Seinale hauen ondoan utzi dugu kotxea. Hau da ibilbidearen abiapuntua. |
Bidea oso sinplea da, pista bat jarraitzea. Aurrean daukagu Collada del Moro eta Puig de Fontlletera mendia. Horren ezkerrean dagoen leporaino jarraituko dugu pista. |
Behiak Collada del Moro-n. |
Behiak lasai putzuaren ondoan eta atzean Balandra. Hodeiak sartzen hasi dira, baina ez da espero Torb-a. Lepoa ere ikusten da, eta bertara heltzen den pista. |
Putrea. |
Balandrau eta Tres Pics. Laster ez ditugu ikusiko. |
Lepoa baino beherago Lletera iturria ikusiko dugu pista ertzean. |
Zaldiak lasai haizearen babesean. |
Tres Pics lepora heldu eta hodei artean sartu gara. Handik gora bidea oso nabarmena da, eta mugarriz ondo markatuta dago. |
Zuloan Coma de la Vaca eta eskuinean ikusten da bertara jeisten den bidea. |
Bidezidorra jarraitzen. Tontorra eskuinean dago, baina ez dugu ezer ikusten. |
Beheruntz, Tres Pics lepora. Ezkerrean, Coma de la Vaca. Momentu batzutan hodeiak igo egiten dira eta zerbait ikustea ahal dugu. |
Lorak pozoitsuak omen dira, ez dirudite. |
Zaldiek hor jarraitzen dute babesgunean. Gu, pistatik berriz behera. |
Eta kotxea utzi dugun tokian hasierako espektakulu berdina, putreak inguruak kontrolatzen. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina