![]() |
| Garcia Berlanga zine zuzendariaren omenez. |
![]() |
| Herri dotore honetako irudiak. Oso lasaia dago. Egun batzuk barru ez da horrela egongo. |
![]() |
| Torre del Homenaje. |
2019-04-14
TOZAL DE OTURIA
![]() |
| L'Angusto edo Las Cruces Kapera. Berez honeraino etorri daiteke kotxez, baina herritik oso gertu dago. |
![]() |
| Hau da Santa Orosia-raino jarraitu behar dugun ibilbidea. Oso ezaguna da eta gaur ere, igandea izanik, jende ugari ibiliko da. |
![]() |
| Kaperen ibilbidea izenarekin ezagutzen da, eta hau da zeharkatu behar dugun sakana. |
![]() |
| Escoronillas Kapera. |
![]() |
| Oso ondo prestatuta dago bidea eta tarteka informazio-panelak agertzen dira. Guk gaur ez dugu horietako bakar bat ere ikusiko. |
![]() |
| Beste kapera txiki bat, De As Arrodillas, harkaitzean eraikita. |
![]() |
| Momentu batean sakanean behera datorren errekatxoa zeharkatu behar da. |
![]() |
| Urjauzi eder honen gainetik zeharkatu dugu erreka. Hemendik oso ondo ikusten da. |
![]() |
| Eta baita sakanaren beste aldean geratzen zaizkigun San Cornelio kapera eta urjauzia. |
![]() |
| Gu oraindik errekaren beste aldean gaude, ezpel artean doan bidean. |
![]() |
| O Chorro urjauzia. Mendizale talde handi bat doa aurrean. |
![]() |
| San Cornelio. Oso fotogenikoa da tokia. Laster helduko gara bertara gu ere. |
![]() |
| Bagaude urjauziaren azpian. |
![]() |
| Kanpaiak San Cornelio kaperan. Momentu honetan bakarrik gaude. Aurreko taldea joan da goruntz eta ondorengoak etorri arte, lasai egoteko astia daukagu. |
![]() |
| Badira hiru bat aldiz hemendik pasa garela baina beti iruditzen zaigu xarma bereziko tokia dela. |
![]() |
| Baina jarraitu egin behar dugu eta bagoaz faxatik gora. Hemen beste kapera batzuk ikus daitezke. |
![]() |
| Hemendik ere pare bat bakarrik ikusiko ditugu, putreak eta belatza iruditu zaiguna. |
![]() |
| Faxatik altuera lortzen ari gara eta Tozal de Guara ondo ikusteko aukera daukagu. Elurra egin du azken egunotan. |
![]() |
| Santa Barbara kaperara heltzen. |
![]() |
| Faxa horren bukaeratik goiko lautadara irten gara La Cruz kaperaren ondoan. Atzean, Tozal de Guara. |
![]() |
| Ertzera heldu eta horrela ikusten ditugu Tendeñera mendilerroko tontorrak. Ea denak hodeipean. |
![]() |
| Geratzen zaigun ertza. Haize hotza dabil eta euria datorrela dirudi... |
![]() |
| Behe aldean argiago dagoela dirudi. Sabiñanigo eta Oroel mendia. |
![]() |
| TOZAL DE OTURIA (1921m). 1150 metroko garaiera-aldea Yebra-tik hona. Hiru ordu t'erdi behar izan dugu, lasai hartuz. |
![]() |
| Ez da giro hemen. Tena harana, Telera mendikatea eta Portalet ingurua hodeipean. |
![]() |
| Ordesa aldea ere erabat estalita. Ez dago mendi garaietan ibiltzeko eguraldia. |
![]() |
| Ez dugu denbora asko egin tontorrean. Laster hasi gara jeisten, orain igoeran baino eskuinerago (beherako norantzkoan). Ezkerrean geratzen da Santa Orosiako lautada eta Tozal de Guara fondoan. |
![]() |
| Belatza dela usten dugu. |
![]() |
| Oroel, Cuculo eta Jaca aldea. |
![]() |
| Oturia. Erditik igo dugu eta ezkerretik jetsi. Orain Santa Orosia kaperaren babesean geratuko gara zerbait jateko. |
![]() |
| Jan eta edan ondoren San Roman-era jeisten den bidea topatu dugu. Hau ez dugu ezagutzen eta arrazoi ona da horra jeisteko, horrela zirkularra eginez. |
![]() |
| Goiko aldean ezpel artean doa bidea. Aldapa dauka, baina oso ondo zainduta dago. Asko gustatu zaigu. |
![]() |
| Balkoi dotorea. Abiapuntua eta helmuga Yebra de Basa ondo ikusten da. San Román ezkerrerago geratzen da. |
![]() |
| Bide sigi-sagatsua eta aldapatsua, baina polita. San Román-eko etxe apurrak ikusten ditugu. |
![]() |
| Hemendik ere Sabiñanigo eta Oroel mendia. |
![]() |
| Behin behean, hor ikusten dugu jetsieraren ibilbidea. |
![]() |
| San Román-en hiru edo lau etxebizitza daude eta eliza, obretan hau. |
![]() |
| Etxebizitza hau erabat berrituta dago eta jendea bizi dela dirudi. |
![]() |
| Hauzotik ateratzen. Ezkerrekoa da aurreko argazkiko etxebizitza. Besteak itxita daudela dirudi. |
![]() |
| Hemen berriz egin dogu topo GRarekin. Baina, momentu batean utzi egingo dugu eta PR bezala balizatuta dagoen beste bide bat hartuko dugu aurrean dagoen sakan bat zeharkatzeko. Ondo markatuta dago. |
![]() |
| Sakana zeharkatu ondoren berriz GRra ateratzen da. Hau da PRaren hasiera beste aldean. |
![]() |
| Eta begibistan daukagula Yebra de Basa, GRa jarraituz helduko gara berriz eliza ondoko enparantzara. |

























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina