Aparkalekua behean uzten. Kotxe batzuk badaude, baina denak joan dira Mazobres aldera. Gu bakarrik goaz ertzera. |
Hasieran, ertza definitu arte, lahar eta sasi artean doa bidezidorra. Ibilbidea oso ondo markatuta dago mugarriz, eta honek konfidantza handia ematen digu. Gainera ezaguna da guretzat. |
Betibiziak. |
Hasi da definitzen ertza. Harkaitzen eremuan sartzera goaz. Behelainoak igotzen ari direla dirudi, eta lehen baino gehiago ikusten dugu. |
Laster hasten dira trepada txikiak. Haize nahiko bizia eta hotza dabil, eta eskularruak jarri behar izan ditugu. |
Gure eskuinean geratzen dira Mazobres harana eta aterpea, hodeipean. |
Gu, lasai baina seguru, goruntz goaz mugarriak jarraituz. Esan bezala, ez dago galtzerik. |
Lehenengo irtengunea igo eta nahiko behean ikusten dugu aparkalekua. Altuera azkar irabazten da hemen. |
Tarteka, lora erramu dotoreak agertzen dira, begiak alaituz. |
Nahiz eta zaila dirudien, erraza da. Guk makilak eskuan eraman ditugu denbora guztian. |
Argi dago nora joan behar dugun. Mugarriak oso ondo jarrita daude. |
Beste erramu bat. Naturak eskeintzen dizkigun opariak. |
Harkaitza ere oso ona da, eta oraindik ez dago amildegi sentipenik. |
Camporredondo urtegia eta errepidea. |
Toki gehienetan oso zabala da ertza eta ondo ibiltzen da. Baina luzea da eta lasai hartu dugu. |
Katuka igotzeko tartetxoa. Ezkerrean, Mazobres-eko pista. |
Zati etzanagoa hurrengo irtengunera igotzeko. Hodeiak jolasean ari dira. |
Putrea, zeru urdinarekin. |
Mazobres aterpea oso behean daukagu. |
Camporredondo urtegia, Alba de los Cardaños herria erdian eta Peña Redonda atzean. |
Peña Prieta agertu da hodei artetik. |
Hurrengo irtengunera hurbiltzen. Atzean, hodei artean, Ekialdeko tontorra azaltzen da. |
Sarrio talde hau lasai zegoen, baina berehala joan dira iparraldeko harritzatik behera. |
Cardaño de Arriba eta Peña Prieta. Badirudi garbitzera doala... |
Curavacas ere agertu da. Baina ilusio laburra besterik ez da izango. Laster ez dugu gehiago ikusiko. |
Ertza, gero eta politagoa. Gainera hodeiek lilura gehiago ematen diote. |
Baina gauean hotza egin du, eta goian elurra ere bota du. Beraz, adi ibili behar gara. |
Harkaitza izoztuta dago irtenguneetan, eta "destrepe"hau labainkorra dago. |
Baina lorategi dotoreak ere badaude. |
Goian estutu egiten da ertza, baina lehor egonda ez dauka zailtasunik. Hori bai, bi aldetan dago amildegia. |
Mazobres haranaren gainean. |
Cardaño-ko Orratzak eta Tres Provincias eta Peña Prieta. Hor ere elurra bota du. |
Hodeiak jolasean dabiltza, eta gu gustora beraien hutsuneak baliatuz. Cardaño de Arriba eskuinean. |
Momentu batean behean geratu dira behelainoak. Beste opari bat! |
Mazobres-eko urjauzia ikusten dugu. Horra doa aparkalekutik atertzen den ibilbidea. |
Heldu gara EKIALDEKO ESPIGÜETE tontorrera (2443m). Fondoan ikusten da tontor nagusia, eta bertara heltzeko jarraitu behar dugun ertza. |
Bi tontorren arteko lepora jetsi behar da, eta hau izango da zati zailena, toki askotan izotza baitago. Lehorrean ez dauka zailtasunik, baina gaur ez da horrela. |
Lepora jeisten ertzetik. Hodeiak berriz ari dira sartzen. |
Kanal txiki hau jetsi behar dugu, eta hau da bere egoera. Gainera behean iparraldeko hormak eta harritzak daude, eta ezin da hutsik egin. |
Horma labainkorra. |
Igaro ditugu zailtasunak. Atzean geratzen da Ekialdeko Tontorra eta jetsi dugun ertza. Dena dela, gero hortik itzuliko gara. |
Hodei artean tontorrean. |
Mazobres urjauzia tontorretik. |
28 urte beranduago berriz hemen. |
Ertzetik behera. Igotzeko beste beharko dugu jeisteko. |
Ertzeko plaketan. Zati dotorea da hau. |
Poliki baina seguru. Aldapa handia da, eta harkaitza oso ona. |
Ertzak eskeintzen dizkigun edertasunak gozatuz. |
Atsedena hartzea merezi du horrelako toki batek. |
Hemen gurutzatu gara goruntz doan talde batekin. |
Cardaño de Arriba. |
Cardaño de Abajo eta Camporredondo urtegia. |
Orain ikusten dira Espigüete-ren tontorrak. Guk ertzaren erdia jetsi dugu dagoeneko. |
Ekialdeko ertza. |
Oso gertu dagoen Pico Murcia orain ikusten dugu. Orain arte estalita egon da. |
Jeisten jarraitzen dugu. |
Erramua. |
6 ordu t'erdi igaro ondoren heldu gara aparkalekura. 1100 metroko igoera eta jetsiera gogor eta interesgarria. Eguraldia nahiko ondo portatu da eta gustora gaude. |
Hau da Puente Agudín-taberna. Cardaño de Arriba-ra doan bidegurutzean dago, zubiaren ondoan, aparkalekutik bi km-ra. Espigüete-ren ekialdeko ertza atzean. |
Hurrengo arte Espigüete! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina