikusi eta ingurua primerakoa da. |
Errododendro ugari lakuaren ertzetan. |
Xuans eta Batanes-ekin lakuan bikoiztuta. |
Lakua eta Foratulas. |
Errododendroek kolore bizitazun handia ematen dute. |
Hemendik Brazato-ko Beheko lakura jetsiko gara. Hau ez da goiko urtegia bezain bisitatua eta oso dotorea da. Xuans eta Batanes gainean eta Gran Facha atzean. |
Brazato laku ederra. Bere ezkerretik doa bidea. |
Heldu gara lakuaren ertzera eta goian Brazato mendiak agertzen dira. |
Foratulas biak eskuinean ditugu. Igoera atzetik egin dugu. |
Panticosa-ko bazter ederrak. Hemen hasi gara jendea ikusten. |
Eskuinetik jetsi gara. Ezkerrean, goian, kokatzen da Brazato urtegia. |
Lakutik behera Brazato-ko bide nagusira irteteko. Foratulas atzean. |
Bagaude Brazato-ko GRan. Orain Bainuetxera. Garmo Negro eta abarrak aurrean. Ekaitzak daude iragarrita arratsalderako eta hasi dira hodei beltzak agertzen. |
Foratulas-ekin. Gustora goaz gaur ezagututako inguru berriekin. |
Hau da goizean Foyas de Brazato-ra igotzeko, goizean GRa utzi dugun tokia. |
Ordubiak apur bat pasata heldu gara Bainuetxera. Ibilaldi ederra eta oso bakartia egin duguna. Asko merezi izan du. |
Ibilbidea Wlc |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina