Bide guztia GR baten markekin dago balizatuta, beraz ez dago arazorik. Aldapa tentea bakarrik. Eskuinean ikusten den basotik gora egin behar dugu, dena gora eta gora... |
Abizondo lepora heltzerakoan, atseden txiki bat eskeintzen du aldapak. |
Abizondo lepotik gora, basotik irten eta beste aldapa tentea daukagu goi ordokira igotzeko. Orain bidea harritsua bihurten da. |
Ikuspegi bikainak alde guztietara. |
Bezperako Auñamendi. |
Aldapa gogorra da. Gaur ere ilargia daukagu lagun. |
Gaur ez gabiltza bakarrik... |
Abizondo lepoa eta Punta Abizondo. Jeisterakoan horra igoko dugu. Behean Zuriza. |
Goi-ordokira heltzen. |
Petretxema eta Ansabère orratza. |
Goi-ordokian aldapa leundu egiten da. Atzean, Txamantxoia, Lakora, Binbaleta, Kartxela, Barazea, Otsogorrigaña,... |
Putrea. |
Azkenengo zatian. Atzean paisai ezaguna, Otsogorrigaña, Barazea,, Kartxela-Keleta, Binbaleta. |
Eta tontorrean... sorpresa! Zer da hau?. Hau ez genuen horrela ezagutzen. Beharrezkoa al da hau dena? Zein da honen helburua? |
Ze ari gara bihurtzen mendia? |
EZKAURRE (2045m). Atzean, Mahaia, Budogia, Anie, Pakiza,... |
Hemen Alano mendikatea, Peñaforca, Castillo de Acher, Quimboa,... |
Arlas, Pakiza, Anie, Mahaia, Petretxema, Ansabère, Chinebral, Gamueta,... |
Putreak gustora dabiltza termikak baliatuz. |
Gure parean, baina Veral ibaiaren beste aldean, Espelunga eta Trasveral-ek sortzen duten zirkoa. Atzerago, Alano, peñaforca, Castillo de Acher,... |
Balkoi abantailatsua Zuriza gainean. Fondoko mendiak ezagunak. |
Veral ibaia zuloan, gure oinen azpian. |
Veral ibaiaren gaineko zirkoa eta Zuriza. Ezkaurrek dituen tontor desberdinetatik ibili gara, hormen ikuspegi desberdinak ikusteko nahian. |
Mendizale asko tontorrean. Pare bat ordutan igotzen den mendia da, eta igartzen da. |
Tontor nagusira itzultzen, beheruntz joateko. |
Abizondo lepora jeisten. Orain erabaki dugu tontor horretara igotzen saiatzea. Ez dugu ezagutzen, eta ez dakigu nolakoa den, baina itxura dotorea dauka hemendik ikusita. |
Abizondo lepora heldu eta ezkerrera hartu dugu basotik, Abizondo tontorrera hurbiltzeko asmoz. Tarteka mugarri batzuk agertzen dira. |
Oinera heldu garenean, garbi ikusi dugu nondik igo. Hemen ertzean gaude, Belabartze haranaren gainean. |
Tontorrera heltzen. Azkenengo zatia trepada nahiko erraza da, baina adi ibiltzekoa, "aereoa" baita. Fondoan, Espelunga, Alano, Castillo de Acher,... |
PUNTA ABIZONDO (1673m). Zuriza daukagu azpian eta Gamueta, Ptretxema, Mahaia, e. a. aztean. Tontor oso airosoa da hau. |
Parean, noski, Ezkaurre. |
Goiko ertza. Fondoan, Orhi, Kartxela, e.a. |
Goiko ertzaren azpian, beste balkoi abantailatsua, Belabartze gainean. |
Ezkerreko ertz horretatik gora etorri gara, eta orain hortik jetsiko gara basora. |
Tontorretik balkoira jeisten. Hau da zati zailena, adi ibiltzekoa. Baina ez da zaila. |
Zati zailena jetsi ondoren. Tontorra hor goian geratzen da, apur bat eskuinera joanda. |
Basora sartzeko azkenengo irtengunea jeisten. Zuhaitz lehorrak daude hor. Tximisten eragina edo izango da... |
Abizondo lepoko basoan. Gozamena da hemen ibiltzea. Ondoren, igoerako bidetik beheruntz egingo dugu. |
Bi tontorrak eta Abizondo lepoa erdian. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina