2021-03-28 Nora joan asko pentsatu ondoren, ez baita erraza garai honetan mendian lasai ibiltzea, Amezketara etorri gara. Goizeko 9etarako, kotxe asko ikusi ditugu Beratzeagako aparkalekura igotzen, eta guk behean utzi dugu, pistaren hasieran.
|
Abiapuntuan dauden balizak. Gu Arritzagara.
|
|
Bidea oso polita da eta 20 bat minututan heltzen da goiko aparkalekura.
|
|
Lasaia eta dotorea. Mendizale gutxi zati honetan.
|
|
Galtzada itxura dauka tarte batzutan.
|
|
Aparkalekua, erabat beteta dago. Hortik Arritzagara doan bidea hartu dugu, jende dexenterekin inguruan.
|
|
Arritzaga erreka.
|
|
Urjauzia Arritzaga sakanean.
|
|
Basaizko arratera igotzen. Aurrean dihoan jendetza ikusten da.
|
|
Arritzagako meategiak behean utzi eta Burutzuzineruntz hartu dugu. Zorionez, jende gehiena behetik doa, Igaratzaruntz.
|
|
Gu Astunalde leporuntz. Aurrean daukagu Uakorri.
|
|
Burutzuzin. Atzean Pardarri aldea.
|
|
Behean uzten ari garena. Buruntzuzin, eta atzean, Uzkuiti, Elizkaitz, Larraone-Txindoki.
|
|
Aldapa tentea lepora igotzeko.
|
|
Astunalde lepotik, gure eskuinera hartu eta zuzenean igoko dugu.
|
|
Uakorrira heltzen.
|
|
Hesia igaro behar da buzoira heltzeko. Malloak atzean. Laster joango gara horruntz.
|
|
UAKORRI (1304m). Buzoia.
|
|
Arritzaga sakanaren beste aldean dagoena, Txindokitik Pardarri alderaino.
|
|
Gaur albo batera utzi dugu Balerdi.
|
|
Malloen ertza jarraitzen. Eremu hau oso zabala da, eta nahiz eta jendea ibili, ez dago inongo agobiorik.
|
|
Beoinera igotzen. Egurtegi daukagu ondoan eta Ganbo-Txindoki mendilerroa atzean.
|
|
Gaintza eta Uztegi Malloen azpian, Araitz haranean.
|
|
BEOIN (1347m).
|
|
Lirio multzoa.
|
|
Buzoia. |
|
Aldaonera orain.
|
|
Azkenengo aldapa tentean. Aurreko tontorrak atzean.
|
|
ALDAON (1409m)
|
|
Mendizale gehiago heldu dira. Eguraldi bikaina. Elkarrizketen gaia, hurrengo egunetik aurrera datozen herrien itxierak.
|
|
Gu, lasai, Pardelutsera jeisten.
|
|
Pardelutseko iturria. Hemen berriz, jende asko.
|
|
Arritzaga artegira jeisten. Gero, sakanetik behera, ohiko bidetik.
|
|
Andoitz orratza. | |
|
Aparkalekutik behera, galtzada ederretik. Berehala helduko gara kotxera. Bide oso ezagunak, baina dotoreak ibiltzeko. Aralar ederra da baita!
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina