Menua

ALPES

2020/06/13

KONFINAMENDUA HERRIAN. 0,5 FASEA



Zorionez mendiz inguratutako herria da Elgoibar, eta nahiz eta erabat mugatuta egon, bai espazioz (ezin gara herriko mugetatik atera) eta batez ere ordutegiarekin (goizeko 6etatik 10etara), zirraraz hartu dugu aukera berria.

Etxetik Kalamuara joan-etorria nahiko luzea da eta lau orduko tarte horretan egiteko goiz atera behar izan gara. Hori bai, jende gutxi eta gozamen handia.

Morkaikon. Karakate-Hirukurutzeta aurrean. Horra ere helduko gara.

Ametsetan oraindik...



Gure herria, dotore, goizeko ordu txikitan.


Olazarra baserriaren inguruetan, Aiastia auzoan.

Arno mendia eta Mendaro-Deba inguruak behelainopean.

Goizeko 6etan ateratzeak eskeintzen dituen opariak.



Karakate, behelainoen gainetik.

Morkaikoko gurutzea Hiru-iturri aldetik.

Arno Kalamuatik.

Bizkaia maite... Urregarai-Bedartzandi-Iluntzar, Markina gainean.


Gaintxipitxa, Otarre, Agido-Sesiarte.

Karakate, Debagoiena hodeipean eta Aitzgorri fondoan.

Oiz eta Urdaibai ingurunea.

Kalamuatik, Garagoitxi-Akondia eta Urko gertuen eta Udalaitz, Orixol, Anboto atzerago.

360ºko ikuspegi ederra daukagu Kalamuatik. Aitzgorri alderuntz.



Aitzgorri.



Karakate-Hirukurutzeta mendilerrotik gertuago ditugu Udalaitz-Orixol-Ipizte-Anboto, eta Gorbeia atzean.

Atxolin-eko buzoia eta Aratz-Aitzgorri fondoan

Baina egun hauetan gehiagotan joan izan gara Kalamua aldera. Askoz lasaiago egon da.



Kalamuan jarri zen plaka. Duela 40 urte ere hemen ginen gertaera historikoa ospatzen, espedizioko kide eta mendizale ugariren artean.






Postalak.

Morkaiko aurrean eta Garallutz-Garagoitxi-Otarre-Agido-Sesiarte mendilerroa.


Txitxibilaldikoekin. Harrera dotorea Kalamuan.






Garagoitxiko buzoia.

Akondia-Arrikurutz. Eibarko mugetan. Eguraldi ezinhobea izan dugu fase honetako egunetan eta herriko bazterretaz gozatzeko ondo asko baliatu ditugu. Gero eta argitasun gehiago ikusten da...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina