10 bat minutu egin ditugu pistatik gora (hona kotxez etorri daiteke), eta hesia baino lehenago pista utzi eta eskuinera hartuko dugu. Oso ondo dago markatuta eta bidea oso nabarmena da. |
Igotzen hasi eta laster heldu gara bidegurutzera. Ezkerretik Cuello Arenas-era eta aurrera gure ibilbidea. Erizoi eta ezpel artean doa bidea eta oso erosoa da. |
Nerín herri dotorea behean geratzen da. |
Aurrean Sestrales mendia, Añisclo arroilaren beste aldean. Oso ondo ikusten da atzo igotako Puertas lepoa. Atzean Peña Montañesa. |
Bero egiten du eta hodeiak sortzen ari dira, baina ez dago ekaitz arriskurik eta lasai goaz. |
La Estiva-ra sartzeko lepora heldu gara eta hor ditugu aurrean La Suca eta Tres Marías mendiak. |
Eta baita Hiru Sororeak, Cilindro de Marboré-Monte Perdido-Soum de Ramond. |
Azkenengo zatia zelai ederretatik gora da. Zuzenean igo eta ertzera aterako gara. Tontorra apur bat eskuinera geratzen da, baina ertzean Añisclo-ren gainean egongo gara jadanik. |
Estiva-ko belardiak eta Marboré- Sororeak- Añisclo lepoa- Suca- Maríak aurrean. |
Behin ertzera heldu lehenbiziko begirada atzo San Vicenda-tik Añisclo-ra jeisteko egin genuen ibilaldiarentzat da. Erdian Añisclo lepoa, eskuinean La Suca eta ezkerrean Punta de las Olas. |
Eta nola ez, gure parean Sestralak. Hori da Añisclo-ra duten amildegia! |
MONDOTO (1957m). Pare bat ordutan igotzen da eta merezi du hona heltzea. Añisclo arroilaren eta gure atzoko ibilbide gogorraren behatoki ederra. |
Sestrales Bajo-ren eskuinean Puertas lepoa eta bere orratza. |
Hor ikusten den ertzetik ibili ginen atzo San Vicenda-ra bidean. Añisclo-ren monografikoa bi egunetan. Sestrales-alto-2106mt-eta-baxo-2075-mt. |
Putreak arroilean. |
Perdido eta Eskillaren bidea. Duela 28 urte zuzenean Ordesa-tik igo genuen hortik, gero Soum de Ramond eta Olas igo ondoren berriz beheraino jeisteko. Beste garai batzuk... |
Añisclo-z ondo gozatu ondoren beherako bidea hartu dugu. Atzekoaldean, erdian, Tendeñera eta Pico Otal, besteak beste, eta eskuinean, Mondarruego. |
Siempreviva-k, kolorea ematen belardiei. |
Pasabide dotorea erizoi eta ezpel artean. |
Hodei politak sortu dira Mondoto-ren gainean. |
Ibilbidea |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina