2019/05/17

PAZINO 1965 mt. Tena Bailara.

2019-04-16 Ibilbide lasaiak egiten jarraitzen dugu. Hainbat aldiz egindakoa da, baina berdin berdin jarraitzen dugu gozatzen. Pacino-ra igoko dugu Sallent-eko ohiko bidetik eta ibilbide zirkularra egingo dugu ondoren. Irteeran dagoen informazioa.

Gauean elurra egin du altueran eta horrela ikusten ditugu Tebarray eta Infiernoak.

Musales eta Sanchacollons Ibonciecho lakua babesten.

Haieran basotik doa bidea. Oso nabarmena da, balizatuta dago, eta normalean jende ugari ibiltzen da.

Basotik irten eta ondo ikusten da Pacino eta baita igo behar dugun lepoa. Dena dela gaur bide sigi-sagatsua jarraitu beharrean, zuzenean igoko dugu lepora elurgunea baliatuz.

Hegoaldeko mendiak garbi daude, nahiz eta gaurko iragarpena ez izan oso ona. Gauean bota duenez, gizean behintzat eguraldi ona daukagu. Feniás eta Algas-Argualas aldea.

Tebarray. Piramide zuria.

Iparraldean hodeiak daude, baina Midi-k burua ateratzea lortu du.
Palas ere agertzen da.
Lepora heldu eta Punta Escarra eta Pala de Ip ditugu aurrean.

Escarra urtegia behean eta Partacua mendikatea gainean, baina hodeiz inguratuta. Telera-ren tontorra ikusten da apur bat.

Lepotik gora. Ikuspegiak izugarriak dira.

Escarra urtegia, Pala de Alcañiz, Escarra, Pala de Ip.

PAZINO (1965m). Atzean Algas-Argualas. Haize hotza dabil, baina gustora eguzkitan. Beste mendizale batzuekin egin dugu topo, eta denbora dexente egon gara mihia dantzatuz. Tartean Zaragozako neska bat zegoen eta guk zirkularra egiteko asmoa adierazi dugunean, gurekin etorriko dela esan digu, ez baitu ezagutzen beste aldea.

Mandilar, Sabocós, Peña Roya eta Peña Blanca.

Punta Escarra.

Peña Retona erdian, eta Canal Ancha bere ezkerrean. Hortik igota gaude aspaldiko uda batean, eta ah ze aldapa!!!

Berriz lepora jetsi ondoren, Escarra urtegiruntz jeisten den bidea hartu dugu. Baina ez gara horra jetsiko. Bidea, balizatuta baita, ezkerrera doa, Pazino-ren azpitik, Escarrilla gainean dagoen lepo batera irteteko.

Susana, Zaragozakoa, gurekin dator.

Hitzegiten, konturatu gabe, Escarrilla-ra jeisten den bidea utzi, lepoa igaro eta Sallent-era doan bidean gaude. Aurrean Foratata eta Ourade-Ferraturas-Soba mendilerroa atzean.

Susanarekin. Hemen, balizak galdu ditugu eta "peripezia" batzuk egin ondoren, tuboaren azpitik herrestaka pasa besteak beste, kotxea utzi dugun tokira heldu gara. Goiz polita pasa dugu. Ibilbide bera Escarrilla-tik ere egin daiteke. Guk batzutan Tramacastilla bertatik egiten dugu.

Hemen ibilbidea Track
1998ko Apirilean. Eñaut bere amamarekin Pazino tontorretik jeisten. Bata pioletarekin eta bestea bastoiarekin.
Nork modelatu du paisaia zorragarria?. Mariluzen galdera.

1998-04 Gu hirurok tontorrean, amamak aterata.
Formigal, Midi eta abarrak atzean. Ah ze oroipenak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina