2019/05/06

TOZAL DE OTURIA 1921 mt Zirkularra Yebra de Basa-tik.

2019-04-13 Aste Santua gainean daukagu eta egun batzuk libre ostiralerarte. Gaur larunbata da eta lasai goaz Tramacastilla aldera. Astia daukagu eta aspaldian ez gara egon SOS DEL REY CATOLICO-n. Beraz Liédenatik Zangotzara  eta hortik, oso gertu dagoen Sos herrira joan gara. Eguerdia da eta jende gutxi kaleetan.

Garcia Berlanga zine zuzendariaren omenez.

Herri dotore honetako irudiak. Oso lasaia dago. Egun batzuk barru ez da horrela egongo.

Torre del Homenaje.

Herria bisitatu ondoren, Yesa urtegiaren eskuinetik doan errepide estu eta sigi-sagatsua jarraitu dugu, urtegia pasa eta Erronkarira doan errepidearen bidegurutzera irten arte. Pirinioa ederki ikusten dugu, Bisaurín, Bernera, Bozo, Llena de la Garganta, Aspe,..., Collarada.
2019-04-14 
TOZAL DE OTURIA
Yebra de Basa (877m). San Lorenzo Eliza XVI. Mendekoa. Hemen utzi dugu kotxea eta bertatik abiatuko gara. Aurretik igota daukagu Oturia kaperen ibilbidetik. Gaur igoera hortik egingo dugu, baina San Román-era jeistea nahi dugu, ibilbide zirkularra egiteko.

L'Angusto edo Las Cruces Kapera. Berez honeraino etorri daiteke kotxez, baina herritik oso gertu dago.

Hau da Santa Orosia-raino jarraitu behar dugun ibilbidea. Oso ezaguna da eta gaur ere, igandea izanik, jende ugari ibiliko da.
Kaperen ibilbidea izenarekin ezagutzen da, eta hau da zeharkatu behar dugun sakana.

Escoronillas Kapera.
Oso ondo prestatuta dago bidea eta tarteka informazio-panelak agertzen dira. Guk gaur ez dugu  horietako bakar bat ere ikusiko.

Beste kapera txiki bat, De As Arrodillas, harkaitzean eraikita.
Momentu batean sakanean behera datorren errekatxoa zeharkatu behar da.

Urjauzi eder honen gainetik zeharkatu dugu erreka. Hemendik oso ondo ikusten da.
Eta baita sakanaren beste aldean geratzen zaizkigun San Cornelio kapera eta urjauzia.

Gu oraindik errekaren beste aldean gaude, ezpel artean doan bidean.

O Chorro urjauzia. Mendizale talde handi bat doa aurrean.

San Cornelio. Oso fotogenikoa da tokia. Laster helduko gara bertara gu ere.
Bagaude urjauziaren azpian.



Kanpaiak San Cornelio kaperan. Momentu honetan bakarrik gaude. Aurreko taldea joan da goruntz eta ondorengoak etorri arte, lasai egoteko astia daukagu.



Badira hiru bat aldiz hemendik pasa garela baina beti iruditzen zaigu xarma bereziko tokia dela.

Baina jarraitu egin behar dugu eta bagoaz faxatik gora. Hemen beste kapera batzuk ikus daitezke.

Hemendik ere pare bat bakarrik ikusiko ditugu, putreak eta belatza iruditu zaiguna.

Faxatik altuera lortzen ari gara eta Tozal de Guara ondo ikusteko aukera daukagu. Elurra egin du azken egunotan.

Santa Barbara kaperara heltzen.

Faxa horren bukaeratik goiko lautadara irten gara La Cruz kaperaren ondoan. Atzean, Tozal de Guara.

Aurrean Santa Orosia kapera eta Oturia mendia. Zerua gero eta goibelagoa. Hemendik ea beste ordubete beharko dugu tontorrera igotzeko. Erditik joango gara eskuineko ertzera irten eta hortik tontorrera heltzeko.

Ertzera heldu eta horrela ikusten ditugu Tendeñera mendilerroko tontorrak. Ea denak hodeipean.

Geratzen zaigun ertza. Haize hotza dabil eta euria datorrela dirudi...
Behe aldean argiago dagoela dirudi. Sabiñanigo eta Oroel mendia.

TOZAL DE OTURIA (1921m). 1150 metroko garaiera-aldea Yebra-tik hona. Hiru ordu t'erdi behar izan dugu, lasai hartuz.

Ez da giro hemen. Tena harana, Telera mendikatea eta Portalet ingurua hodeipean.


Ordesa aldea ere erabat estalita. Ez dago mendi garaietan ibiltzeko eguraldia.

Ez dugu denbora asko egin tontorrean. Laster hasi gara jeisten, orain igoeran baino eskuinerago (beherako norantzkoan). Ezkerrean geratzen da Santa Orosiako lautada eta Tozal de Guara fondoan.

Belatza dela usten dugu.

Oroel, Cuculo eta Jaca aldea.

Oturia. Erditik igo dugu eta ezkerretik jetsi. Orain Santa Orosia kaperaren babesean geratuko gara zerbait jateko.

Jan eta edan ondoren San Roman-era jeisten den bidea topatu dugu. Hau ez dugu ezagutzen eta arrazoi ona da horra jeisteko, horrela zirkularra eginez.

Goiko aldean ezpel artean doa bidea. Aldapa dauka, baina oso ondo zainduta dago. Asko gustatu zaigu.

Balkoi dotorea. Abiapuntua eta helmuga Yebra de Basa ondo ikusten da. San Román ezkerrerago geratzen da.

Bide sigi-sagatsua eta aldapatsua, baina polita. San Román-eko etxe apurrak ikusten ditugu.
Hemendik ere Sabiñanigo eta Oroel mendia.
Behin behean, hor ikusten dugu jetsieraren ibilbidea.
San Román-en hiru edo lau etxebizitza daude eta eliza, obretan hau.

Etxebizitza hau erabat berrituta dago eta jendea bizi dela dirudi.

Hauzotik ateratzen. Ezkerrekoa da aurreko argazkiko etxebizitza. Besteak itxita daudela dirudi.

Hemen berriz egin dogu topo GRarekin. Baina, momentu batean utzi egingo dugu eta PR bezala balizatuta dagoen beste bide bat hartuko dugu aurrean dagoen sakan bat zeharkatzeko. Ondo markatuta dago.


Sakana zeharkatu ondoren berriz GRra ateratzen da. Hau da PRaren hasiera beste aldean.
Eta begibistan daukagula Yebra de Basa, GRa jarraituz helduko gara berriz eliza ondoko enparantzara.

Azkenengo zatian lokatzezko duna batzuk zeharkatzen dira. Gaur lehorra dago, baina bustia dagoenean ez da oso erosoa izango. Azkenean 6 ordu t'erdi ko ibilbide zirkularra egin dugu. Polita. Eguraldia portatu da azkenean eta ez digu euririk egin. Enparantza bertan dagoen jatetxean hidratatu gara gustora eta Tramacastilla-ra itzuli gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina