Menua

ALPES

2017/10/16

BALANDRAU 2.585 m.

2017-08-19 Gaurko mendi lasai bat aukeratu dugu, Balandrau. Horretarako, Vilallonga de Ter-etik Setcases-eruntz hartu dugu, baina km gutxira ezkerrera errepide estu bat hartu dugu Tregurá de Delt herrira. Gero, ea bost km jarraitu dugu Ribes de Freser-era doan pistatik gora. Hau da ongi-etorria ematen dagoen taldea.

Seinale hauen ondoan utzi dugu kotxea. Hau da ibilbidearen abiapuntua.

Bidea oso sinplea da, pista bat jarraitzea. Aurrean daukagu Collada del Moro eta Puig de Fontlletera mendia. Horren ezkerrean dagoen leporaino jarraituko dugu pista.

Behiak Collada del Moro-n.

Fondoan dago Tres Pics lepoa. Bere ezkerrean, Tres Pics eta Balandrau eta eskuinean, Puig de Fontlletera. Orain muino eta bizkar lasaiak ikusten ditugun toki honetan 2000. urteko Gabon Zahar egunean Estatuan gertatu den mendiko tragedia handiena gertatu zen. Egun lasaia zirudien, baina bapatean Torb izeneko ekaitzak 8 mendizale harrapatu zituen eta horietako 7 bertan zendu ziren. Egun berean, Pirinioan beste 4 mendizale ere hil ziren.

Behiak lasai putzuaren ondoan eta atzean Balandra. Hodeiak sartzen hasi dira, baina ez da espero Torb-a. Lepoa ere ikusten da, eta bertara heltzen den pista.

Putrea.

Balandrau eta Tres Pics. Laster ez ditugu ikusiko.
Lepoa baino beherago Lletera iturria ikusiko dugu pista ertzean.
Zaldiak lasai haizearen babesean.

Tres Pics lepora heldu eta hodei artean sartu gara. Handik gora bidea oso nabarmena da, eta mugarriz ondo markatuta dago.
Zuloan Coma de la Vaca eta eskuinean ikusten da bertara jeisten den bidea.


Bidezidorra jarraitzen. Tontorra eskuinean dago, baina ez dugu ezer ikusten.

BALANDRAU (2585m). Ez da giro tontorrean, eta ikusmena nulua denez, ez gara denbora asko egongo. Igoera erraza, baina argi dago ezin dela gutxietsi, baldintzak ez badira egokiak edo asko okertzen direnean.

Beheruntz, Tres Pics lepora. Ezkerrean, Coma de la Vaca. Momentu batzutan hodeiak igo egiten dira eta zerbait ikustea ahal dugu.

Lorak pozoitsuak omen dira, ez dirudite.

Zaldiek hor jarraitzen dute babesgunean. Gu, pistatik berriz behera.

Eta kotxea utzi dugun tokian hasierako espektakulu berdina, putreak inguruak kontrolatzen.




Pistatik behera jeisten ari garela Tregurá-ra, Setcases herria ikusten dugu zuloan eta Costabona goian. Eguerdirako Campodrón-en gaude eta zerbait jan eta edan ondoren, Vielha-rako bidea egingo dugu. Hori izango da hurrengo geltokia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina