|  | 
| Bujaruelo mendatera doan bide ezagunetik gora goaz eta atzera begira Tendeñera ikusten dugu eguzkipean. | 
|  | 
| Bidegurutzea. Gaur eskuineruntz. | 
|  | 
| Gu itzalean goazen bitartean, Tendeñera eta Otal zirkoa babesten duten beste gailurrak eguzkitan daude. | 
|  | 
| Otal. | 
|  | 
| Lapazosa sakanetik gora. | 
|  | 
| Atzera begira, Otal, Tendeñera, Mallaruego, Ordiso,... | 
|  | 
| Gabietous-en hormak eskuinean eta Bujaruelo mendatea ezkerrean, fondoan. | 
|  | 
| Mendatera igotzeko azkenengo maldetan. | 
|  | 
| Bujaruelo mendatean (2270m) (10:10). Guk 900 metroko desnibela gainditu dugu jadanik, eta Tentes lepotik datorren jendetza fresko, fresko,... | 
|  | 
| Honerarte lasai etorri gara eta hemendik aurrera tropelean. Eguraldi bikaina daukagu eta ikuspegi ederrak, Pimené aurrean eta Pic Long, Campbieil atzean. | 
|  | 
| Zati lasai eta erosoa orain Taillón-en iparraldeko hormen azpian. | 
|  | 
| Gabietou. | 
|  | 
| Lasaitasunak bukatu eta hasi gara Serradets lepora igotzeko aldapa tentean gora. | 
|  | 
| Taillón-en glaziarretik erortzen diren errekak zeharkatu behar ditugu. | 
|  | 
| Izoztuta dagoela dirudi, baina ez. Baina labainkorra badago eta ondo begiratu behar da nondik zeharkatu. Dena dela, jendeak markatzen digu bidea. | 
|  | 
| Goian daukagu "Behatza", baina oraindik itzuli handia eman behar dugu bertara heltzeko. | 
|  | 
| Taillón-en ipar-ekialdeko espoloia. Igotzeko beste aukera bat. | 
|  | 
| Glaziarra, Behatza eta Taillón. | 
|  | 
| Glaziarra erabat murriztua. Eskuinean utziko dugu. | 
|  | 
| Serradets lepotik atzera begira, Vignemale mendikatea. | 
|  | 
| Eta aurrean, Astazou eta Marboré. | 
|  | 
| Lepotik berehala heldu gara aterpera eta gainean daukagu Roldán bretxa ezaguna. | 
|  | 
| Aldapa tentea geratzen zaigu bretxara igotzeko. Jendetza dabil, batzuk gora, eta beste asko beheruntz. | 
|  | 
| Aterpea (2587m) eta Serradets mendia. Aterpea itxita dago oraindik. Zerbait jan eta edateko baliatu dugu bere itzala eta bagoaz goruntz. | 
|  | 
| Lehenbiziko aldapa gogorra igo ondoren. Jendetza bretxan. | 
|  | 
| Ezkerrean utziko dugun lakua. | 
|  | 
| Bretxatik. Eskuinean, Soum des Salettes. Espuguettes aterpearen kokapen bikaina. | 
|  | 
| Bretxa zeharkatu eta bazillac-en hormen azpitik goaz "Behatzeruntz". | 
|  | 
| Casco. | 
|  | 
| Parean daukagu Behatza. Bueltan datozen gehienak Tentes lepotik abiatu direnak dira. | 
|  | 
| Behatzaren eskuinera pasako gara. | 
|  | 
| Eta azkenengo aldaparen bila. Igartzen da desnibela, baina gustora goaz. | 
|  | 
| Eta...TAILLON (3144m). Bost ordutan behetik. Ez dago gaizki guretzat. | 
|  | 
| Perdido aldera begira. Aspaldi ibilitako ertz eta tontorrak. | 
|  | 
| Monte Perdido eta "Escupidera" famatua. Tontorrean jendetza antzematen da. | 
|  | 
| Bujaruelo mendatea 900 metro beherago, Gabietou-ren espoloiaren azpian. | 
|  | 
| Especières lakua, Vignemale mendikatea, Pic de la Sède, Labas, ... | 
|  | 
| Gabietouak aurrean eta Otal, Tendeñera, Telera, Collarada, Pala de Ip,... atzean. | 
|  | 
| Gustora tontorrean, nahiz eta oraindik gogorrena falta. | 
| 1997 | 
| 1997 | 
|  | 
| Pic Rouge de Pailla eta Astazou aurrean eta Gerbats-etik Munia-ra doan Troumouse-ko mendilerro guztia atzean. | 
|  | 
| Gavarnie-ko zirkoa eta Cilindro-Perdido-Soum de Ramond. | 
|  | 
| Midi de Bigorre aurrean, erdian. | 
|  | 
| Ardiden, Chanchou, Cèstrede eta behelainoak Luz Saint Sauveur eta abarren gainean. | 
|  | 
| Milieu, Tapou, Montferrat, Cerbillona, Clot de la Houndt, Pique Longue, Chausenque, Petit Vignemale eta glaziarra. | 
|  | 
| Beheruntz, jetsiera luze eta gogorra geratzen zaigu eta. | 
|  | 
| Behatza eta Bazillac ditugu aurrean. Atzean, Sororeak eta Gavarnieko zirkoa. | 
|  | 
| Bazillac-ekin. | 
|  | 
| Bazillac-eko kobazuloan, duela urte askotako argazki mitikoa( guretzat) gogoratzen. | 
| 1997 | 
| 1997 | 
|  | 
| Behatza. | 
|  | 
| Casco. | 
|  | 
| Bazillac-en hormen azpian, Casco aurrean daukagula. | 
|  | 
| Roland bretxa estua dirudi hemendik ikusita. | 
|  | 
| Bretxa zeharkatzera. | 
|  | 
| Hau da prozesioa bretxatik behera. | 
|  | 
| Gavarnieko zirkoa. | 
|  | 
| Serradets aterpea eta izen bereko mendia. | 
|  | 
| Beste argazki mitiko bat gogoratuz. | 
| 1997 | 
| 1997 | 
|  | 
| Glaziarra, Behatza eta Taillón. | 
|  | 
| Serradets lepoa eta Casco. | 
|  | 
| Serradets lepotik behera, harkaitz artean, prozesioa atzean utzi ondoren. | 
|  | 
| Zati lasai eta luzea Bujaruelo mendateraino. | 
|  | 
| Mendatearen gainean. Laster geratuko gara bakarrik, gehienak eskuinean dagoen Tentes lepora baitoaz. | 
|  | 
| Mendatetik behera, nekatuta baina gustora. Eguraldi ederra daukagu eta paisaiaz gozatzen goaz. | 
|  | 
| Gabietou-en hormak. | 
|  | 
| Jendetzak goian geratu dira eta lasaitasuna da nagusi alde honetan. | 
|  | 
| Marmota. | 
|  | 
| Bikotea orain. | 
|  | 
| Bernatuara Lakua, Pic de Gabiet | 
|  | 
| Ibilbide:Taillon 3144mt Bujaruelora, jeitsiera bakarrik, igoera berdina da. | 



















 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina