Urduñako La Chozan dagoen panela. Aurretik ere ibilita gaude pare bat aldiz gainean ditugun mendietan. gaur Txarlazotik hasi eta Tologorriraino zeharkatuko dugu. |
Aparkalekutik, gaurko azken tontorra, Tologorri. Hodeitsu dago, baina iragarpena garbitzera egingo duela da. |
Alde honetan baliza asko. Gu Txarlazora. Beheko bidetik joango gara. |
Ez gara bakarrak. |
Aterpera heltzen. |
Goldetxo iturria, nahiko goian. |
Emari ederreko iturria, eta ura hotza. |
Txoloperen hormak ditugu eskuinean. |
Goiko atakara sartzen. |
Eta atakatik berehala gaude TXARLAZOn (938m). |
Ondoren jarraituko dugun mendilerroa. |
Tontorreko eraikuntza erraldoia. |
Urduña Txarlazotik. |
Behiak Txarlazo mendatean. |
Txoloperen hormak. |
Txolopera igotzen hormen gainean. |
Txarlazo atzean geratzen da. Igoerako bidea ondo ikusten da. |
TXOLOPE (1027m). Ez gaude bakarrik. Hemendik Tologorriren oinera heldu arte askoz lasaiago joango gara. |
Txolopeko buzoietako bat. |
Aurrera jarraitu eta Ane Labaka bertsolari eta idazlearekin topo. |
Hurrengo tontorra SOLAIERA. Ibilbide lasaia tontorrez tontor. |
SOLAIERA (1038m). Buzoia. |
Pasiada luzea daukagu hurrengo tontorrera heltzeko. |
Atzera begira, Txarlazo eta ondorengoak. |
BEDARBIDE (1041m). |
Tologorri oraindik urruti geratzen da. |
Tologorri eta Maroñoko urtegia eskuinean. |
Kobazulo-pasadizo bat ertzaren ondoan. |
La Barrerilla mendatera jeisten dagoen pagadia. |
Aterpe hau ezkerrean utzi dugu. |
Eta, orain bai, jendetzaren artean heldu gara TOLOGORRIra(1073m). |
Egindako mendilerroa eta jeisteko erabiliko dugun bidea, "Senda Negra". Duela urte batzuk Menerdigako atakatik jetsi ginen, eta gaur hortik jetsiko gara. |
Maroñoko urtegia eta inguruko herrixkak, tontorretik. |
Putreen balleta Lendoñoko basoen gainean. |
Mendilerroa jarraituz, Ungino eta Eskutxi. Baina gaurkoz nahikoa daukagu. |
Agur esaten tontorrari. |
Iturrigorri. Igoeran goragotik pasa gara. |
La Barrerilla mendatetik behera. |
Bide Beltzean. Hasi da eguraldia altxatzen. Lehen hormen gainetik ibili gara, orain azpitik. |
Tologorriren branka. |
Gaur oso lehorra dago bidea eta gustora eta lasai jeisten da. Normalean, lokatza asko egoten da hemen. |
Tontorrean jendetza dabil oraindik. |
Loreztatuta dago pagadia. |
Lendoño Goikora jetsi gara. Horrela ikusten da Tologorri. |
Lendoñotik La Choza atsedenlekura errepidetik etorri gara. Goizeko irudi bera, baina zeru urdiñarekin orain. |
Gure gainean Bedarbide. |
Eta askotan ez garenez hona etortzen, pasiada txiki bat Urduñako kaleetatik. |
Bezperako "gertaeraren" arrastoak kaleetan. Gaur Amurrion geratuko gara. Bihar arte. |
IBILIBIDEA Hemen |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina