Argualas eta Garmo Negro. Horruntz, beti bezala, jende pila. Eguraldi oso ona dago iragarrita astebukaera guztirako eta horrela da. |
Ur asko dator toki guztietatik. |
Bidea oso nabarmen eta ezaguna da. Goiko leporaino GR11 jarraitzea da. Beraz, adierazpen gutxi. |
Eguzkia Bainuetxeko lakuko uretan. |
Hirumilakoak eta Pondiellos. GARMO NEGRO-ALGAS-ARGUALAS |
Errododendroak topera daude loreztuta. |
Begientzako jaialdia. |
Pondiellos eta Arnales Infiernoekin lotuta. |
Brazato-ko urtegian goizeko 9:30etan. Atseden txiki bat aurrean ditugun edertasunak ondo barneratzeko. |
Brazato tontorrak urtegian bikoiztuta. |
Telera-Retona-Collarada-Punta Escarra mendilerroa. |
Goiko lakuetatik urtegira erortzen diren urak. |
Urtegiaren gaineko muinoan, goiko lakuen ondoan. |
Brazato-ko goiko lakuak. Paraje zoragarria, Lavaza tontorren babesean. |
Lepora heltzeko geratzen zaiguna. Hemen ez dugu elurrik zapalduko. |
Ikuspegia, bikaina. |
Lepora heltzen. Hemen utziko dugu GR11, Bujaruelo-ra doana, eta eskuinera hartuko dugu. |
Lepotik Vignemale guztia daukagu aurrez aurre. |
Argualas-Algas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos atzean. |
Lepotik gora elurguneak daude oraindik eta ahal den horizontalean pasatzen saiatuko gara. Elurra gogorra dago oraindik. |
Tontorraren azpira heldu baino lehen, elurgune hau igo eta gainean daukagun ertzera igoko dugu, gero ertzetik jarraitzeko. Bide egokiena iruditzen zaigu. |
Gure ihezko mendi ezagun bat agertu da, Pico de las Neveras, eta Arratille bere ondoan. Orduan esan genuen bezala, "casacriston" dago Panticosatik. Hor seguru ez dela jende pilaketarik egongo. 2019/08/pico-de-las-neveras-2891-mt |
Ertzera igotzen harritzatik. Fondoan, Vignemale, Chabarrou, Neveras-Arratille. Mulets mendatearen inguruak. |
Ertzean. Erraza da eta beheko harritzak baino askoz erosoagoa. Behean mendatea. |
Tontorrera heltzen. Atzean, Bainuetxe gaineko tontorrak, Balaitús fondoan, Gran Facha eskuinean,... |
BACIAS (2760m). Oraingoz bakarrik gaude. Laster hasiko da jendea heltzen. |
Vignemale-rekin. |
Brazato urtegia. |
Bujaruelo aldera erortzen diren maldak eta lakuak. Fondoan, Mondarruego-Escuzana, Gabietous, Taillón, Perdido-Marboré, Astazous eta, ezkerrean, Munia mendikatea. |
Vignemale, erraldoia. |
Arratille-Pico de las Neveras eta Letrero lepoa. |
Balaitús, Costerillou ertzarekin. |
Baciás lakua, tontorraren azpian, oraindik erdi izoztuta. |
Taillón igoera |
Beheruntz, berriz igoerako bidetik. Zalantzan egon gara, hemendik zuzenean jeisteko urtegira, ezkerretik, baina Brazato-ko lakuen parajea asko gustatzen zaigu eta hortik igarotzea erabaki dugu. |
Ertza utzi eta beheko elurguneetara jetsi gara. Orain bigunagoa dago elurra. |
Lepotik, Batanes-eko lakuak, Bujaruelo-ra doan bidean. GR11 PANTICOSA- BUJARUELO |
Hor dago zer geratzen zaigun orain. |
Brazato-ko goiko lakuetan. Gozamena! |
Urtegiko ertzak, errododendroekin. |
Bainuetxea. Behera heltzerakoan, kotxeak errepidearen bi aldeetan aparkatuta, dena beteta ikusiko dugu. Pasada bat! |
Garmo Negro-ra doan bide ondoan dagoen urjauzi ederra. Panticosa herrira jetsiko gara bokata jan eta ondo hidratatzera... |
Ilunabar dotorea Tramacastilla-ko leihotik. Sabocós-Peña Roya-Punta Blanca. |
IBILBIDEA |