2019/04/01

CUYALARET 2291 mt. Anéou-n.

2019-03-22 Ostirala da eta izugarrizko giroa. Portalet pasa eta Anéou-ko aparkalekuan kotxea utzi ondoren, Cuyalaret-era igotzeko asmoz atera gara. Ez dakit zenbat aldiz egon garen inguru hauetan, baina ez gara aspertzen. Eskiko pistak alde batera utzi eta, nahiz eta jendea dabilen, lasaitasuna daukagu hemen.

Erraketekin atera gara aparkalekutik. Elurra ona dago, gogorra toki batzutan. Gure sorpresarako, ea jende guztia Canal Roya aldera doa, eta gure aurretik bikote bat bakarrik doa. Lurien mendia atzean.

Midi d'Ossau. Hemengo erregea.

Lurien.

Gure helburua, Cuyalaret. Arrasto asko ikusten dira, baina gaur behintzat, oso jende gutxi dator hona. Gaur, erdiko palatik igoko dugu. Beste batzutan eskuineko sakanetik joan izan gara Anéou-ko lepora eta gero ertzetik tontorrera.
Sakana utzi eta erdiko pala horren azpira igotzen. Atzean, Gourette-ko mendiak, Lurien, Palas, Arriel, Soques-Ferraturas,...


Anéou-ko Kanpaia zaukagun ondoan. Atzean, Foratata, Algas, Garmo Negro, Infiernoak, Tebarray, Ourade-Soques,...

Azkenengo palara heltzen. Hemen elurra gogorra dago, eta bukaeran malda handiagoa denez, erraketak kendu eta kranpoiak jarriko ditugu. Segurtasuna!

Kranpoiekin, Midi zaindari daukagula.

Bukaerako pendiza tenteagoan.
Aurrean zetorren bikotea ez da tontorrera heldu, eta behera joan dira. Gu bakarrik gaude orain. Eskiatzaile batekin gurutzatu gara.
CUYALARET (2291m). Behatoki paregabea. Borau, Aspe, Llena de la Garganta, Llena del Bozo, Bernera, Bisaurín, Secús,..., eta eskuinean, Castillo de Acher. Bi ordutan egin dugu igoera.

Astún eski-estazioko erremonteak eta Bisaurín, Puntal de Secús.

Aspe, Llena de la Garganta, Llena del Bozo.

Anayet, pare parean.

Rinconada eta Anayet lakuak. Arroyeras lakuen gainean eta Punta Escarra eta Pala de Ip atzean.

Foratata lehenbiziko planoan eta Infiernos, Pondiellos, Garmo Negro, Algas-Argualas.


Orduerdi baino gehiago egin dugu tontorrean, bakar bakarrik. Luxu bat ostiral baterako. Espelunciecha-ko pistetako eskiatzaileak ondo ikusten ditugu hemendik. Atzean, Anayet.


Bikote bat izotzean eskalatzen Rinconadan, Anayet-eko lakuen azpian.

Arroyeras (jendea dago tontorrean) eta Punta Escarra.

Gozatu ederra hartu ondoren, beheruntz goaz. Goiko pala toki beretik jetsiko dugu, baina gero behean, zuzenean jetsiko gara sakanera, kranpoiak kendu gabe.


Anéou lepora doan sakanera jeisten zuzenean. Elurra nahiko gogorra dago eta kranpoiekin gustora gabiltza.

Ezkerretik gatoz. Orain, behin sakanean, erraketak jarriko ditugu berriz. Hemen pendiza txikiagoa da eta elurra bigunagoa dago.

Baina igoerako bidea utzi eta pasadizo honetatik behera goaz. Erreka doa azpitik, baina elurrak ondo eusten digu.

Pasadizoan. Toki alternatiboak bilatzen.

Cuyalaret. Esan bezala, arrasto asko baina jende oso gutxi. Normalean oso bisitatua da mendi hau, bai eskiekin, erraketekin,...

Eta eguerdiko ordubietarako behean gaude. Formigalen bokata jateko ordu ona. Bihar gehiago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina