2020/07/02

Guardaetxe. DESAMENDI, SOILAZBIZKARGAINA (Irumugarrieta), BELDARREGI, TXEMINE.

2020-06-21 Bezperako harkaitz "dastaketaren" ondoren, lasaitasun bila etorri gara Aralarreko Guardaetxera.

Gaur ireki dituzte Nafarroako mugak guretzat eta Huartetik gora etorri gara Santutegira eta Guardaetxera. Lasai dago oraindik aparkalekua. Jeisterakoan ez da horrela egongo...
Pistatik Pagomarira. Oinak arintzeko ondo datorkigu.


Errenagara doan pista utzi eta zelaietatik gora Desaomendira goaz. Fondoan, geroko helburua, Soilazbizkargaina (Irumugarrieta).

DESAOMENDI. Pardarri-Ganbo eta Alotza gaineko tontorrak atzean.
Abereak lasai daude hemen. Haize goxoa dabil eta eguraldi bikaina. Aizkorri mendikatea dekoratua osatzen.

Desaomenditik behera. Abereak hor geratzen dira, lasai.

Zaldia Errenagako gainetan.

Balizak.

Lorategia. Edozein toki da egokia.

Hodei kuriosoak.

Irumugarrietara heltzen. "Beteranoen" tropela dago tontorrean.

SOILAZBIZKARGAINA. Araitz haranaren gainean.

Balkoi pribilejiatua.
Gaintza eta Uztegi.

Baina ez dugu denbora askorik egin tontorrean, eta bagoaz toki lasaiagoak bilatzera, Malloen ertzean. Ekialderuntz goaz.

BELDARREGI tontorra dela uste dugu. Utzi dugun tontorra atzean eta Uakorri-Balerdi eskuinean.

Malloen irtengune batean, Araitz haranaren gainean.
Intuizioari kasu egiten, abereen bidezidorrak jarraituz.

Malloen paraje zoragarriak.

Izugarri berdea dago dena.

Ttutturre ikusten da fondoan. Ezkerreko belardi aldapatsu horietan ibilbide ederrak eginda ditugu, Juan Mari Ansaren liburu bikainari esker.

Atzera begira, Irumugarrietatik Balerdirainoko Malloak eta pagadi ederrak. Hor ere badago nondik ibili...

Aipatutako liburuan, Zamarmentoko Haitzak deitzen zaizkie tontor hauei.


Arruta lepo ingurura jetsi gara eta gero hortik, Unaga aldera .

Unaga putzua.

Putzuaren ondoko landaretza.

Putzua eta ibilitako mendilerroa atzean utzi eta Txemiñera igotzera goaz.

Ardiak mozten dabil kuadrilla hau. Bukatzen ari dira.

Hauentzat ez dago jairik... Ardiekin bukatu eta gero dena jaso eta garbitu behar.


Badoa artaldea bere larreetara.


Txemiñen, lora ugari eta zirrikitu politak.

TXEMIÑE.



Hau izan da gaurko jatetxea. Zenbat Michelin izar?... Ez dago hau baloratzeko izarrik!
Jatetxearen lorategian.
Bazkaldu ondoren, beheruntz. Orain beste aldera pasako gara.

Eta Pagomarira heltzen gaudela, azken begirada Txemiñeri. Gero, berriz Guardaetxera pistatik. Ibilbide lasaia eta gozatzekoa Aralarreko paraje ezagunetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina