Hasiera Lindus lepora doan errepidetik da, baso eder baten erditik. Ezkerretik, Girizuren mazelatik errekatxoak datoz. |
Basoa dotorea da, nahiz eta garai honetan erdi biluzik egon. |
Lindus lepora heldu ondoren, Banka aldera jarraitzen duen errepidea utzi eta eskuinera hartu behar da. Mendilerroa jarraitzea da. |
Narzisoak. |
Axistoi tontorrera igoko dugu lehenbizi. Hemen tentetu egiten da aldapa, baina ez da luzea. |
Axistoi eta Txapelarriko Kaskoa (beste tontortxo bat) pasa ondoren Beraiko lepora jeisten ari gara. Aurrean daukagu Lauriñaga eta azken aldapa, hau bai tentea. |
Azken aldapa. Eskerrak ez dela oso luzea, gogorra baita. |
Mendi ezagunak ditugu atzean. |
Tontorrera heltzen. Fondoan Donibane Garazi eta inguruak. |
LAURIÑAGA. Buzoian Auñamendi izena agertzen da. Dirudienez, Iparraldean izen honekin ezagutzen dute. |
Mendilerroak Argarai tontorreraino jarraitzen du, baina hori ezagutzen dugu, Luzaidetik igota egin baigenuen. Hemen ere ibili dira inguruak erretzen. Iparla agertzen da ezkerrean. |
Putrea. |
Itzulera toki beretik egingo dugu. Aurrean ditugu Txapelarriko Kaskoa eta Axistoi. Berriz igo eta jetsi egingo ditugu Lindus lepora heltzeko. |
Higaduraren ondorioak edo suteenak... |
Pagadi ederra lepora heldu baino lehen. |
Lindus lepoan. Lau bat ordu daramagu ibiltzen, lasai, eta Lindus tontorra gertu dagoenez, bisita bat egingo diogu. |
Lepotik gora, malda lasaia eta nahiko motza. |
Ondo ikusten dugu Axistoi eta Lauriñagaren arteko mendilerroa. Hortik gatoz. |
LINDUS. Atzean, Adi. Orain lepora jetsi eta errepide lasaitik Ibañetara itzultzea geratzen zaigu. |
Ibañetan dagoen mapa eta Axistoi-Lauriñaga mendilerroa. Orain turismo apur bat etxera bidean. |
Ibilbidea Wikiloc-en |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina