2021/03/16

SAN TIRSO, PEÑA del LEÓN, PAYORREDONDO, Zirkularra Villafriatik.

 

2021-03-13  Hiru probintziatan mugitzeko aukera daukagunez berriz, gaur Arabara joatea erabaki dugu. Bagenuen gogoa herriko mugetatik ateratzeko.
Araba, oi Araba, zu ote zaren aitaren zazpigarren alaba... 🎼🎵

 Hainbat aldiz izan gara Toloño mendikate honetan, eta toki desberdinetatik abiatu, baina Villafriatik inoiz. Horregatik aukeratu dugu gaurko abiapuntu bezala.

 Depositu baten alboan utzi dugu kotxea, eta zuzenean hartu dugu goruntz, basoko bidezidor bat jarraituz, eta berehala heldu gara GR1a doan pistara. Hor ezkerrera, Bernedo aldera.

 Bide zabala eta lasaia.

 Bernedo eta Okon Santutegitik datorren bidearekin egin dugu topo, eta hemen San Tirsora doan bide arrunta hartu dugu.

 Bide ezaguna, ondo balizatua, eta oso erosoa.

 Bonetearen azpian gaude eta aurrean daukagu San Tirso. Goian haizea dabil, baina ez da arazoa izango.

 San Tirsoren Bonetea.

 Bonetea eta Bernedo herria, ermitara doan bidetik.

 San Tirsoko baselizaren atarian.

 Villafria, abiapuntua eta helmuga. Hor ikusten da nondik abiatu garen.

2017/04/San-Tirso-1333mt-Bernedotik

 Kripan herria eta Arabako Errioxa gure oinetan.

Peña Alta igoera
       Haizea oztopo ez dela izango ikusita, eta eguraldi ederrarekin,    San Tirso utzi eta ertza jarraitzera goaz.
 Ezkerrean ikusten den tontor zorrotza da Peña del León eta bertaraino doan ertza oso dotorea da. Erraza eta oztoporik gabekoa, garbia orokorrean. Atzean, La Rasa-Palomares mendilerroa eta Lagrán herria eskuinean.


 Errioxa aldean, Laguardia eta San Lorenzo eta Demanda mendikatea atzean.

 Ertza jarraitzen. Goitik oso ondo joaten da. Lehorra dago eta garbia.

 Atzera begira, San Tirso, jendearekin tontorrean, Peñalta, Lapoblación.

 Peña del León eta La Rasa-Palomares.

JOAR igoera

      Egindako ertzari begira. Atzean, Joar.

 Horma ederrak Errioxa aldera.

 Peña del León, Portillo de Ponterba-tik. Zeren itxura hartzen diozue?

 Azkenengo aldapa tontorrera iristeko.


PEÑA DEL LEON (1389m).

 Tontorraren azpian, Errioxa aldean, los Husos monolitoak ditugu.

 Arabar Errioxa putreen ikuspegitik.

 Landutako eremuek irudi dotoreak eskeintzen dizkigute. Margotutako koadroak dirudite.


 Peña del León-etik aurrera, oztopo asko agertzen dira ertzean. Ertza utzi eta Lagrán aldeko maldetatik ibili behar da, ezpel artean, nahiko itxia eta, gaur behintzat, oso labainkorra, izotza baitago.

 Bidea aurkitzen ezpel artean.

Buzoirik ez duen Payorredondo tontorrean (1365m). Peña del León eta egindako ertzari begira.




 Toro lepoa eta Palomares mendilerroa aurrean. Lepo horretara jetsi behar dugu, eta oraindik borroka egin beharko dugu ezpelarekin.

 Lagrán.

 Baso dotorea hainbeste ezpel artean.

 Ea mendatera heldu arte jarraitu behar izan dugu bidea aurkitzen ezpel artean, baina heldu gara Toro mendatera. Orain dena beheruntz, Lagrán aldera printzipioz.

 Bide zabal eta erosoak eta oso ondo balizatuta.

 Baliza ugari. Oso ondo markatuta daude gurutze guztiak.

 Hemen, Bernedo eta Villafria-runtz.
      
Eta azkenik, Bernedo-ko bidea utzi eta Villafria-ra jeistea geratzen zaigu.


 Villafria. Bost bat orduko ibilaldi ederra egin dugu. Lasai eta Arabako paisaiaz gozatzen.

wikiloc.com/hemen ibilbidea Del Toro leporaino.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina