Neverón de Urriello dotorea, bere bi tontorrekin. Hau da gure helburua. Guretzat ezaguna da, baina urte asko dira ez garela bertan egon eta berriz bisitatzeko ordua da. |
Inguru honetako erregea agertu da. Urriello "Pikua". |
Terenosa-ko txabolak eta orain zainduta dagoen aterpea. |
Terenosa-tik gora, La Varera basoa daukagu eskuinean, baina laster bukatuko da basoa eta harkaitzen munduan sartuko gara. |
Vallejo lepora goazela, ezkerrean Cabeza de las Moñas-etik erortzen diren kanal eta espoloiak ditugu gainean. |
Helburua beti begibistan. Mendi oso ederra da. Neguan hor erdian ikusten den kanala oso ohiko igoera da. |
Kotxea utzi dugun tokitik aterpera 800 bat metro garaiera-aldea daukagu. Bukaeran dago aldapa handi eta luzeena. Baina bidea oso ondo dago. Duela urte batzuk ez zegoen horrela... |
Urriello-ren ipar aldea. Hortik doa Pidal-Cainejo ibilbidea, Urriellora egin zen lehena. Haiek bai meritoa! |
Eskuinean Urrielloren mendebaldeko horma famatua. Horren azpian dago aterpea. |
Pare bat ordu pasatxotan heldu gara aterpera, eta atseden txiki bat hartu dugu. Ea tortikulisa sortzen da hainbeste gora begiratzen! Eskalatzaileak Mendebaldeko horman. |
Aterpea eta Urriello. |
Urriello atzean uzten. |
Corona del Raso. |
Tximiniara heltzen. Parabolt bat ere jarri dute, hortik rappelatu ahal izateko. Neguan hemen elurrezko malda handia sortzen da, eta askotan izoztuta gainera. |
Tximinian. Baldintzak oso onak dira, lehorra dago eta momentuan ez dago beste inor, beraz gainetik harriak botatzeko arriskurik ere ez. |
Tximiniatik irten eta Corona del Raso-n gaude. Parean ditugu Arenera Dorreak eta Neverón de Albo dotoreak. |
Argazki tipikoa. Ez da momentu onena, eguzkia gainean baitauka, baina hau da dagoena. |
Zati lasaia Horcada Arenera-ra igotzeko. |
Arenera Dorreak. Lepoa ezkerrean. Hauek pendiente ditugu... |
Behin Arenera lepora heldu, beste mundu bat irekitzen da begien aurrean. Torre Bermeja, Torre Cerredo eta Labrouche orratza bere aurrean. |
Pikosetako toki ederrenetako bat. Hiru tontorrak ezagunak dira guretzat. |
Tximiniaren goikaldean, soka txiki bat dago eta rappelatzeko tresneria. Torre Cerredo atzean. |
Hor erdian ikusten da tximiniaren bukaera. Hemendik gora trepada jarraitua da, nahiko erraza (beti ere zailduta bagaude), baina ezin da hutsik egin, "patioa" nabarmena da eta. |
Lehenbizi gailurraurre horretara atera gara, hau jetsi kontuz eta gertu dagoen tontor nagusira igoko dugu. |
NEVERON DE URRIELLO (2559m). Pico de los Cabrones eta Cornión mendikateko Peña Santa, Tres Marias, Torre de Enmedio, Torre dela Horcada, Torre Santamaría, Torre de los Traviesos,... |
Torre Cerredon jendea ikusten dugu tontorrean. Igoera, hormaren erditik doa. Oso dotorea. |
Hegoaldera begira, Hego tontorra lehen planoan, eta ezkerretik hasita atzean, Morra, Lebaniego kanala, Campanarios-Tiros Navarro, Picos de Santa Ana, Horcados Rojos,... |
Urriello-ko aterperuntz erortzen den hormatzarraren gainean. |
Cerredo eta Cabrones mendien artean dagoen Jou Negro. Pena bat orain duen egoera hau ikustea. Garbi ikusten da elurgunearen jetsiera. |
Terenosa eta Pandébano, eta kotxea utzi dugun tokia eskuineko txabolen ondoan, ea 1500 metro beherago. |
Toki beretik egingo dugu jetsiera, horrela Hego tontorrera joan ahal izateko. Destrepeak... |
Goiko horma jeisten. Harri soltea dago, nahiz eta orokorrean harkaitza oso ona izan. Kontu handiz! |
Hau jetsi ondoren berehala heltzen da tximiniara. |
Tximinian. Soka finko motza goian dago. |
Tximinia jetsi eta ertzera igo dugu. Naranjoaren sateliteak ditugu aurrean, Morra, Campanarios. |
NEVERON DE URRIELLO SUR (2549m). Ondo ikusten da tontor nagusira egin ditugun igoera eta jetsiera, eta hona etortzeko jarraitu dugun ertza. |
Hego Neberoiaren ertzean. |
Ertza eta Neverón nagusia. |
Hartu dugu berriz Párdida-tik datorren goiko bidea eta hemen Neverón nagusiaren hormen azpian gaude. Horrela ez gara beheko jou-ra jetsiko eta zuzenean aterako gara Arenera lepora. |
Arenera lepora jarraituko dugun bidea. Cerredo-ra doana, ezkerrean daukagun zulotik doa. |
Arenera dorreak izen bereko lepoaren gainean. |
Arenera lepoan. Goian Neverón-en tontorra. |
Corona del Raso-runtz. |
Diente de Urriello eta goian Neverón. |
Bagaude Corona del Raso-n. |
Ezkerretik hasita, Peña Castil, Celada kanala, Torre del Carnizoso, Urriello, Tiros de la Torca, Morra eta Lebaniego kanala. |
Corona del Raso-ko tximinia jeisten. Behean dagoen katea ikusten da. |
Urriello-ra jeisten. Atzean, Neverón ezkerrean eta Dientes de Urriello. |
Begiak horra dihoaz... Espektakularra da! Oraindik hor dabiltza Mendebaldeko hormako bide ezberdinetan sartuta eskalatzaile dexente. |
Neverón de Urriello bere bi tontorrekin. Mendi ederra eta nahiz eta masifikazioetatik gertu egon, bakarrik ibili gara goian. Gustora goaz beheruntz. |
Urriello-tik behera, hainbat aldiz ibilitako bidetik. |
Vallejo lepoa. Orain igo egin behar dugu, baina ea gustora hartuko dugu, daramagun jetsiera potentea apur bat arintzeko. |
Vallejo lepotik behera "autobidea" jarraitzen. |
Terenosa eta Pandébano-ko paraje ederra. |
Terenosa-ko aterpea. Jende ugari hemen. |
Terenosa. Bukolikoa! |
Pandébano-ko belardietan behi artean. |
Sotres herria. |
Pikuari agur esaten. Arrtsaldeko 17:45ak dira eta argi ederrak ditugu orain. Gaurko ibilbide gogorra bukatzen ari gara. Izugarri gozatu dugu. Etxerako itzulia samurragoa egingo zaigu. |
Sotres. |
Sotres gainean dauden Boru-Cueto Tejao eta Valdominguero-ra doan mendilerroa. |
Egin dugun ibilaldiak omenaldi bat merezi du eta horretarako Arenas-eko El Horreo sagardotegian geratu gara afari-merienda ederra egitera. Horrela bidaia hobea izango da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina