Arinsal-eko azkenengo eraikuntzen ondotik atera gara, Coma Pedrosarako bidea hartuz. 1400 metroko garaiera-aldea daukagu aurrean. |
Berehala lehenbiziko bidegurutzea. Gu eskuinetik joango gara, Corriol-etik. Basoan sartzen da bidea eta oso azkar hasten gara altuera irabazten. |
Ilargia lagun izango dugu goizean zehar. Eguraldi oso ona baina beroa. |
Bide hau Comapedrosa-ra joateko ere bada. |
Hasi gara ikusten gure harana. Ezkerreko mendia Comapedrosa da. |
Eta hau da gure ezkerrean utzi dugun sakana, Comapedrosa-ra joateko erabiltzen dena. |
Informazioa bidean. Gu Estanys Forcats-era heldu behar gara. |
Bordak bidean. |
Borda horien gainean pista jarraitu behar da metro batzutan. Baina ez da luzea izango, berehala "corriol"a hartuko dugu eta. |
Pla de l'Estany-ko zirkoa, Medacorba, Racofred eta Pic del Pla de l'Estany gailurren babesean. |
Aterpea begibistan daukagu. Haranaren fondoan dago kokatuta, paraje dotorean. |
Marmota eguzkia hartzen. |
Pla de l'Estany-ko aterpea( 2060m). Andorrako beste batzuk bezala, irekia, txukuna, garbia eta mendiko aterpeak izan beharko liratekeen eredu. |
Eskuineko aldea da irekia dena. Ezkerrekoa itxita dago. |
Barnealdea. Sua egiteko (egurra ere badago alboan), botikina, 6 litera, mapa,... eta kanpoan iturri ederra. |
Ilargia Comapedrosa-ren ertzean. |
Urjauzia. |
Beste bidegurutze bat. Gu ezkerrera, Forcats lakuetara, urjauziaren gainetik. |
Ilargia Comapedrosan. |
Orain gaude aurreko urjauziaren gainean. |
Bagoaz lakuetara hurbiltzen. Hor erdian, eskuin aldera sartuta daude. Ezkerrean, Comapedrosa. |
Eta ea 1000 metro beherago gure abiapuntua, Arinsal. Atzeko mendilerroan, Tossa Plana de Llés eta Cerdanyako beste asko. |
Forcats-eko lehenbiziko lakua, Roca Entravessada-ren azpian. Ezkerreko elurgunetik jarraitu behar dugu. |
Medacorba aurrean daukagu. Horma horretatik igotzen da. Hemendik zaila dela dirudi. |
Eta lakuaren gainean, Roca Entravessada. |
Bagoaz lakua zeharkatzera. Oinatz onak daude elurretan eta ondo igarotzen da. |
Beheko lakua, zeharkatzen ari garena. |
Hau bigarrena da, eta izotz zati ederrak ditu. |
Bi lakuen gainean Baiau-ra doan GRa jarraitzen. Erdiko lepotxotik gatoz. |
Lakuak behean uzten, eta elurguneak saihesten lepora igotzeko. |
Collada dels Estanys Forcats-en (2743m). Orain, gure eskuinean Medacorba eta ezkerrean Roca Entravessada ditugu. Lehenengo helburua Medacorba da, eta gero gerokoak... |
Medacorba-ra igotzen hasi gara, eta Forcats-eko hiru lakuak ikusten ditugu orain. Maila desberdinetan daude, paraje izugarria sortuz. |
Eta beste aldean, Baiau-ko lakua (GRa horra doa) eta Sanfonts mendia. |
Atzera begira, Roca Entravessada. Uf!... ezinezkoa dirudi hortik igotzea! Gero ikusiko dugu zer egin. |
Medacorba-ko horma, behetik dirudiena baino errazagoa da. Eskuak erabili behar dira apur bat, baina ondo igotzen da. Behean Forcats lakuak, eta 1400 m. beherago Arinsal. |
Atera gara ertzera, eta berehala dago tontorra. Gozatzeko tokia! |
Frantzia alderuntz, Medacorba lakua eta Solcén harana eta urtegia. |
MEDACORBA (2914m). |
Malditoak, Roussel-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta. |
Baiau-ko lakuak eta aterpe irekia. Beste toki majiko bat. |
Atzean, Baiau-ko lakuak eta Pic deis Lavans. Ondoren, Monteixo. |
Gu tontorrean gozatzen ari garen bitartean, batzuk beheruntz jeisten. Garbi dago ez dela Comapedrosa bezain bisitatua, baina batzuk badatoz hona. Merezi du! |
Monteixo aurrean, eta atzean, Besiberri mendilerroa. MONTEIXO Igoera. |
Lora politak ere badaude hainbeste harkaitz artean. |
Berriz lepora jeisten. Medacorbaren horma. Hartu dugu erabakia, bata Forcats lakuetara jetsi eta besteak Roca Entravessada igotzeko ahalegina egingo du. |
Beheko aldea erraza da eta lora erramu politak ikusteko aukera ere badago. |
Lepoa behean. Hemendik gora, eskuak erabili behar dira denbora guztian. Ez da oso zaila, baina kontu handiz ibiltzekoa bai. Gainera bakarrik noa... |
Horrelako bi orratz gainditu behar dira. Hau ezkerreko erdialdetik zeharkatu dut. Destrepe delikatua. Tarteka mugarri batzuk ikusten dira, eta horiei esker, nahiko ondo egin dut igoera. |
ROCA ENTRAVESSADA (2927m). Andorrako bigarren tontor garaienean nago eta alboan daukat altuena, Comapedrosa. Hor jende dexente ikusten da. Ni hemen bakarrik nago. |
Arinsal, 1440 metro beherago. |
Medacorba eta Estanys Forcats lepoa aurrean eta Montcalm atzean. |
Forcats lakuak bretxa batetik ikusita. |
Zati zailena atzean utzi dut. Bertikala, baina mugarriak ondo jarraituz, egin daiteke. Orokorrean, ertzaren eskuin aldetik ibili behar da toki egokienak aurkituz. |
Hartu dut Forcats lakuetara jeisten den bidea. Lasaitasuna! |
Roca Entravessada. Eskuinean ikusten dira gainditu behar diren orratzak. Izena nahiko aproposa dauka. |
Elkartu gara biok, eta orain aldapa behera, igoerako bidetik. |
Pla de l'Estany-ko zirkoa goitik ikusita. |
Lurreko gauza politei kasu eginez. |
Urjauzia, Comapedrosa eta Roca Entravessada. |
Aterpeko iturria. Ederki eskertu dugu bertako ur freskoa. |
Medacorba, Arinsal-etik. Zortzi bat orduko ibilaldi potentea izan da. Gogorra, baina gozatzekoa ere. Orain Arinsal herriaz gozatzea geratzen zaigu. |
Kaleak. Hau beste Andorra bat da. Lasaitasuna, gutxienez udan. |
Arinsal-eko eliza. Bihar arte! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina