Etxetik Kalamuara joan-etorria nahiko luzea da eta lau orduko tarte horretan egiteko goiz atera behar izan gara. Hori bai, jende gutxi eta gozamen handia. |
Morkaikon. Karakate-Hirukurutzeta aurrean. Horra ere helduko gara. |
Ametsetan oraindik... |
Gure herria, dotore, goizeko ordu txikitan. |
Olazarra baserriaren inguruetan, Aiastia auzoan. |
Arno mendia eta Mendaro-Deba inguruak behelainopean. |
Goizeko 6etan ateratzeak eskeintzen dituen opariak. |
Karakate, behelainoen gainetik. |
Morkaikoko gurutzea Hiru-iturri aldetik. |
Arno Kalamuatik. |
Bizkaia maite... Urregarai-Bedartzandi-Iluntzar, Markina gainean. |
Gaintxipitxa, Otarre, Agido-Sesiarte. |
Karakate, Debagoiena hodeipean eta Aitzgorri fondoan. |
Oiz eta Urdaibai ingurunea. |
Kalamuatik, Garagoitxi-Akondia eta Urko gertuen eta Udalaitz, Orixol, Anboto atzerago. |
360ºko ikuspegi ederra daukagu Kalamuatik. Aitzgorri alderuntz. |
Aitzgorri. |
Karakate-Hirukurutzeta mendilerrotik gertuago ditugu Udalaitz-Orixol-Ipizte-Anboto, eta Gorbeia atzean. |
Atxolin-eko buzoia eta Aratz-Aitzgorri fondoan |
Baina egun hauetan gehiagotan joan izan gara Kalamua aldera. Askoz lasaiago egon da. |
Kalamuan jarri zen plaka. Duela 40 urte ere hemen ginen gertaera historikoa ospatzen, espedizioko kide eta mendizale ugariren artean. |
Postalak. |
Morkaiko aurrean eta Garallutz-Garagoitxi-Otarre-Agido-Sesiarte mendilerroa. |
Txitxibilaldikoekin. Harrera dotorea Kalamuan. |
Garagoitxiko buzoia. |
Akondia-Arrikurutz. Eibarko mugetan. Eguraldi ezinhobea izan dugu fase honetako egunetan eta herriko bazterretaz gozatzeko ondo asko baliatu ditugu. Gero eta argitasun gehiago ikusten da... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina