2018/10/01

GARMO NEGRO 3064 mt. ALGAS (3) 3036 mt, ARGUALAS (3044mt).

2018-08-26 Abuztuko ibilaldiei bukaera emateko, askotan igo dugun Garmo Negro hartu dugu helburutzat. Tramacastilla-tik gertu dago Panticosa-ko Bainuetxea eta horrela goizeko 8etarako prest gaude igotzen hasteko (1660m).
Argualas eguzkitan dagoeneko. Gu basoan, itzalean.

Mallata Baja-ra heltzen ari gara. Goian Argualas.

Mallata-tik gora zeharkaldia egin behar da Arnales sakanera irteteko. Bide guzti hau oso ezaguna da eta mendizale ugari doa. Gehienak, gu bezala gaur, Garmo Negro-ra.

Arnales sakanean gora.

Arnales sakanean. Goian Pondiellos tontorra. Eskuineko irtengunearen gainean geratzen da Arnales laku ederra.
Aldapa gogorra.

Bidean aurkitzen den mugarrietako bat. Hemen ez dago galtzerik.



Argualas eta Garmo Negro. Azken honen aurrean Pondiellos orratza nabarmentzen da. Guk orratz hori Garmo Negro tontorretik joan-etorria eginez daukagu igota.

Igoera oso ezaguna denez, lasai goaz, eguraldi bikainaz eta inguruaz gozatzen.

Irtengune hori gainditzeko erabiliko dugun bidea. Hemen aukera gehiago daude, baina hau da gehien erabiltzen dena.

Panticosa-ko Bainuetxea oso behean geratzen ari da.

Argualas lepora heltzeko jarraituko dugun bidea. Argualas ezkerrean eta Pondiellos Orratza-Garmo negro eskuinean.
Atzean daukagun panorama ederra.

Garmo Negro-ren hormen azpira heltzen.

Orain zeharkaldia egin behar da hormen azpian. Bidezidorrak daude harri artean, eta nahiko erosoa egiten da.

Argualas lepora heltzeko azken aldapa. Hemen malda handiagoa da eta harri solte asko. Aurrean Argualas tontorra.
Lehenbiziko lepoa gaindituta, Garmo Negro-ren pala harritsua igotzen hasi gara. Hau elurrarekin hobeto igotzen da, baina hau da orain daukaguna.

Orain ezkerrean utzi dugu Argualas.

Mendizale bat zirkoaren fondotik Algas leporuntz.
Gu bitartean aldapa latz honetatik gora, sigi-saga batzuk egiten ahal den neurrian.

Tontorra gero eta gertuago.

GARMO NEGRO (3064m) Atzean, Pondiellos lakuak, Infiernoak eta, atzerago, Frondiellas-Balaitús.

Pondiellos lakuak.


Infiernoak. Bi aldiz ditugu igota alde honetatik, eskuineko korridorea eta bere ezkerreko hormatik bi Infiernoen bretxara irteteko.


Gero egingo dudan ertza Algas eta Argualas-eraino. Atzean, Partacua mendikatea (Telera), Collarada, e.a.

Tontorrean gustora. Atzean, Infiernoak eta Balaitús.
Mendizaleak daude Erdiko eta Ekialdeko Infiernoetan. Ondo ikusten da lehen aipatutako korridorea. Behin korridoretik igo genuen erdiraino eta gero ezkerreko hormatik gora, eta beste batean, dena ezkerreko hormatik.
Bainuetxea tontorretik, 1400 metro beherago.
Orduerdi bat egin dugu goian, lasai, jendearekin hitz egiten. Izugarrizko eguraldia daukagu eta ingurua ere izugarria da.
Bagoaz beheruntz. Gu hemen Algas lepotik doan ertzera desbideratuko gara, lepo horretara jetsi nahi dugu eta.

Ertzaren ondotik jeisten. Tontorra goian.

Algas lepora jeisteko azkenengo zatian. Izas lepoan geratuko da, ondoren zirkoaren fondotik jeisteko. Ni bitartean Algas N.-era igotzen hasiko naiz.
Garmo Negro, Algas-era igotzen nihoala. Hau Pondiellos lakuen gainean dagoen horma da.
Argualas-Algas aurrean eta Telera, Retona,... atzean.

Nire hurrengo helburuak, "Algas Norte" eskuinean eta Algas ezkerrean.

Igotzen nagoen bitartean, Infiernoak beste ikuspegi batekin.

Garmo Negro, egin ditugun igoera eta jetsierarekin. Ezkerrean, Infiernoak.

ALGAS N. (3031m) tontorretik, Batanes aurrean eta Vignemale atzean (Pique Longue-Clot de la Houndt-Cerbillona-Montferrat-Tapou-Milieu)

Frondiellas-Balaitús.

Tonrorrean. Atzean Garmo Negro, Infiernoak eta Arnales bere ezkerrean eta Vignemale eskuinean.

Algas N. atzean utzi eta ertzetik jarraitu dut Algas-era. Mendizale bat dator ertzetik. Atzean, Palas eta Frondiellas-Balaitús- Pico Cristales.

Algas-etik Argualas-era geratzen den ertza. Gero jetsiera, ezkerreko bidezidorretik egingo dut.
ALGAS (Argas?) tontorra (3037m). Atzean Midi d'Ossau.

Jarraitzen ari naizen ertza. Algas eta Algas N. atzean.

Horrela ikusten dut orain Garmo Negro. Hori da marratuta dagoen "autobidea"!

Mendizale taldea Argualas-en azkengo zatia jeisten. Ni bitartean goruntz.

Ni hortik igaro berri naiz. Hauek beheruntz dihoaz. Hau da tarte apur bat zailena, baina ondo igarotzen da. Atzean Palas, Frondiellas, Balaitús,...

ARGUALAS (3044m). Bakar bakarrik nago orain. Vignemale mendikatea daukat aurrean.

Brazato lakuak, Baciás, Taillón, Perdido, Cilindro, Marboré, Astazous,... Panorama itzela.

Algas- Algas N. ertza aurrean, eta atzean, Midi, Arriel,... Ezkerrean, fondoan, Anie eta abarrak ikusten dira.

Zirkoaren fondora jetsiko naiz, hor baitago Izas zain.
Zirkoa eta Algas lepoa eta jarraitutako ertza.

Destrepe txikiak Argualas lepotik behera.
Garmo Negro-ren hormen azpiko zeharkaldia, baina beheruntz orain. Argualas atzean.
Serrato, Xuán, Batanes eta Vignemale ditugu aurrean.

Bainuetxea zuloan, Serrato, Batanes, Baciás, Brazato,... eta Taillón fondoan.
Harritzatik behera, Pondiellos Orratzaren azpian.
Igoerako bide beretik ari gara jeisten. Batanes, Labaza, Baciás, Brazato,...

Kanal txikitik behera.

Hegazkin asko pasatzen dira Argualas eta garmo Negro-ren gainetik.

Mallata Baja-ra jeisten. Orain bide erosoagoa geratzen zaigu, nahiz eta igartzen den egiten ari garen desnibela.

Panticosa-ko Bainuetxera heltzen. Gozamena izan da berriz ibiltzea paraje hauetan. Orain bokata eta garagardoa Casa de Piedra aterpean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina