IZARRAITZ 2020-05-24 |
Herriko mugak zabaldu dizkigutenean, lehenbiziko irteera, nola ez, Izarraitzera izan da. Goizeko 6:30etan bagaude Aittolatik gora. Egunsentia, Jaizkibel aldera. |
Goian hodeiak ugari, baina berdin zaigu. Ondo ezagutzen dugu ingurua eta gozatzera etorri gara. |
Beti bezala, ez dugu ohiko bidea jarraitzen. Izarraitzen, aintzinako bide eder eta paraje izkutuak daude eta hauek jarraitzen ditugu. |
Bide arrunta nahiko gertu dago (ehun bat metro gorago) baina hemendik apenas ibiltzen da jendea. Gozamena! |
Zestoa aldera pasa gara eta bakar bakarrik gabiltza. Behelainoak misterio kutsua ematen dio parajeari. |
Tontorrera heltzen. |
ERLO. Hona ere apenas etortzen da jendea. Gehienak gurutzean geratzen dira. |
Pagoak eta elorriak. |
Elorriak topera daude. |
Goiko pistatik egingo dugu jetsieraren zati labur bat. |
Iturriaren azpitik. Ederra dago dena! Baina oraindik 10etarako bukatu behar da aktibitatea eta zintzo, zintzo bagoaz etxera. |
|
Badakigu Urbia "petatuta" jarriko dela, eta Durura doan bidea hartu dugu. Natura topera! |
Duru eta Orkatzategi, Kurutze-Berri, Orixol, Anboto. Eguraldia bikaina. |
Bizkorniaruntz goazela, Butreaitz eta Akaitz gaur atzean utziko ditugu. |
Elorriak. |
1. buzoia, ARTZANBURU. Oraingoz bakardadean. |
Hiru plano desberdin. Fondoan Gasteiz. |
Bigarrena ADARRAITZ. |
Hemen bakardadea eta lasaitasuna. Aitzgorri aldean tropelak. |
Hirugarren ARLABAIN. |
Barrendiola urtegia, Legazpi eta Zumarraga aldea, Izazpi-SamiƱo, Izarraitz, Aralar eskuinean,... |
ZULAIKO, laugarrena |
AZKIOLA TXIKI 5.a |
Batetik bestera ibili behar da, igo, jetsi, toki egokienak bilatuz, baina gustora, hemen ez dago aspertzerik. |
AZKIOLA HAUNDI, 6.a |
URDAJAMENTU 7.a |
Eta gaurko azkena izango dena Burnikurutz-Andreaitz. |
Hau da gaurko eremua. Orain ezkerreko belar ederretatik berriz Durura eta Arantzazura. |
DEGURIXA 2020-05-31 |
Aretxabaletako Mendiola auzotik goruntz, goizeko 7:30etan. Helburua, Degurixara heltzea eta gero gerokoak. Badakigu hemen ere ez dela jende asko ibiliko. |
Kurutze-Berrira doan bidea utzi eta Arangurenen magalean gaude Degurixara doan bide dotore eta balizatua jarraitzen. Aurrean, Elgeako eolikoak. |
Aintzinako bidea pagadi ederrean. |
Basoan dagoen txabola bat. |
Degurixara igarotzeko atea. |
Hori pasa eta azpian daukagu Degurixa. |
Zer esan paraje honi buruz??? Ba izugarria dela! Normalean oso lasaia eta ikusgarria. Nahiz eta bertara heltzen diren pistak egon, ez da jende asko hurbiltzen hona. Paradisu bat! |
Maruatx, bere kobazuloarekin. Hemengo tontorretan askotan ibili gara eta hor ere bai, baina gaur berriz igotzea erabaki dugu. |
Hauek dira hemengo biztanleak. |
Kobazuloa, tontorraren azpian. Alde batetik bestera zeharkatzen du. |
MARUATX. Degurixaren erdian gaude. Fondoan Arlutz eta Aranguren. Gero hortik itzuliko gara. |
Azpian ditugun txabolak. |
Enbor kuriosoa du pago honek. |
Lehen aipatu bezala, lasaitasuna nagusi. |
Arlutzera igotzen. Degurixatik irteten ari gara. |
ARLUTZ. Bat eta bi daude. |
Begiratoki ederra Degurixa gainean. |
Hemendik behera berriz, Arangurenen azpitik. Anboto daukagu parean. |
LIZARRUSTI ZIRKULARRA 2020-06-06 |
Pagadi bikainak alde honetan. Nafarroako mugak (guretzat ezinezkoak oraindik) ukitzen ari gara. |
Putxerri alde batera utzi eta Igaratza aldera jarraitu dugu. |
Igaratza. Ez dabil jenderik. Eguraldi goibela, baina euririk ez. Bukaeran bustiko gara apur bat, Eniriotik behera. |
Enirioruntz orain. Pista berria ezagutuko dugu. |
Lareo. Euri apur bat ari du eta ez dago inor. |
Lizarrustira jeisten ondo egokituta dagoen bidetik. Itzuli dotorea hau ere. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina