2016/07/20

MUÑON 2041 mt eta BIGAROS 2048 mt Arroxos Arroiletik. SALIENCIA, SOMIEDO.

2016-07-09 Goizeko bostak baino lehenago atera gara etxetik. Astebeteko oporraldia daukagu aurrean eta Somiedo-Babia-Ubiña inguruetan igarotzeko asmoa daukagu. Lehenbiziko bi gauetarako Salienciako Ostatuan hartu dugu tokia. Atseden txikia hartu dugu autobian, Caviedes ondoan dagoen atseden lekuan. Behelainoak kostaldean.

Saliencian gaude. Bertako aparkalekuan utzi dugu kotxea eta hamarretarako prest gaude ibilbidea hasteko. Hasieran Farraponara doan errepidetik etorri gara, 500 bat metro, ezkerrean kartel hau ikusi arte. Bidezidor hori hartuko dugu, Camino Real de la Mesa-ra dihoana.

Basotik goaz eta bidezidorra ea ez da ikusten, landaretza ugari eta altua baitago.

Atzera begira, Saliencia herriaren gainean, Somiedon hain ohikoak diren isats eremuak ditugu.
Arroxos arroilera hurbiltzen.

Teitozko etxola tipikoak.

Basotik irten ondoren, bidea askoz zabalagoa da eta nahiko ondo mantentzen da. "Camin del Puntón" izenarekin ezagutzen da bide hau, eta garrantzia handia izan du Mesa artegi eta mendatera heltzeko.



Arroilera sartzera goaz eta beste aldean Alto de la Ferrera-ren espoloi eta hormak ditugu. Erreka horien azpian dihoa jauziak egiten.
Garai honetan dena dago loraz beteta.

Urjauzi ugari egiten ditu "arroxoak"


Arroila ez da oso luzea, baina polita da. Bertatik atera ondoren, errekatxoaren ondotik jarraitzen da bidea, La Mesa artegiko lehenbiziko "teitoa" ikusi arte. Hemen, bidea utzi eta erreka zeharkatuko dugu eskuineko belarrezko maldetatik igotzeko diagonalean.

La Mesa artegia atzean utziko dugu orain, errekatxoaren beste aldean. Jeisterakoan pasako gara hortik.

"Tchau de la Mesa". Gure mendien oinean dagoen laku txikia. Erdian ikusten da Muñon mendia, eta hemendik zuzunean joan daiteke bere eskuineko lepora. Baina guk, hemen bertan hartuko dugu gailurreria, eta goitik egingo dugu ibilbidea.

Ertzeko tontorretako bat. Oraindik ez dugu ikusten Muñon. Guk denak igoko ditugu.


Goitik joateak eskuinean daukaguna ikusteko aukera ere ematen digu. Farraponara igotzen duen errepidea.

Ertza jarraitzen. Beheko tontor berdetik gatoz, Alto de la Ferrera eta Peña Blanca-tik igaroz. Atzean, Peña Michu eta Peña Negra ikusten dira.

MUÑON(2047m). Hortik igaro gara, eta eskuinean ikusten den harkaitz gorrixkatik jetsi gara Pasada los Bígaros lepora. Gero azkenengo malda igo dugu Bígaros tontorrera. Muñón-en atzean ikusten da Peña Blanca.

LOS BIGAROS (2048m). Atzean, Fontanak eta bi Ubiñak, Handia eta Txikia.

Bihar hor zehar ibiliko gara.

Bígaros eta Muñón artean dagoen Pasada los Bígaros lepotik zuzenen jeisten La Mesa mendatera.


La Mesa artegian, "Camin Real"-a jarraitzen. Ezkerrean ikusten da igotzeko erabili dugun diagonala.
"Corro" zirkularra.

La Mesa-ko "corroak"

Corroak eta teito bat.

Bi gelakoa.

Teitoa

Arroxos arroila, Bide Errealetik ikusita. Hortik egin dugu igoera.

Kontrasteak.

Gailurrerira heltzeko egin dugun ibilbidea. Gero, dena goitik joan gara.

Bide Erreala jarraitzen Magdalena leporaino. Pista bihurtuta dago. Lepoan, bide hori utzi eta, ezkerrera, Saliencia-ra jeisten den hormigoizko pista hartu dugu.

Morteras de Salienciako teitoa.

Nahiz eta pistatik jetsi, inguru oso ederra ikusteko aukera daukagu, teito eta lora ugariz apainduta.

Morteras de Saliencia. Hemendik behera, izugarrizko malda dauka pistak, eta berehala heldu gara Saliencia sarreran dagoen aparkalekura. Sei bat orduko ibilaldi ederra egin dugu. Ez dago gaizki lehenengo eguna izateko.

Atseden toki dotorea Salienciako Ostatuan. Egun gogorra izan da, goiz altxatu, bidai luzea, ibilaldia,..., baina oso gustora gaude hemengo baserritarren artean.

Eliza.

Ostatuko sagardoak freskatzeko ez dute hozkailurik behar.

Gu oporretan, baina bertakoek ez dute jai egunik. Hemen beti dago lana, belarra jaso, abereak zaindu,... Bihar arte.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina