Elizako arkupeak. |
Goiko baserrietara bidean. Tontorrak estalita, eta horrela egongo da eguerdirarte. Frailia daukagu aurrean. |
Udaberria. |
Zabaleta zelaira igotzen duen bidean. |
Frailiaren azpian. |
Zabaleta zelaia, Memaia, Atxondo harana,... Hodeiak nagusi. |
Anbotoko sakonera sartzen. Frailia ezkerrean. |
Aldapa latza, baina jende gutxirekin. Atzean, Axpe. |
Tunel naturala. |
Frailiaren ertzera irteten. |
Ertzean. Ezkerrean, hodeipean, Anboto Sakona. Atxondo eta Abadiño aldea behean. |
Tontorrera heltzen. |
ANBOTO. Erromeria! |
Ez dugu denbora asko egingo tontorrean. Hor behean daukagu Zabalandi, Ipizteren oinean, eta horra jetsiko gara. |
Bagoaz. Ipizte eta Orixol aurrean. |
Zabalandiko jetsiera lehorra dago, eta lasai jeisteko moduan. |
Ezkillarreko begia, hodeiekin eta hodeirik gabe. Minutu bateko kontua... |
Jetsiera polita, Guri, arrunta baino gehiago gustatzen zaigu. |
Beheko aldean, bidezidorra dago harritzan. |
Andasto, eta Udalaitz eta Udala atzean. |
Toki lasai eta babestua aurkitu dugu Zabalandin, jan eta edateko. Anboto, aterpearen gainean. |
Orain hasi da altxatzen. Anboto garbi. |
Udalaitz aurrean daukagula, Arrazolara jeisten den bide dotorea hartzen. |
Anbotoren irudi ederra. |
Andastoren ondoan, Anbotoren laguntza bikainarekin. |
Galtzadan. |
Ipizte atzean. |
Errekatxoa |
Arrazola begibistan. |
Ibilaldia bukatzerakoan irudi ederra eskeintzen digu goizean goibel zegoen inguruak. Klasiko bat, baina ez gara aspertzen, beti gustora. |
Ibilbidea hemen |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina