Hona heldu garenerako ordu t'erdi igaro dugu, eta Pla de la Selva-tik hona oso astuna eta gogorra egin zaigu. Hemen hasten da Monteixorako mendi bidea. |
Aixeus lakutik erortzen diren urjauziak. |
Lakura heltzeko malda handia igo behar da, baina hemen gustorago goaz. Orain ez dabil jenderik. |
Hau da igotzen ari garen sakana. Atzean, Baborte, Sotllo, Pica d'Estats eta abarrak hasi dira agertzen. |
Aixeus lakua. Toki zirraragarria! |
Urdina benetan. |
Aixeus lakua. |
Noris-Monteixo zirkoan, lakuaren ondoan. |
Lakua behean uzten. |
Verdaguer-Pica d'Estats-GabarrĂ³ hirukotea. Nolako oroipenak... |
Lakutik gora ere maldak handiak izaten jarraitzen dute. Eskuineko lepotxo horretara igo behar dugu. |
Aixeus lakua eta Pica Roja, Vallferrerako beste mendi ezagun bat. |
Bidea oso ondo antzematen da eta ondo markatuta dago. Beste lepo horretara orain. Hortik jadanik tontorra ikusiko dugu. |
Atzean agertzen zaigu Monteixoren tontorra. |
Maldito Mendiak, Roussell-etik Maladet-ra doan mendilerro guztia, Aneto barne. |
Aztean daukagun dekoratua ez da aldatzen, baina asko zabaltzen ari da. Baborte, Sotllo, Pica, Canalbona,... |
Bezperan igotako Mainera erdian, Peguera, Pala Pedregosa,... |
Monteixo-ren azkenengo zatia. Ezkerreko ertzetik da bide erosoena. |
1992an Pica d' Estats-en. Nola pasatzen diren urteak!!! |
MONTEIXO (2904m). Duela 24 urte bizitako gertaerak gogoratzen... Aurrean daukagun mendilerroa zeharkatu genuen. |
Andorra aldera begira. Horiek ere ezagutzen ditugu. |
Ertzean, Aixeus lakua baino 530m gorago. |
Aixeus lakua. Ikuspegi ederra daukagu, eta bere ertzean jende dexente dagoela ikusten dugu. |
Lakua eta Pica-ren mendilerro guztia. |
Ertzetik jeisten harri solte askorekin. |
Monteixo-tik Noris-era doan ertza eta Aixeus laku aldera erortzen diren espoloi eta kanalak. |
Pozik arkaitz gorriko bretxan. Kontrasteak! |
Laku gaineko malda belartsuetan. Orain ez gara geratuko lakuan, jende ugari baitago (horrela ikusiko dugu goiko aparkalekua kotxez beteta). |
Lakutik behera. Orain ez gabiltza bakarrik. |
Aixeus-eko aparkalekutik behera pista gogaikarria jarraituko dugu. Eskerrak badaudela ikusteko gauzak... |
Tximeletak adibidez. |
Pla de la Farga-n dagoen mapa. Badaude ezagutzeko tokiak oraindik... |
AREU herria. Hemendik ateratzen da Vallferrera-ra joateko pista. Pla de la Farga-ra 5 km dira. |
Santa MarĂa de la Torre eliza, Areu herriaren kanpokaldean. |
Elizako atea. Orain Espot-era goaz berriz, bertan lo egin eta bihar Colomers aldera joateko. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina