Menua

ALPES

2020/06/13

KONFINAMENDUA PROBINTZIAN (GIPUZKOAN). 2. FASEA

IZARRAITZ 2020-05-24

Herriko mugak zabaldu dizkigutenean, lehenbiziko irteera, nola ez, Izarraitzera izan da. Goizeko 6:30etan bagaude Aittolatik gora. Egunsentia, Jaizkibel aldera.


Goian hodeiak ugari, baina berdin zaigu. Ondo ezagutzen dugu ingurua eta gozatzera etorri gara.

Beti bezala, ez dugu ohiko bidea jarraitzen. Izarraitzen, aintzinako bide eder eta paraje izkutuak daude eta hauek jarraitzen ditugu.

Bide arrunta nahiko gertu dago (ehun bat metro gorago) baina hemendik apenas ibiltzen da jendea. Gozamena!

Zestoa aldera pasa gara eta bakar bakarrik gabiltza. Behelainoak misterio kutsua ematen dio parajeari.


Tontorrera heltzen.

ERLO. Hona ere apenas etortzen da jendea. Gehienak gurutzean geratzen dira.


Pagoak eta elorriak.


Elorriak topera daude.
Goiko pistatik egingo dugu jetsieraren zati labur bat.

Iturriaren azpitik. Ederra dago dena! Baina oraindik 10etarako bukatu behar da aktibitatea eta zintzo, zintzo bagoaz etxera.


ARTZANBURU----ANDRAITZ 2020-05-30


Ordutegiaren murrizketa bukatu da eta Arantzazun gaude goizeko 7etan. Gutxitan (edo inoiz) ikusi ditugu aparkalekuak gaur bezala karabana eta furgonetaz beteta. Ezta, elurra dagoenean eta eskiatzaile pila etortzen garenean.

Badakigu Urbia "petatuta" jarriko dela, eta Durura doan bidea hartu dugu. Natura topera!



Akaitzen azpian. Helburu finkorik gabe etorri gara, eta azkenean, Bizkornia lepora hurbildu eta hortik Andraitzera dauden buzoi guztiak zapaltzea jarri dugu helburu. Ez da lehenengo aldia hau egiten duguna, baina hemen askoz jende gutxiago ibiltzen da.

Duru eta Orkatzategi, Kurutze-Berri, Orixol, Anboto. Eguraldia bikaina.


Bizkorniaruntz goazela, Butreaitz eta Akaitz  gaur atzean utziko ditugu.


Elorriak.

1. buzoia, ARTZANBURU. Oraingoz bakardadean.

Hiru plano desberdin. Fondoan Gasteiz.

Bigarrena ADARRAITZ.

Hemen bakardadea eta lasaitasuna. Aitzgorri aldean tropelak.

Hirugarren ARLABAIN.

Barrendiola urtegia, Legazpi eta Zumarraga aldea, Izazpi-SamiƱo, Izarraitz, Aralar eskuinean,...

ZULAIKO, laugarrena

AZKIOLA TXIKI 5.a

Batetik bestera ibili behar da, igo, jetsi, toki egokienak bilatuz, baina gustora, hemen ez dago aspertzerik.

AZKIOLA HAUNDI, 6.a

URDAJAMENTU 7.a

Eta gaurko azkena izango dena Burnikurutz-Andreaitz.

BURNIKURUTZ. Ondoren, Arbelaitz-Aitxuri mendilerroa. Hor jende gehiago ikusten da. Honerarte mendizale bakar batzurekin egin dugu topo, baina gutxi. Hori bai, Andraitzeko pasabidetik behera korrikalari tropela, denak erlojuari begira eta zenbat denbora daramaten esaten... Beste pelikula bat.

Hau da gaurko eremua. Orain ezkerreko belar ederretatik berriz Durura eta Arantzazura.


DEGURIXA 2020-05-31
Aretxabaletako Mendiola auzotik goruntz, goizeko 7:30etan. Helburua, Degurixara heltzea eta gero gerokoak. Badakigu hemen ere ez dela jende asko ibiliko.

Kurutze-Berrira doan bidea utzi eta Arangurenen magalean gaude Degurixara doan bide dotore eta balizatua jarraitzen. Aurrean, Elgeako eolikoak.

Aintzinako bidea pagadi ederrean.

Basoan dagoen txabola bat.

Degurixara igarotzeko atea.

Hori pasa eta azpian daukagu Degurixa.


Zer esan paraje honi buruz??? Ba izugarria dela! Normalean oso lasaia eta ikusgarria. Nahiz eta bertara heltzen diren pistak egon, ez da jende asko hurbiltzen hona. Paradisu bat!

Maruatx, bere kobazuloarekin. Hemengo tontorretan askotan ibili gara eta hor ere bai, baina gaur berriz igotzea erabaki dugu.

Hauek dira hemengo biztanleak.

Kobazuloa, tontorraren azpian. Alde batetik bestera zeharkatzen du.

MARUATX. Degurixaren erdian gaude. Fondoan Arlutz eta Aranguren. Gero hortik itzuliko gara.

Azpian ditugun txabolak.


Enbor kuriosoa du pago honek.
Lehen aipatu bezala, lasaitasuna nagusi.

Arlutzera igotzen. Degurixatik irteten ari gara.

ARLUTZ. Bat eta bi daude.

Begiratoki ederra Degurixa gainean.

Hemendik behera berriz, Arangurenen azpitik. Anboto daukagu parean.

LIZARRUSTI ZIRKULARRA 2020-06-06

Gaur ez gara hain goiz ibili eta justu-justuan aparkatu ahal izan dugu Lizarrustin. Dena beteta. Geheinak Lareo aldera doaz. Guk eskuinera hartu dugu, Allekoren itzulia eta Igaratzara doan bidea hartuz.

Pagadi bikainak alde honetan. Nafarroako mugak (guretzat ezinezkoak oraindik) ukitzen ari gara.


Putxerri alde batera utzi eta Igaratza aldera jarraitu dugu.

Igaratza. Ez dabil jenderik. Eguraldi goibela, baina euririk ez. Bukaeran bustiko gara apur bat, Eniriotik behera.

Enirioruntz orain. Pista berria ezagutuko dugu.


Lareo. Euri apur bat ari du eta ez dago inor.

Lizarrustira jeisten ondo egokituta dagoen bidetik. Itzuli dotorea hau ere.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina