Menua

ALPES

2018/10/14

EZKAURRE eta PUNTA ABIZONDO



2018-09-02 Gaur presarik gabe altxatu gara Asolaze kanpineko aterpean eta ondo gosaldu ondoren Argibiela edo Navarros mendatera etorri gara. Gaurko helburua, Ezkaurre. Hemen ere aspaldian egon gabe gaude, eta nahiko laburra denez, ondo datorkigu gero etxera itzultzeko garaiz.

Bide guztia GR baten markekin dago balizatuta, beraz ez dago arazorik. Aldapa tentea bakarrik. Eskuinean ikusten den basotik gora egin behar dugu, dena gora eta gora...

Abizondo lepora heltzerakoan, atseden txiki bat eskeintzen du aldapak.

Abizondo lepotik gora, basotik irten eta beste aldapa tentea daukagu goi ordokira igotzeko. Orain bidea harritsua bihurten da.

Ikuspegi bikainak alde guztietara.

Bezperako Auñamendi.

Aldapa gogorra da. Gaur ere ilargia daukagu lagun.

Gaur ez gabiltza bakarrik...

Abizondo lepoa eta Punta Abizondo. Jeisterakoan horra igoko dugu. Behean Zuriza.

Goi-ordokira heltzen.

Petretxema eta Ansabère orratza.

Goi-ordokian aldapa leundu egiten da. Atzean, Txamantxoia, Lakora, Binbaleta, Kartxela, Barazea, Otsogorrigaña,...

Putrea.

Azkenengo zatian. Atzean paisai ezaguna, Otsogorrigaña, Barazea,, Kartxela-Keleta, Binbaleta.

Eta tontorrean... sorpresa! Zer da hau?. Hau ez genuen horrela ezagutzen. Beharrezkoa al da hau dena? Zein da honen helburua?

Ze ari gara bihurtzen mendia?

EZKAURRE (2045m). Atzean, Mahaia, Budogia, Anie, Pakiza,...

Hemen Alano mendikatea, Peñaforca, Castillo de Acher, Quimboa,...

Arlas, Pakiza, Anie, Mahaia, Petretxema, Ansabère, Chinebral, Gamueta,...
Putreak gustora dabiltza termikak baliatuz.


Gure parean, baina Veral ibaiaren beste aldean, Espelunga eta Trasveral-ek sortzen duten zirkoa. Atzerago, Alano, peñaforca, Castillo de Acher,...

Balkoi abantailatsua Zuriza gainean. Fondoko mendiak ezagunak.
Veral ibaia zuloan, gure oinen azpian.

Veral ibaiaren gaineko zirkoa eta Zuriza. Ezkaurrek dituen tontor desberdinetatik ibili gara, hormen ikuspegi desberdinak ikusteko nahian.

Mendizale asko tontorrean. Pare bat ordutan igotzen den mendia da, eta igartzen da.

Tontor nagusira itzultzen, beheruntz joateko.
Abizondo lepora jeisten. Orain erabaki dugu tontor horretara igotzen saiatzea. Ez dugu ezagutzen, eta ez dakigu nolakoa den, baina itxura dotorea dauka hemendik ikusita.

Abizondo lepora heldu eta ezkerrera hartu dugu basotik, Abizondo tontorrera hurbiltzeko asmoz. Tarteka mugarri batzuk agertzen dira.

Oinera heldu garenean, garbi ikusi dugu nondik igo. Hemen ertzean gaude, Belabartze haranaren gainean.

Tontorrera heltzen. Azkenengo zatia trepada nahiko erraza da, baina adi ibiltzekoa, "aereoa" baita. Fondoan, Espelunga, Alano, Castillo de Acher,...

PUNTA ABIZONDO (1673m). Zuriza daukagu azpian eta Gamueta, Ptretxema, Mahaia, e. a. aztean. Tontor oso airosoa da hau.

Parean, noski, Ezkaurre.

Goiko ertza. Fondoan, Orhi, Kartxela, e.a.

Goiko ertzaren azpian, beste balkoi abantailatsua, Belabartze gainean.

Ezkerreko ertz horretatik gora etorri gara, eta orain hortik jetsiko gara basora.

Tontorretik balkoira jeisten. Hau da zati zailena, adi ibiltzekoa. Baina ez da zaila.
Zati zailena jetsi ondoren. Tontorra hor goian geratzen da, apur bat eskuinera joanda.

Basora sartzeko azkenengo irtengunea jeisten. Zuhaitz lehorrak daude hor. Tximisten eragina edo izango da...

Abizondo lepoko basoan. Gozamena da hemen ibiltzea. Ondoren, igoerako bidetik beheruntz egingo dugu.

Bi tontorrak eta Abizondo lepoa erdian.

Kotxea daukagun tokitik horrela ikusten da Abizondo tontorra, justu gainean. Ez da mendi garaia, baina asko gustatu zaigu, eta ikusten denez ez da oso bisitatua. Interesgarria iruditu zaigu eta biak batera oso ondo egin daitezke goiz batean.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina