2019/08/05

MONDOTO 1957 mt, Nerin-etik.





2019-07-07 Atzoko palizaren ostean ( Sestrales Añisclo-tik), gaur lasai, goizeko 10:30etan NERIN-era etorri gara. Añisclo-ren beste aldea ezagutzea da asmoa, baina ibilbide labur eta erraza eginaz. 600 metroko desnibela eta lasaia. Palazio hotelaren gainean utzi dugu kotxea, Arenas lepora igotzen duten autobusen geltokia baino beherago. Aurrean ditugu atzoko Sestralak eta Peña Montañesa atzealdean.

10 bat minutu egin ditugu pistatik gora (hona kotxez etorri daiteke), eta hesia baino lehenago pista utzi eta eskuinera hartuko dugu. Oso ondo dago markatuta eta bidea oso nabarmena da.


Igotzen hasi eta laster heldu gara bidegurutzera. Ezkerretik Cuello Arenas-era eta aurrera gure ibilbidea. Erizoi eta ezpel artean doa bidea eta oso erosoa da.

Nerín herri dotorea behean geratzen da.

Aurrean Sestrales mendia, Añisclo arroilaren beste aldean. Oso ondo ikusten da atzo igotako Puertas lepoa. Atzean Peña Montañesa.

Bero egiten du eta hodeiak sortzen ari dira, baina ez dago ekaitz arriskurik eta lasai goaz.

La Estiva-ra sartzeko lepora heldu gara eta hor ditugu aurrean La Suca eta Tres Marías mendiak.

Eta baita Hiru Sororeak, Cilindro de Marboré-Monte Perdido-Soum de Ramond.

Azkenengo zatia zelai ederretatik gora da. Zuzenean igo eta ertzera aterako gara. Tontorra apur bat eskuinera geratzen da, baina ertzean Añisclo-ren gainean egongo gara jadanik.

Estiva-ko belardiak eta Marboré- Sororeak- Añisclo lepoa- Suca- Maríak aurrean.

Behin ertzera heldu lehenbiziko begirada atzo San Vicenda-tik Añisclo-ra jeisteko egin genuen ibilaldiarentzat da. Erdian Añisclo lepoa, eskuinean La Suca eta ezkerrean Punta de las Olas.

Eta nola ez, gure parean Sestralak. Hori da Añisclo-ra duten amildegia!

MONDOTO (1957m). Pare bat ordutan igotzen da eta merezi du hona heltzea. Añisclo arroilaren eta gure atzoko ibilbide gogorraren behatoki ederra.


Sestrales Bajo-ren eskuinean Puertas lepoa eta bere orratza.

Hor ikusten den ertzetik ibili ginen atzo San Vicenda-ra bidean. Añisclo-ren monografikoa bi egunetan.
Sestrales-alto-2106mt-eta-baxo-2075-mt. 

Putreak arroilean.

Perdido eta Eskillaren bidea. Duela 28 urte zuzenean Ordesa-tik igo genuen hortik, gero Soum de Ramond eta Olas igo ondoren berriz beheraino jeisteko. Beste garai batzuk...


Añisclo-z ondo gozatu ondoren beherako bidea hartu dugu. Atzekoaldean, erdian, Tendeñera eta Pico Otal, besteak beste, eta eskuinean, Mondarruego.

Siempreviva-k, kolorea ematen belardiei.

Pasabide dotorea erizoi eta ezpel artean.

Hodei politak sortu dira Mondoto-ren gainean.
Ibilbidea
14:30-rako ogitarteko gozoak jateko prest gaude Palazio ostatuan. Esan bezala, ibilbide erraz eta laburra, baina oso interesgarria. Guri atzo ibilitako tokiak beste ikuspegi batetik ikusteko balio izan digu, baina edozeinentzat izan daiteke baliagarria, bai Añisclo goitik ikusteko, bai eta Sororeak eta abarrak gertu izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina